PIZKORRAK OSO


2001eko uztailaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Alimaleko dirutzak desagerraraztea dugu azkenaldion, espekulatzea kirol herrikoia bilakatzearekin bat argira sosa leherrautsa bailitzan agertzen ari zaizkigun eskandaluen artean ohikoena. Batekin hiru eta hirurekin hamabi lortzearen zakurrametsa helburu, hedabidetako biztanleria jendetzat onartu eta zedios haiek adina bagarela gu ere, sakela librean jokatzeko gero eta prestuago gabiltza. Eta garaiotan gehien garraiatzen den salerosgaia kapitala izanik, kapitalistagai edonor bere ustez. Horrelakoak ditu gogoko belaunaldiz belaunaldi jaso eta kirol horretan urtetako prestakuntza daukan aitaren semeak, amonaren bilobak. Burtsa eta etxean inoiz entzun gabea da sai hauen harrapakin egokiena, zuri-zuri guri-guri beltzean gramoka aurreratutako pitxarrez atzera kiloak bildu nahian dabilena. PSV. GESCARTERA. Inkaminariak. Askoren ondasunak bildu eta publikoki desagerrarazteko makinak, herdoiltzen ez diren inpunitate motorrak. Beti martxan. Eta hauetako sosaspiradoren batek matxuraren bat izaten duenerako, automatikoki hasten da lanean ordezkoa espektakulua gelditu ez dadin. Ingeniaritza modernoaren ezaugarria dugu hau. Zientifikoa oso l


Azkenak
Eguneraketa berriak daude