«UPN-REN ALTERNANTZIA PRESTATZEN HASTEKO ORDUA DA»


2001eko uztailaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aste batzuk pasatu dira ekainean oposizioko alderdiekin -EHrekin ezik- izan dituzuen elkarrizketak egin direnetik. Zein ondorio atera duzue?
Ez dugu esango izugarri positiboak izan direnik, hori erraza bai, baina egiazkoa ez litzatekeelako, baina egin zaizkigun begirunezko kritika onargarriak kontuan hartuta, positiboak izan dira. Etorkizuneko alternatiba lantzen hasteko oposizioaren zeregina pixka bat gehiago koordinatu nahi izan da. Gaur egun egoera dagoen bezala egonda hori da egin daitekeena, oposizioko gainerako taldeekin harremana izatea eta EHri biolentzia gaitzestea eskatzea, honekin ere kontaktuak izan ahal izateko. UPNk ez du gehiengorik, baina balu bezala dihardu, besteak existituko ez bagina bezala; beren estrategian itxiak jarraitzen dute, Euskadin oso emaitzak kaskarra eman badie ere. 2000ko hauteskunde orokorretan izan zuten boto uholdearen biharamunarekin daude oraindik, eta uste dute emaitza haiek hauteskunde autonomikoetara eraman daitezkeela.

EA eta EAJri dagokienez, hasitako harremanak estrategikoagoa izan nahi duela dirudi.
Alderdi nazionalistak dauden beste autonomietan, alderdia elkarlanean ari da haiekin, hala behar denean behintzat; hor daude esate batera Aragoi, Katalunia eta Galizia. Horrek gu ere EAJ eta EAra hurbiltzera garamatza: lurraldetasunari dagokionez ez dugu berdin pentsatzen, baina beste gai askotan bat egiten dugu.

Estatu mailan PSOEk ez du arazorik izan beste alderdi nazionalista ba-tzuekin harremanak izateko ezta akordioetara heltzeko ere. Hemen badirudi, EAEko hauteskundeen emaitzak bultzada handia izan duela orain zuek izan duzuen ekimenean.
Bai, ez dakit euskal hauteskundeetako emaitza beste bat izan balitz modu berdinean arituko ginatekeen. Badu halako eraginik bai. Argi dut orain egiten ari garena dela onena Nafarroarentzat, beti ere kontuan hartuta alderdi guztiek eskuak zabalik dituztela Gobernuarekin akordioetara heltzeko. Dena den, jadanik ordua da UPNren alternatiba egituratzen hasteko, alternatiba aurrerakoiagoa eta ezkertiarragoa. EAJ ez da ezkerrekoa, baina bai UPN baino askoz aurrerakoiagoa.

Dena den, dauden indar harremanak egonda eta EH kontuan hartzen ez baduzue, jai dago.
Hala da bai.

Eta bizpahiru urtetan aldatu ahal izango litzateke zerbait?
Bi urte barru hauteskundeak dira.

Horregatik.
EH izan ezik, gainerako indarrek UPN gaindituko bagenu, gobernu alternatiboa izango litzateke segurtasun osoz.

Espainia federalaren proiektua lantzen ari da gaur egun PSOE. Horretan EAEk eta Nafarroak, biek hala nahi izanda, marko horren barruan beraiek nahiko luketen harreman maila finkatu ahal izango lukete?
Gai honekin batzuetan liturgia gehiegi egiten da, besteetan politika gehiegi eta beste batzuetan gauzak bere onetik ateratzen dira. Nafarroak eta EAEk zenbait identitate berberak dituzte, baina ez dago zergatik zoratu behar horiek bideratzeko organu bateratu eta halakoekin. Autonomia edo estatu federatuen arteko harremana askoz normalagoa izan beharko luke. Ez dut esango Aragoirekin bezala izan behar duenik, berdina ez delako, baina egia da Tafallatik beherakoek Aragoirekin dutela identitate eta berdintasun maila handiagoa Euskadirekin baino. Nafarroako Iparraldean alderantziz da, eta horregatik izan behar dira kontuan Nafarroako identitate guztiak.

Ni ez nintzen ari elkarkidetza organu bateratuez, federazioen asimetria eta simetria saltsa horretan guztian, EAE eta Nafarroako Foru Komunitatearen erabaki ahalmenaz baizik.
Bi komunitate hauek, beste gutxi batzuekin batera asimetrikoak lirateke; desberdintasun horiek beti egon dira eta naturaltasunez hartu behar dira. Berdintasunak dituzten komunitateen artean eta gainera asimetria horren barruan egonda harremana askoz sendoagoa izatea logikoa da.

Administrazio foralean UPNk euskararen erabilerarako ateratako dekretuaren ondoren, irakaskuntza mailan beste dekretu bat aterako duen susmoa zabaldua dago. PSNk beharrezkoa ikusten du halakorik?
Asko hitz egin izan da dekretu foralen aurrean guk izandako jarreraz eta modu arinean gainera, agian guk gai horrekin inoiz ez dugulako nahi izan politika egitea, politika delako euskararen etsairik okerrena. UPNk Euskararen Legea aldatu nahi izan zuen, egungo hiru eremuak bitan utziz, eta guk ez dugu uste halakorik egin behar zenik, lege horrek euskara eta gaztelania Nafarroan elkarrekin bizitzea ahalbideratu duelako. Dekretuaren zati batekin ados gaude eta hala esan genuen: administrazioan sartzeko ondo irudi-tzen zaigu euskara meritua izatea eta ez ezinbesteko baldintza, jende askok ezin duelako edo ez duelako nahi euskara ikasi. Hortik aurrera egin den guztiarekin ez gaude ados, baina akaso ez gara oso erasokorrak izan gaiarekiko eta, halakoetan, hori egiten ez denean, agian badirudi bestearekin zaudela. Oso zuzenetik jarraituko dugu euskararen inguruan Gobernuak egin dezakeena eta ados ez bagaude garbiki azalduko dugu. Gobernuak ezin dezake egin UEUrekin egin duena; hau da, Nafarroako administrazioarekin halako harreman luzea izan duen elkarte kultural bati ezin zaio diru-laguntza kendu Gobernuak euskararen aurka gerrilla gerra bat hasi duelako. Errusiako Ikasketa Elkarteak Iruñean udako ikastaroak egingo balitu, seguruenik dirulaguntza jasoko luke. Atzo pertsona bati entzundakoa da: «Newton gipuzkoarra balitz. Nafarroako Gobernuak ez luke grabitatearen legea onartuko». Zenbait eremutan gertatzen ari diren gauzekiko adibide esanguratsua dela uste dut.

Bada, euskararen munduan nahiko barneratua dago PSNk euskararen gaietan egiten uzten diola UPNri.
PSNk inoiz ez dio utziko UPNri Euskararen Legea aldatzen, eta guk beti esan dugu lege hori ari dela bermatzen Nafarroan euskararen garapena. Baina UPN argia da, eta legea aldatu ezinean, bere menpeko eremuak dekretuz aldatzen ditu. Guztiok uzten diogu egiten UPNri.

Zergatik ez da bultzatzen elkarrizketa giroa Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskararen inguruan eman diren arazoak direla eta?

Pertsona talde batek -handiagoa edo txikiagoa berau- arazo bati buruz -unibertsitatean euskararen araudia alda-tzea- hitz egin nahi duenean, postura desberdinen artean elkarrizketa bultza-tzea logikoena da, halako kasuetan isiltasuna delako kaltegarriena. Jakina, unibertsitatea okupatzea ere ez da jarraitu beharreko eredurik egokiena, baina ezta ondoren egin zena ere. Elkarrizketa behar da, beraz, baina elkarrenganako begirunea izanda eta elkarrizketatik aterako den emaitza denek errespeta dezaten.

POLITIKO ETA UDALTZAIN
Merkatal munduari lotuta ibili zen zenbait urtetan, saltzaile gisa; segurtasunaren munduan ere aritu izan da eta gaur egun Iruñeko Udaltzaingoaren Zerbitzu Berezietako kidea da, PSN-n jarduteko eszedentzian badago ere. Iruñeko Udaltzaingoaren bozeramaile izan zen, eta gaur egun PSNren bozeramaile da. Politikoki Euskadiko Ezkerratik dator eta hau desagertzean PSNra jo zuen duela 8-9 urte.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude