«EZ DUGU BIDE ERTZEAN LOKARTU NAHI»


2021eko uztailaren 23an
Hasten dena bukatzen da. Ez dago bukaerarik gabeko hasierarik. Iñigo Muguruzak ongi dakien leloa da hori, eta leloari, ez beste ezeri, zor dio betiko fideltasuna irundarrak musikari dagokionean. Hala dirudi behintzat, gauzak hasiera eta amaiera bat izan ohi dutelako bere ibilbidean. Kortatu hasi eta bukatu zen, Negu Gorriak lez, Joxe Ripiau lez. Eta inork espero ez zuenean bukatu zen «Positibo» errepikakor hori behin eta berriro botatzen zuen taldearen abentura euskal-karibearra. Egia da baina, gauzak ez direla debalde gertatzen, nola ez den debaldekoa izan Ripiauren desagerpena, Iñigo Muguruzak buruan zerabilen proiektua gorpuztu ahal izan duelako: Sagarroi taldea. Rock eta hardcore doinuak nahasten dituen ñabardura anitzeko taldea, zeinak «Mehatzaldea» izenburuko diskoa argitara eman berri duen.

Orain Sagarroi ezagutzera ematen ari da zuzeneko emanaldiekin, baina Iñigok baditu esku artean proiektu gehiago. Uztaila osoa emanen du raï doinuak eta rocka uztartzen dituen Cheb Balowski Bartzelonako taldearen lehen diskoa ekoizten. Erronka berria musikari beterano batentzat.

Nola eta zergatik eman duzu Joxe Ripiautik Sagarroirako jauzia?
Ez dakit oso ondo zergatik eman dudan pauso hau. Aurreko astean Bartzelonan egin zidaten elkarrizketa batean elkarrizketatzaileak galdetu zidan ea «penduluaren legea» jarraitzen nuen. Eta esan nion: «Begira, ez dut pentsatu, beharbada inkonszienteki hori izan da». Nik neukan alde ilun eta kañeroa ateratzeko irrikitan nengoen eta azkenean eman diot bidea alde horri.

Deigarria da hala ere Joxe Ripiau uztea taldeak publikoaren onespena eta errespetua irabazita zuenean.
Ez du zerikusirik, baina kontatuko dizut anekdota bat. Joxe Ripiaurekin Japoniara joan ginenean Japoniako kulturari buruzko liburu bat irakurri nuen. Liburuak kontatzen zuen nola joan den mendean, korronte baten barruan zeuden margolari askok onespena lortzen zutenean izenez eta bizilekuz aldatzen zuten. Beste toki batera joaten ziren bizitzera eta beste izen batekin zerotik hasten ziren. Eta nik, nolabait halako zeozer egiten dudala pentsatzen dut, talde batekin hasten naizenean gogorra izaten baita, jendea begira dagoelako, kontzertuetan inor mugitzen ez delako. Jendea «ea zer gertatzen den hemen» dago. Beharbada japoniarren aldaketa horiek egiten ditut nolabait nik ere. Egia esanda, Ripiaurekin iritsi zen memento bat instrumentazioaren aldetik-eta nahiko mugatuak geundela eta orduan esan nuen: edo taldea big-band bat bilakatzen da eta bateria eta gitarra sartzen ditugu kantei bidea emateko edo bestela aldatu egin behar da. Taldea funtsean oso instrumentazio gutxikoa zen, bateriarik gabe, gitarrarik gabe...

Orduan Joxe Ripiau agortu zela esan genezake?
Bai. Baietz, esango nuke. Konposatzen nengoenean beti pentsatzen nuen kanta hori eskusoinu, bonbo eta tronboi batekin egin behar zela, eta orduan zenbait kanta karpeta batean gordetzen nuen formato horretan sartzen ez zelako. Kanta horiek pilatzen joan ziren eta azkenean, hemen dago emaitza. Orain dela bi urte-edo hasi nintzen abestiak karpeta batean sartzen. Dena den, esan nahiko nuke Joxe Ripiaukoek harreman ona daukagula, oso ondo konpontzen gara.

Joxe Ripiaurekin lau disko argitaratu eta bost urte eman dituzu. Zein da gelditu zaizun sentsazioa?
Niretzat koadro edo argazki bat geratu da, errepikaezina dena, alde batetik maitea eta bestetik errepikatzeko oso zaila. Joxe Ripiauren antzeko talde bat ateratzea arraroa izango litzateke. Nahiko talde berezia zen, baina hasiera gogorra izan zen. Jendea harrituta zegoen eta esaten zuen: «Zer ari dira hauek? Zer formazio pintoreskoa da hau?»

Gero ordea, oso ongi funtzionatu zuen...
Bai, oso ondo. Kontzertuak eman genituen gelditu gabe Euskal Herria osoan eta Estatuan ere dezente. Gero Frantzian hamar bat kontzertu eman genituen, Suitzan, Italian, Japonian... Balantzea oso positiboa izan zen.

Penduluaren horretara bueltatuz, punk rockean, hardcorean edo doinu bortitzetan hasten diren musikari askok denborarekin lasaiagoa den zerbaitera edo esperimentaziora jotzen dute. Nolabait lehengora itzuli zara... Atzera begirako zerbait al da?
Bai. Hori komentatu didate baita ere, nahiko aldaketa berezia izan dela. Lehengoan Nerea Iriarte aurkezleak esaten zidan: «Guk uste genuen Joxe Ripiaurekin jada heldutasuna-edo iritsi zitzaizula eta bat-batean ‘kaña’ra bueltatzen zara, eta ‘venga zapatilla’, zer gertatzen da hemen?». Orduan esan nion kanta bat daukagula diskoan, «Ezin soseau», ez dugula lasai egon nahi, ez dugula bide ertzean lokartu nahi esaten duena.

Egia da aldaketa oso nabaria dela...
Aipatutako penduluaren legearen arabera joera hori orekatzen joango dela uste dut. Disko hau oso zorrotza, gordina edo «kañero»a egitea, Joxe Ripiauren eta proiektu honen artean inkonszienteki muga bat markatzeko izan daiteke. Alde batetik, Joxe Ripiauren bertsio bat egin dugu ezeri uko egiten ez diogula adierazteko, baina aldi berean ere, aldaketa nabaria dagoela markatzeko. Beharbada bigarren diskoa ez da hain gogorra izango. Ez dakit zer gertatuko den.

Baxua utzi eta gitarra hartu duzu.
Bai. Hori penduluaren legea da baita ere. Lehenengo taldean baxua jotzen nuen, gero Deliriumen eta Negun gitarra. Hurrengoan, Joxe Ripiaurekin, baxua hartu eta orain Sagarroin berriz gitarra. Nik gitarra jo dudanean talde «kañero»etan izan da beti. Aldiz, baxua jo dudanean talde festiboetan izan da, Kortatu talde festibo horien barruan sartzen badugu behintzat.

Sagarroi hirukotea da, oinarrizko taldea. Pablo Cabezak idatzitako promozio orrian irakurtzen ahal da nola zuk sortu dituzun talde guztietan hirukote moduan hasi zaren, gerora jende gehiago sartu bada ere. Ba al dago arrazoi berezirik hori hala izateko?
Nik uste dut talde hau hirukote formazioan geldituko dela. Zenbaki polita da rock talde bat egin eta osatzeko eta hala izango da ia ziur. Gero ez dut baztertzen kolaborazioak eta horrelako gauzak egitea. Disko hau taldearen aurkezpena izan da eta zuzenean hirukote moduan funtzionatzen ari gara. Auskalo gero. Datorren urtean agian perkusio talde batekin aterako gara, 20 danbor jolerekin edo DJ batzuekin... ez dut ezer baztertzen.

Karlos Zubikoa eta Gorka Baskaran dira bi taldekideak. Izen ezezagunak publiko zabalarentzat. Nola ezagutu zenituen?
Gitarra eta baxu klaseak ematen ditut hemen, Irunen, eta baxularia nire ikaslea izan da hiru urtez. Batzuetan txantxetan esaten dut klaseak estalkia direla talentu berriak aurkitzeko. Baina bateria-jolearen kasua nahiko kuriosoa izan zen. Gasteizko taberna batean ikusi nuen bere talde zahar batekin orain dela bi urte-edo. Orain dela sei hilabete deitu eta galdetu nion ea Sagarroin jo nahi zuen. Nahiko harrituta gelditu zen. Hirurok ilusio handia daukagu.

Pozik gelditu al zarete diskoarekin? Buruan zeneukana islatu al duzu?
Pozik geratu gara. Niretzat sekulako soinua dauka. Lehenengo diskoa dela ikusten da eta oraindik hobeagoak egingo ditugula, baina aurkezpen bezala oso baliozkoa dela uste dut. Gero, denetik entzuten duzu, batzuek «kañero»agoa izango zela pentsatzen zuten.

Zer nolakoa izan da publikoaren harrera orain arte?
Denetik egon da. Adibidez, Egiako kontzertua nahiko txarra izan zen, oso jende gutxi bildu zen, Oñatin ere bost talde izan ginen eta talde baino publiko gutxiago zegoen. Esaten nuen bezala, hasierak beti gogorrak izaten dira. Hala ere, Madrilen egon gara eta kristoren giroa zegoen.Bartzelonan ere oso ondo, baziren mila eta koska lagun... nahiko harrigarria, ez? Bestalde, Euskal Herrian kontzertu batzuk ongi atera dira, Erandion, adibidez.

Gaia aldatuz, nola bizi izan zenituen Negu Gorriak-en azken hiru kontzertuak?
Hasieran kontzertu bakarra egitea pentsatu genuen, taldearen agurra kontzertu bat emanaz egingo genuela hitz eman genuen Galindoren auzia irabazten genuenean. Gero bi egitea erabaki genuen, bat Iparraldean eta bestea Hegoaldean, baina sarrerak hamar egunetan-edo agortu ziren. Jende asko gelditu zen sarrerarik gabe eta igandean beste kontzertu bat egitea erabaki genuen. Azkenean hau ere bete zen. Jende asko kanpotik etorri zen baita ere, katalanak, galiziarrak... 25.000 lagun inguru bildu ziren eta oso ondo atera zen dena. Ikusteko dago zenbat denbora emango duen gure lagun Galindok kartzelan, ea Barrionuevo eta Vera baino pixka bat gehiago gelditzen den barruan.

Zenbat urte daramazu musikan?
Musikan hogei bat urte, baina entzuten oso txikitatik.

Hasi zinenean uste zenuen hala bukatuko zenuela?
Beno, ez dut oraindik bukatu, kristoren «paliza» emango dut oraindik (irriak). Kortaturekin hasi ginenean garaiak oso intentsoak eta biszeralak ziren. Egunero bizitzen zen dena, beharbada zer egiten ari ginen, zer eraikitzen ari ginen, zein musika egiten ari ginen pentsatzeko denborarik gabe. Kontzertu pilo bat ziren... leherketa izan zen: irrati libreak, etxe okupatuak, gaztetxeak, fanzineak, taldeak... Kortaturekin hasi ginenean ez nintzen oso konszientea gertatzen ari zenaz. Diskoetxekoek esaten ziguten: «70.000 disko salduta daramatzazue», eta guk: «Asko dira horiek». Kortaturen lehen diskoaren 100.000 ale baino gehiago saldu ziren eta hori ez da erraza. Eta gainera kuriosoa izan zen: euskarazko kantak izan ziren arrakasta gehien lortu zutenak, «Sarri sarri» eta «Zu hatrapatu arte». Sevillara edo Granadara jotzera joaten ginenean, jendeak «Zu hatrapatu arte» kantatzen zuen euskaraz, baina guk ingelesez kantatzen dugun moduan


Azkenak
Lanbide eta kriminalizazioaren jatorria

Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-12-09 | Behe Banda
Barra warroak |
Titulua: beste erabaki bat

Karta esku artean hartuta zain daukat zerbitzaria, bere begiak gainean sumatzen ditut, denek aukeratu dute zer jan, batek oilasko paparra, gazta, tomate eta barbakoa saltsadun bokadiloa, besteak hanburgesa baina tomate, letxuga, kipula eta ezer gabe, lau zenbakia, lau zenbakiak... [+]


Iragarkiak

Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.


Basoko ehiztaria

Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]


2024-12-09 | Jakoba Errekondo
Errastiko ogia
Ilarretan dilista nafarra

Zeruka, zeru bete on dakar zerukak. Zeruka, magitxa, magintxeta, mihauria, magina, baina, ilar-axala, mantxa, teka edo, ezagunena, leka. Lekak barruan dakarren leka-gauza, leka-bihia, lekalea edo lekazia bezalako jaki ederrik ba al da negua goxatzeko? Pertzak bete lekari,... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Igandea

Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Larunbata

[Hemendik gatoz: Ostirala]

Betzuloak, berriz. Ostegunean bezalatsu edo agian gehiago. Ohean eman ditu bederatzi-bat ordu, baina kosta zitzaion lo hartzea. Orduero-edo jaiki da gauean, amets gaiztoekin, hotzez, bero zuen gero... Ama besarkatu du sukaldean topatu bezain... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Ostirala

[Hemendik gatoz: Osteguna]

09:00ak ere ez dira. Jakinarazpen batek mugikorraren pantaila piztu du.

A AMA: Iraitz, laztana, zer moduz egin duzu lo Lurren etxean? Gustatu zitzaizuen ikusitako pelikula?

Hasperen txikia eginda, aparatua itzaltzeko botoitxoari eman dio... [+]


Frantziako atzerri ministro Barrot-en telefonoa hackeatu dute

Jean-Noël Barrot ministroaren telefono pertsonala hackeatu dute, honek Signal aplikazioko mezu zifratu bat ireki ondoren. Gai Numerikoen –digitalen– ministro ere izan zen Barrot, eta gisa honetako amarruen aurkako lege proiektu bat ere sustatu zuen.


Ekialde Erdia
Turkiaren aliatu jihadista siriarrak Damaskorantz doaz

Siriako egoera bortitza izoztuta egon da azken urteetan, eta orain nazioarteko lehen planora atera da. Azaroaren azken egunetan, Siriako Gobernuaren aurka gerran diren talde jihadistek oso egun gutxitan hartu dute Alepo, herrialdeko bigarren hiria. Egoera oso konplexua eta... [+]


2024-12-06 | ARGIA
Emakume batek jazarpena salatu ondoren, beste 30 emakumek seinalatu dute gizon bera

Gizon batek egindako jazarpena salatu du Irati Rusiñol hendaiarrak sare sozialetan. Komisarian ere jarri du salaketa. Salaketa publiko egin ostean, beste 30 emakumek esan dute gizon beraren erasoak jasan dituztela. Rusiñolek adierazi du beste inori halakorik egin... [+]


Eguneraketa berriak daude