PARISKO OIHALAK DANTZAN


2001eko uztailaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Baiona, XVIII. mendea. Santa Maria katedralaren atarian, gizon eta emakumez osaturiko lagun talde bat dantzan ari da, «La Pamperruque» deiturikoa ari dira dantzatzen. Kolore biziko soineko luzeak, kapelu hego-zabalak, ohialez apaindutako zapata dotoreak eta ileorde eder zuri-zuriak dituzte emakumeek soinean. Bienbitartean, Aturri ibaiaren ertzean Frantziaren kolonietatik ekarritako produktuak ari dira porturatzen.

Errenteria, XXI. mendea. Kaleetan garai bateko baionesak agertu dira. Soineko luze, ileorde zuri eta kapelu dotoreen azpian, aurpegia zuri-zuri dutela datoz Iraultza dantza taldeko kideak. «La Pamperruque» berpiztu egin da, eta horren erantzule Ramon Garcia diseinatzailea.
«La Pamperruque»rako egin dituen jantziekin Ramon Garciak, guztira, garai bateko euskaldunen jantzien seiehun bat diseinu egin ditu; XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko euskaldunen janzkerak bilatuz eta aztertuz. Horretan hasi zenean frogatu ahal izan zuen euskaldunak moda-modako jantzi direla beti. XVIII. mendeko arropei buruz dugun ustea oso bitxia dela deritzo Garciak: "Jendeak uste du euskaldunak txapela edo buruko zapiarekin jaio direla, ezin dute ulertu XVIII. mendean euskaldunak ere ileordearekin eta abanikoekin ibiltzen zirenik. Euskalduna baserritarrarekin bakarrik lotzen dute, baina euskaldunak hirian ere bazeuden".
Tradizioari zor zaion begiruneak eta jakinminak bultzatu zuen Ramon Garcia aspaldiko euskaldunen janzkerak diseinatzera. Baina Baionako «La Pamperruque» bezalako dantza erakustaldi bat kalera atera aurretik ikerketa eta eskulan handia egin behar izan du Garciak. Orain arte egindako jantzi guztiekin ere antzerako urratsak eman ditu.


ARGAZKIETATIK KALERA.

Hasteko, aztertu nahi den garaiko argazki artxiboetara jotzen du diseinatzaileak: udaletako artxiboak, diputaziokoak, ezagunen batek emandakoak... Azken horiek, batez ere, familia dirudunen argazkiak izan ohi direla dio, hau da, argazki estudio batera joan eta ezkontzako edo jaunartzeko argazkia ateratzeko aukera zuten familienak. "Hortik informazio dezente ari gara biltzen, Errenteriako Udaletxean ez baitago ia argazki artxiborik, eta daudenak kale eta eraikinenak dira", azaldu digu. Liburuetara ere jotzen du informazio bila, baina are iturri pobreagoa omen da hori: "Jantzigintza ikasgai madarikatua da, inor ez da kezkatu jantziak aztertzeaz. Etnografo eta etnologo handiak tradizioaz eta kulturaz arduratu dira, baina jantzigintza baztertuta egon da".
Argazkia aurkitu ondoren, jantzien xehetasunen fotokopia handituak ateratzen ditu. Jantzi askotan erraz ikusten omen da jostura non dagoen, batez ere, marrak eta koadroak dituztenetan; jostura dagoen lekuan irudia hautsi egiten baita. Eta bestela, fotokopia ahalik eta gehien handituz oihalak non batzen diren ikusteko aukera izaten dela azaldu digu Garciak.
Argazkiak ez badu zehaztasun handirik, arropa nola geratzen zaion ikustearekin bakarrik asmatzen omen du jostura non dagoen. Dioenez, garai bakoitzean moda jakin bat egon da, bakoitza patroi eta korte batzuen araberakoa izan da, eta hori ezagutzeak lana izugarri errazten omen du: "Antzinako jantzi batetik patroia aterata garai hartako beste jantziak ere diseinatu daitezke, beraz, ez dut esango ehuneko ehun atera daitekeenik baina ehuneko larogeita hamabost bai".
Bestalde, XVI. mendetik aurrerako patroiak ere baditu; oso lagungarri zaion Janet Arnold idazle britainiarraren «Paterns of Fashion» liburu-sortaz baliatzen da bestelako iturririk ez duenean. Hain justu «La Pamperruque»ko diseinuak egiteko Arnolden liburura jo du, eta horko patroietan adierazi bezala, patroiak jantzia eramango duenaren neurrira egokituz sortu ditu diseinuak.
Patroia egina dagoenean oihala aukeratu, patroia oihalean markatu, zati hori moztu eta josi egiten du. Bakoitza hiru neurri desberdinetan egiten du; taldean ez dute inoiz bakoitzaren neurrira egiten.
Ondoren bitxiak kokatu eta azken xehetasunak jartzen dizkio. Eta amaitzeko, jantzia izango dena muntatu eta josi egiten du, baina albaindu aurretik: "Jositakoan probatu egiten dut, jostun batek erakutsi zidan ez probatzeko albainduta, zeren albaindu eta jositakoan, askotan, ez baita neurrira geratzen".
Dena dela, jantzi bakoitzak argazkitik soinera egiten duen bidea ez da beti bera izaten. Argazkia aurkitu ondoren, oihalak eta bestelako osagaiak bilatzen ere denbora luze eman dezake. Gainera, Ramon Garcia zorrotza da kontu horietan eta ez da konformatzen argazkikoaren antzerako ohiala aurkitzearekin; estanpatuak ezezik, materiala ere ahalik eta berdinena izatea eskatzen du. Baina antzina ez omen zeuden gaur egun dauden konposizioak: "Lehen dena naturala zen, orain, berriz, %100 kotoia edo artilea bilatzea ia ezinezkoa da". Beraz, ahalik eta material naturalenak erabiltzen saiatzen dela esan digu: "Talde askok poliesterra erabiltzen du, noski, askoz erosoagoa da eta ez da zimurtzen, baina nik ez dut hori ia batere erabiltzen, inoiz estanpaturen bat ez badut aurkitzen, bada, hartuko dut poliesterrezkoa, baina marrazkiengatik bakarrik, bestela ez".
Gaur egun, lehen baino oihal-denda gutxiago omen daude, eta horrek burukomin dezente ematen dizkio Garciari; metro bat denda batean, bestea hurrengoan… horrela erosten omen ditu. Bidaiatzen duenean atzerritik zerbait ekartzen saiatzen da: "XVI. mendeko jantziak diseinatu nituenean asko kosta zitzaidan oihalak aurkitzea, eta Italiara egin nuen bidaia batean oihal zati bat ekarri nuen; Mendietaren XVI. mendeko kuadro batean agertzen zenaren oso antzerakoa".
Dena dela, azken boladan, garai haietako marrazki zehatzak lortzea ez omen da hain zaila, izan ere, orain tapiz-dendatan XVIII. mendeko estanpatuak asko saltzen omen dira eta garai aproposa da horiek erosteko. Modarena kontu bitxia dela dio: "Marra modan baldin badago bostehun mila marra desberdin topa daitezke, baina une horretan koadro bila baldin bazabiltza… Horregatik, orain gustatzen zaidan oihalen bat ikusten badut, erosi egiten dut beste noizbait behar dudanerako".
Oihalek ezezik, koloreek ere lan pixka bat ematen dutela aitortzen du. Argazki gehienak zuri-beltzekoak direnez, arropen kolorea asmatu egin behar izaten du maiz. Hala ere, gorria -ematen duen beltz tonuagatik- nahikoa ongi bereizten dela dio, baina urdinilunak edo berdeilunak, ia tonu bera dute eta zehazteko nahikoa omen da garai hartako modara jotzea: «Horiak eta laranjak esaterako, ez dira inoiz erabili, eta XX. mende hasieran tonu grisaskak, zuriak, bexak, arrosak eta beltz asko eramaten ziren. Gorria desagertu egin zen…", azaldu digu Garciak.
Botoiak eta bestelako bitxiak bilatzea ere ez da lan makala. Sarritan, ixtera doazen mertzeriatara joaten dela esan digu: "Horrelakoetan askotan ateratzen dituzte biltokian dituzten aspaldiko gauzak: gerra garaiko botoiak… nik erosi izan ditut 20ko hamarkadakoak, baita mende hasierakoak ere".



TRADIZIOAREN PISUA.

Iraultza Dantza taldeak, eta bereziki Ramon Garciak, izugarrizko garrantzia ematen diote tradizioari. Ahalik eta gutxien aldatzen saiatzen dira: «Emakumezkoek kiloak eta kiloak daramatzate soinean, eta ezin estuago joaten dira; zenbait dantzatan kortsea ere erabiltzen dute». Dantzarako deserosoa dirudi, baina Garciak dio dantza egin egin daitekeela: «Bai noski, baina antzinakoen moduan, guk egiten duguna oso autoktonoa denez, primeran egin daiteke, eta zuk dantzatzeaz gain, jantzia dantzatu behar duzu».
Ramon Garcia aspaldi hasi zen honetan. Egindako bilaketa lanean jantzi original ugari eskuratu du eta Iraultza Dantza taldearen egoitzan, sotoan, ditu gordeta kontserbaziorako baldintza onean. Baina egunen batean museoan ikusi nahiko lituzkeela aitortu digu.

Dantza taldeen jantzi uniformatua garai batekoen janzkera izatetik urrun samar zegoelakoan hasi zen euskal jantzitegia aztertzen, eta hogeita hamar urte hauetan ikusi ahal izan du euskaldunak oso dotore jantzi izan direla beti. Hona horren azalapena: "Moda Frantziatik Madrilera iritsi aurretik hemendik pasatzen zen, beraz, lehenengo informazioa euskaldunek jasotzen zuten. Baina ez zegoen diseinatzailerik eta sorkuntzarako joerarik ez zutenez, kopiatu egiten zituzten, eta ongi egin ere; euskalduna zoragarri jantzi da beti» l


Azkenak
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude