Iñaki Saez. Asier Heriz. Brieva. Espainiako Avilan kokatua. Mapa-kartatan herria. Gure buruan kartzela. Zer dela eta joan asteburuan -beste hainbeste beste hainbatetan bezala- autoa hartu eta bide luzea egin asmoz abiatuak ziren enpeinuan bertako ahaleginean bizia utzi duten Iñaki eta Asier gazteak? Ez ziren turismoa egiten ari. Preso lagunari lagunen beroa ekarri asmoz zihoazen. Preso lagunaren drama zamatsua ordu erdiz arintzeko intentzioz, herri honetako politiko profesionalak konpontzeko gai ez diren arazoa bere gordinean azalarazi dutelarik. Sakabanaketa. Gure seme-alabak jada guraso, haur zireneko garaitik pairatzen duguna. Gure pazientziaren termometroa. Estatuen makinariaren etengabeko bortxaketaren adierazle. Etxean baino auzoan eramangarriagoa dena. Munduaren ikuskera ezkor, bidegabeko, oker, krudel, bortxazko bat berarekin dakarkiguna. Gizarte antolatu eta heldu batek bere errainetan onartu behar ez lukeena. Gure artera xextra besterik ekarri ez zuenak, bere amaiera behar du. Eta bukaerarik gabean, zuloa. Mandatarien esku dago bakea