Ikastaro berria eta alfabetoa


2001eko irailaren 09an
Udako atsedenaldi garaia igaroa zen, gehientsuenentzat behinik behin, eta betiko martxari ekiteko prest agertzen zen gure aldizkaria ere. "Ikastaro berria" zeukan gogoan, eta gai horri eskaintzen zion bere editoriala. Eta Euskal Herriko haur eta gazteek izan beharreko heziketak kezkatzen zuenez, jarraitu beharreko bidea ahalik eta argien azaltzen saiatzen zen hartan. Argiegi, beharbada, garai ilun haietarako… eta baita gaur egungo zenbait zelatari prestuentzat, urrutira joan gabe. Izan ere, zer ez zuten esango (eta egingo) batzuek, honakoa irakurriz gero?: "Aurra, berak dezakean neurriraiño, zuzengabekerien aurkako burrukan zaildu behar da. Burrukalari egin behar da. Euskal eta langille arazoa bizi arazi behar zaizkio".


LANARI EKITEKO GARAIA

Nolanahi ere, editorialaren hasiera era guztietako irakurleekin ondo konpontzeko modukoa zen (ikasgeletara gerturatu beharra biziki gorrotatzen dutenek kenduta, jakina, baina ziurrenik horiek ez zuten ZERUKO ARGIAko editoriala irakurtzeko gogo handirik izango ere): "Amaitu dira oporraldiak. Asi dira irakasleek beren gauzak gerturatzen. Laister ikusiko ditugu ume eta gaztetxoak, beren liburuak eskuetan, eskolara bidean. Pozik daude gurasoak etxean pake gehiago izanen dutelako. Izango da makiña bat gorabehera urtearen buruan. Egingo da amaikatxo ahalegin. Edukiko da utsunerik aski. Zenbat otz-bero urtea amaitzerako".
Jarraian, ezustetxo bat; nahiz idazleak zehazki "eskolara bidea" aipatu, beste zer edo zer izango zuen gogoan, bestela ez baita ulertzen bere balizko irakurleak honela ohartaraztea: "Aurtengo ikastaroa aipatu dugu. Ez dugu ikastola bakarrik buruan. Ikastetxe guziak baizik". Zergatik hori? Auskalo. Gauza da, horrela jarraitzen zuela editorialgileak: "Badirudi gure Erria aztoraturik dabillela ikastolak direla ta ez direla. Ez dezagun aaztu gure Errian badaudela beste zenbait eskola ere. Eta aitor dezagun behingoz ikastolak direla, beren eskasean ere, erriari ondoen erantzuten dioten eskolak. Ez duela beste eskolarik Euskalerriak eta Euskal-elizak dirudi zenbait garaiz. Akatsak ikastolak bakarrik balituzke bezala mintza ohi gera.
Eta beste ikastetxe guziak jorratu on baten premian daudela iduritzen zaigu ikastolaren maillaraiño irixteko. Zergatik ez zaie eztenkada gehiago ematen praille-mojen ikastetxeeri, maixu-maixtren eskoleri?".


EUSKAL HAURRAK NOLA HEZI

Horraino esandakoekin zenbait haserretua zitzaion, seguru. Beste batzuk berriz, beren buruei honako galdera eginez egongo ziren jada: Zertarako oroitu ote da gutaz? Baina hari, bost! "Gatozen arira. Euskalerriaren kulturan, izkuntzan, izakeran eta giroan ezi behar ditugu gure aur eta gaztetxoak. Eta ori ikastolak bakarrik egiten duela esan dezakegu. Ez da aski, ordea, asko bada ere".
Bere barrua husteko garaia iritsia zitzaion, nonbait, eta honela ekiten zion zereginari: "Ez dakit nola, baiña, aurrei Erriak bizi duen egoera adierazi eta bizierazi behar zaiela uste dugu". Norberaren zalantzaz hasi, eta aniztasunean amaitu. Z. ARGIA osoaz ariko zen, edo… dena dela, gorabehera horrek ondorengo zaparradari ematen zion bidea:
"Aurra, berak dezakean neurriraiño, zuzengabekerien aurkako burrukan zaildu behar da. Burrukalari egin behar da. Euskal eta langille arazoa bizi arazi behar zaizkio. Egiaren, zuzenbidearen, maitasunaren, askatasunaren, senidetasunaren eta berdintasunaren gose-egarri ipiñi behar da. Adimen eztena zorroztu behar zaio zapalketa guztietaz jabetu dedin. Erriaren eta zapaldu guzien alde lan egiten erakutsi behar zaio. Besteren eskubideak errespetatzen jakin behar du. Bakoitzak duen erantzunkizunetaz jabetuarazi behar da. Baiña jakin behar du burruka ortan etsai gogorrak arkituko dituela ere. Jakin behar du burruka luzea dala ere".
Zer esaten nizuen? Gaur egun argitaratu izan balitz, dagoeneko alfabeto osoa bururatua zitzaien euskal haur "borrokalari" horiek izendatzeko, zelatari prestuei! Baina bazen orduko haur eta gazteei irakatsi beharreko beste hainbat gauza ere:
"Eta erakutsi behar zaio iñor ez salatzen". Ama nirea, Garzon epaileak irakurri izan balu!
Editorialgileari, behin honaino iritsita ulerkor agertzeko ordua zuela pasako zitzaion burutik-edo, honela amaitzen baitzuen mezua:
"Lan zailla. Egin beharrekoa, ordea. Nola? Ez dakigu. Irakasleek suma behar dituzte bideak. Elkarren aurka gaizkiesaka igarotzen ditugun orduetan, b ide auek sumatzen jardungo bagiña!»

Zenbat gara
Liburuak: Oraintsu argitaratu da "ETA y el proceso de Burgos" izeneko liburu bat. Federico Arteaga egileak euskararen sustraiak eta euskal arbasoen oinarriak aztertzen ditu hasiera batetan, historia zaharrean omen datza ondorengo "abertzalekeria" eta. Ondoren karlistadek sortu zituzten egoera politikoak eta abertzaletasuna aipatzen ditu. Bigarren partean, ETAren ideologia, antolaketa, teknika terrorista etabar azaltzen ditu, Burgoseko auziaz bukatzeko. Ezin uka denetik irakurri beharra dagoela. Baina kontuz! Horra hor koska… denetik gero! Argitaratu berri da frantsesez "Le procès de Burgos" izeneko liburua. Gisèle Halimi da egilea eta Jean Paul Sartre-ren hitzaurrearekin. Editorial Gallimard delakoak argitaratu du Kepa Salaberrik idatzitako "Ruedo Ibérico" liburua ere. Honako liburu hau Burgosko auziari buruz egina da eta gaztelaniaz idatzia. (…) Editorial Auñamendik "Azkue" sortan argitaratu du Ignazio Iparragirrek idatzitako "Idiazabal" monografia esakoa. Auñamendik ohi duenez eta Euskal Herriko monografia guztien "hala beharrezko" joera jarraituz, delako hau ere gaztelaniaz idatzia duzu irakurle. Egilearen hitzez hitz esanaz, "el hálito de nuestros antepasados" ere gaztelaniaz irakurri behar ote dute idiazabaldarrok? (1971-IX-12)

ZAPATERIA ZUBILLAGA
Iragarkia, 1971-IX-12

Zapataria naiz ogibidez,/ ta noan zapatengana,/ sinistu ondo gelditzen dala/ eskuz ikutzen dedana./ Nola konpontzen, ala tintatzen,/ txukun egiten det lana,/ olako lanik baldin badezu/ azaldu zaite nigana. Prim 53. Donosti. Urrutizkiña: 23443

Pentsatu egin behar
Gizonaren doairik haundienetakoa adimena dela guztiok dakigu. Abereengandik zerbaitek bereizten bagaitu, adimena da hori. (…) Gizona, gaur egun, bere burua ulertu beharrean aurkitzen da. Baina gizonak bere burua ulertzeak ez ditu gizartearen prolema guztiak konpontzen. Gizartearen prolemak ulertze hutsak berriz, ez dio gizonari bere buruaren ulertze arazoa zearo konpontzen. Ez bata ez bestea ezin ahaztu genitzazke. Ideologia batek gizona banakoa ere ba dela, individuoa alegia, ahazten badu, lehentxeago edo beranduxeago bere zorra pagatu beharko du. Bainan, era berean, pentsamendu batek gizarte bat ba dela aldatu, zearo aldatu beharrekoa ahazten badu, eta hortarako ekintza bat beharrezkoa dela eta ekintzarako gai izan behar dela, hau guztia ahazten baldin badu, pentsamendu honenak egin du, ez dauka etorkizunik; gizartea aldatzeko metodo ta ideia batzuek saltzen dituen ideologiak irabaziko du merkatua (...) (1971-IX-12)


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude