Kayaren paradisu zuria


2001eko uztailaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gaur egun Bilboko Ur enpresan ari da lanean. Izenak adierazi bezala, urarekin zer ikusia du aisialdirako enpresa honen eskaintzak. Horretaz aparte, "Al filo de lo imposible" telebista programarako emanaldiak grabatzen aritzen da. "Ez pentsa mauka denik hori, oso gogorra izaten da, leku beretik hamar-hamabost aldiz pasatu beharra izaten da, plano egokia grabatu arte".

"Kayakean joateko esperientzia behar da, raftarekin ez bezala, honek edonori ematen baitio aukera errekan behera abiatzeko". Errekan behera jaistearen kontua aspaldidaniko gauza dela gogoratzen du lehenik eta behin Txus Ruiz de Erentxunek, "begiratu bestela almadiak". Berrikuntza kayakak eta raftinak ekarri dute, zentzu horretan.
"Bisitatutako parajeak ikusteak eskaintzen duen plazerraz gain, badago beste sentsazio izugarri bat: erreka bizi eta bortitzetan behar jaisteak eskaintzen duena".
Txile, Maroko, Zimbawe, Ekuador edo Errepublika Dominikarra bezalako tokietan ibili den arren, Nepalera eginiko bidaia izan du hizpide gurekin. Ura mendian behera datorren heinean, Nepal dugu mundu osoan kirol hau praktikatzeko tokirik gogoangarrienetakoa.
Ibaietara iritsi baino lehen, ordea, berak eta bidaian parte hartu zuten gainontzeko hiru lagunek, Edu, Jose Mari eta Ramonek, hainbat zailtasun iragan behar izan zutela nabarmendu zuen Txusek. Nepaleko hiriburura, Katmantdura, iristerakoan guztiz harrituta geratu ei ziren, "aduanan kayakengatik kobratu nahi ziguten!". Hara eta hona makina bat ostera eginez hiru egun pasatu eta konpondu zuten azkenean arazoa. "Orduan hasi ginen benetan disfrutatzen, Nepaleko errekek barra-barra eramaten duten ur zurian". Behin hasitakoan, geratzerik ez omen zen izan momentu baten ere ez, "egun piloa egin genituen arraunei eragiten eta Annapurnako kanpo basean trekkinga egin eta Chitwaneko parke naturala bisitatu ahal izan genituen".
Mody Kolu, Kali Gandaki, Bothe Kosi, Sun Kosi, Tamur edo Karnuli izeneko errekak izan zituzten helburu. Izenak ezberdinak dituzten moduan, zailtasunaren aldetik ere ezberdintasunak daude.
Behin Nepalen izanda, enpresa batean lanean hasi zen Txus bere bidai lagunekin batera. "Raftei jarraituz kayakean joaten ginen, jendearen segurtasuna zaintzeko. Trisuli ibaia Katmandutik Pokarara doan bide ondotik doa. Oso handia da eta egokia era honetako ibaiekin lehen harreman bat izateko". Bi egunetan Trisuli ibaiarekin bukatu zutenean, Mody Kola izan zen hurrengo ibaia eta hemen egun bat eman zuten uretan. "Pixkanaka egokitzea nahi genuen, lasaiago ekin eta apurka-apurka gauza zailagoak egiten joateko". Eta aurkitzekotan, errazena gauza zailak aurkitzea denez, Marsiandy ibaira salto egitea ere egokitu zitzaion. "Marsiandy, Karnulirekin batera, gehien disfrutatu dudan ibaia da". Disfrutatzea, tentsio uneak iragatearekin bat dator Txus Ruiz de Erentxunen kasuan. "Marsiandyren jaitsieraren lehenengo zatia V. gradukoa da. Ez dago lasaitasun momenturik eta burua beti adi-adi eduki behar duzu. Guztira 15 kilometro izan ziren eta kristoren satisfakzioa izan zen". Larrialdi uneak ere pasatu zituztela onartzen du, dena dela. "Ingeles bat eta japoniar bat elkartu zitzaizkigun eta momentu batzuetan liskarrak izan genituen. Japoniarrak Arikato zuen izena eta azkenean alde egin zuen, uretara erori osteko hirugarren igerialdian, neka-neka eginda amaitu zuen. Apur bat kamikazea bazela onartu beharra dago, bai". Marsiandy ibaia jaisten eman zituzten gainontzeko bost egunak lasaixeagoak izan ziren, "lehen egunean baino zailtasun gutxiago aurkitu genuen, baina hori bai, berdin-berdin disfrutatuz".
"Gainera, Marsiandy ibaia jaisteko egin beharreko bidaia oso polita da. Egun bat eman behar duzu autobusean eta kamioian. Hori bai dela tentsioz betetako bidaia! Gero, bi egun oinez egiten dira, zamaketariak kontratatu eta herrixkak ikusiz, Annapurna ingurua bisitatzen duzu".


Ura utzi eta lehorretik, hobeto

Hurrengo helburua Pokara herrian emandako atseden egun batzuetan zehaztu zuten: Nepaleko ekialdeko ibaiak. "Gure asmoa laguntzarik gabe joatea zen. Horregatik, ekipajea xumea izan zen. Botikin txiki bat, kayakak, jantzi polarra, euritako bat, galtzerdi pare bat, mallak, kantinplora eta barra energetikoak. Horretaz aparte, lasaitasun momentuetarako liburu bat baino ez genuen eraman".
Modu honetan beste hamar egun eman zituzten, Bhote Kosi, Balepi Kola, Tamba, Tamur eta Sun Kosi ibaietan barrena. "Bhote Kosi V. graduko ibaia da, nahiko zailtasun handikoa, beraz, baina guk egin genuenean zeraman ur piloagatik zailxeagoa iruditu zitzaigun. Bi egun egin genituen, arroila zuzen-zuzenak albo banatan eta parean Himalayako menditzarrak genituela".
Egin beharreko ibaien artean, denen gainetik, Tamba Kosi zuten begiz jota, Everestetik jaisten den erreka. "Teknika aldetik asko eskatzen duen ibaia da, VI. graduko pasarteak ditu eta zure kontura joan behar zara, ez da ibai komertziala. Kasu batzuetan, pasarte zail horietara iristerakoan bazterrera joan eta oinez egin genituen, lehorretik, bada ezpada". Izan ere, larregizko arriskua hartu ordez hobe da, Txusen aburuz, behar den orduan gelditzea. "Ikusiz gero ezingo zarela ondo pasatu, ez du merezi zorakerietan ibiltzea. Arriskuan egoten gara askotan, baina hor ere neurriak daude". Bestela, ibai komertzialetan, arazorik ez dagoela dio, "kayakean zailagoa da, baina raftean ez pentsa, ibai komertzialak edonork jaisteko moduko ibaiak dira".
Erreka bazterrak izaten dituzte atseden leku ibai hauetan kayaklariek eta Tamba Kosin ere horrela egin zuten. "Apur bat irakurri, geneukan jateko apurra irentsi eta lotara. Sorpresa biharamonean hartu genuen, mutiko batzuk arrainak prestatu zizkiguten, eta guk egia esan behar bada, di-da batean irentsi genituen".


Baimenik gabeko murgildua

Hurrengo ibaia Sun Kosi izan zuten. "Aurrekoen aldean, lasaiegia iruditu zitzaigun". Bidaian parte hartu zuen taldeari egunak bukatzen ari zitzaizkion, laster Euskal Herrira bueltatzeko garaia egokituko zitzaien. "Baina azken unera arte gure egonaldia aprobetxatu nahian, Tamur ibaira joan ginen. Kanchenjunga zortzi mila metroko menditik jaisten den ibaia da. Zati bat baino ez genuen egin ibai honetan, ez geneukan eta baimenik, oso zaila da baimena lortzea, agian dirua ordainduz gero lortuko genuen, baina nahiago izan genuen geure kontura sartzea. Dena dela, Kanchenjungatik datorren ibaia den arren, ez pentsa oso goitik hasten garenik jaisten, 2.000 metrora ez gara heltzen jaisten hasi aurretik".
Bertan zeudenez gero, zortzi mila metroko mendiak gertutik ikusteko tentazioa izan zuten, "askotan pentsatzen nuen igandez Anbotora bidean nindoala, hura zen hura erromeria! Baina hori bai, inork ez dizu kentzen Himalayako mendiak ikusteak ematen duen plazerra, benetan plazerra baita".
Trekking laburra bukatu ostean, taldea banatu egin zen. Txus bakarrik geratu zen eta bere hiru lagunak Euskal Herrira itzuli ziren, Marsiandy ibaia errepikatu ostean. "Niretzako, berriz, Karnali ibaia erakargarriagoa zen eta hara joan nintzen".
Kailas mendiaren ondoan dagoen ibaia jaisten hasteko, hiru eguneko trekkinga egin zuen. "Berez lanean egon nintzen, kayakarekin erreka jaitsi behar nuen, zerbait gertatuz gero segurtasun neurri bezala. Bezero eta guzti 50 bat pertsona joan ginen". Jaitsiera 7 egunetan egin zuten. "Lanean zauden aldetik, adi joan behar duzu, nahiz eta uretan jolasteko parada izan genuen".
Baina une hauek guztiak pasatakoak dira Txus Ruiz de Erentxunentzat eta orain jada, hurrengo abenturak eta bidaiak prestatzen dihardu, "ez da garairik onena, errekak dakarren ura ez baitago momenturik altuenean, baina Turkia eta Irakera joatekotan nago uda
partean. Baina kasu honetan ere lana egiteko aprobetxatuko dut egonaldia"


Azkenak
Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Eguneraketa berriak daude