Ari natzaie begira, eurek ikus ez nazaten. Gure auzotik so, beren hiria kuartela zait jende uniformatuz lepo. Txapel berdeak nagusi, martxa militar ezagunen konpasean doaz sheriffak propio mugatu abenidatik barna etsai bila. Abenidako ertzetan bandera izardunak, oliba koloreko mota iluneko patrika ugariko prakak eta jakak, kautxozko bota beltz soka luze eta gerriko zabalak salgai dauzkate. Oraingo honetan merke, oso merke biba baten truk. Uniformerik ezak bilakatuko zaitu etsai. Eta ez duzu planetan zulorik aurkituko zure burua ezkutatzeko. Erabakia hartua da. Gudari uniformatua, bandera izarduna agerian duen hooligana ala mundu honetatik desagerrarazi behar den etsaia. Horrezaz gain zure gorputz azala aski zuria ez balitz, banderari musuka desfilatu beharko duzu damu den aitortza egin ondoko bekataria legez. Izan ere, honetan ez da preziso etsaia zer eta zein den jakin eta hari aurre egitea, nagusiarena onartu eta bere alde egitea baino. Noizbait ezagutu ko al du munduak Manhattaneko bi dorreen sarraskiaren hobenduna. Zaila oso l