SINTEL


2001eko ekainaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Telefonicaren enpresa den Sinteleko langileak euren lanpostuak mantentzearren erresistentzia eta borrokaren etsenplua ematen ari dira. 1.800 langile dira, horietako batzuk euskaldunak. Hilabeteak daramatzate Madrilen "kanpaturik" beren lanpostuak erreklamatzeko. Ia inork ez die kasurik egin duela gutxi arte. Telefonicak zerikusirik ez duela eta enpresa hori bere garaian saldu zuela dio. Espainiako Gobernuak operazio politiko bat egin zuen enpresa hori Miamin kokaturik dagoen eta Castroren aurkaria den Canosa familiari saldu zionean, eta orain beste aldera begiratzen du. Bitartean, langileak Madrileko "kanpaldian" sufritzen ari dira. Arazoa sindikatuetara, instituzioetara, Espainiako
Parlamentura... iristen hasi da. Sindikalista eta politikoak lotsarazteko beharrezkoa izan da hilabetetan ahazturik aritu diren langileen erresistentzia heroikoa. Orain beharrezkoa da hori Telefonicaren eta Espainiako Gobernuaren aurrean eskakizun bihurtzea, 1.800 pertsona horiei eta familiei konponbide bat eman diezaioten.
Horretarako beharrezkoa da bideragarritasun plan bat eta Telefonica langile horien kargu egitea.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude