INUZENTEAK ESAN OHI ZITZAIEN

  • Lourdesera Ama Birjinari laguntza eske joan ziren atzeratuak eta haiek zituzten eragozpenak hizpide hartuz, beren eskubideak aldarrikatu zituen aldizkariak.

2001eko maiatzaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gu guztioi era batera edo bestera baztertuak sentitzeko aitzakiarik faltako ez zaigun arren, bada gizarteak baztertuagorik noski. Eta apika denetan baztertuenei eskaintzen zien ZERUKO ARGIAren 426. zenbakiak bere editoriala, "Atzeratuak" zeritzan huraxe. Antza denez, Lourdes-era joan berri ziren Amabirjinari laguntza eske. Zer erremedio, beste inoren aldetik bere premi eta beharrei erantzuna ematea espero ez zutenentzat!


AINGERU ERORIAK GOGOAN

Adimenez atzeratua, eta bereziki adimen atzeratasuna aurpegian nabari zaiona omen da inuzentea (hala dio Ibon Sarasolak osatutako Euskal Hiztegiak behintzat). Eta haiexek zein beraiekin harreman zuzena zutenak zituen bereziki gogoan editorialegileak.
"Iñuxenteak esan ohi zitzaien garai batean beroien errugabetasun eta aingeru-izatea adieraziaz. Dena dela, lau milla atzeratu bildu ziren Lourdesen, hogei aberri ezberdiñetatik, Pazko jaietan. Beste bostehun bat gazte, neska eta mutil, atzeratu oiek zaintzeko. Guraso, senide, guzira amabiren bat milla bilduko ziran egun orietan Lourdeseko Amabirjiñaren babespean. Burugabekeria zirudian onelako jendea urrutietan biltzea. Izan ere hainbeste arrixku, ezbehar eta buruauste sortu zezaketean! Baiña alaz guziz ere zoragarria gertatu zan Larunbat Santu gaua. Ezbeharrean alai, senide, pake-egille, errugabe izaten erakutsi nai zien munduari".
Fede edo borondate onenarekin ikusita ere, bilkura hark Amabirjina edo Eliza katolikoko ospakizunetik at zegoen beste zer edo zer bazekarren kontura, eta editorialegileak ez zuen ekidin erantzukizunak banatzen hasterakoan:
"Ez da aski, ordea, batzar au goraipatzea. Arazo sakon eta mingarri batean murgildurik arkitzen gera. Ortarako eskea egiten zaigunean diru pixka bat ematea ere ez da nahiko. Ezta oiekin kupitzea eta errukitzea. Zerbait gehiago eskatzen zaigu. Gipuzkoan bi milla atzeratu omen daude. Zer da atzeratu bat? Ez da erraz esaten. Beroien artean ere alde eta desberdintasun aundiak bai daude. Atzeratasun utsa, ariña, sendoa edo sakona izan bai dezake onelako edonork. Baiña auxe da egia: besteek baiño zailtasun aundiagoak dauzkatela gizon edo emakume osoak izateko. Izan ere buruz motelagoak, gorputzez baldarragoak eta gizarteko arremanetarako motzagoak ditugu. Eta ala ta guztiz ere edozeiñek bezelaxe beren buruaz baliatzeko eta beren buruen jabe izateko eskubidea dute. Eldutasun eta nortasun batera irixteko eskubidea. Gizon edo emakume izateko eskubidea.
Beste gizakiok baiño eragozpen gehiago dituztelako baztertzeko eskubiderik ez dugu. Beste guzioi baiño gehiago laguntzeko eginkizuna dugu baizik".


ATZERATUEN ESKUBIDEAK

1971n, bistan da, oraindik asko falta zen Atzegi, Gureak edo antzeko erakundeak indartsu izateko, nahiz jadanik atzeratuen senide batzuk amets horren atzetik borrokan hasiak ziren. Beraz, atzeratuen eskubideak bermatu ahal izateko gure aldizkariak proposatzen zituen bideen murritzak ez gaitu gehiegi harritu behar:
"Etxetik asi behar du laguntza orrek. Ortarako gurasoek beren semea edo alaba dan bezela artu behar dute. Ez da iñoren errua onelakoa etortzea. Gaitzezko biotz-beratasun eta gehiegizko babeskeriak alde batera utzi eta umea nor egiteari ekin behar diote. Goxotasun eta konfiantza giro batean aske, erantzunkizundun eta bere buruaren jabe izaten erakutsi behar diote poliki-poliki. Loa, jana, jolasa, lana, txukuntasuna eta abar zaitu behar dizkiote".
Den-dena guraso edo beste senideen esku al zegoen, bada? Ez, irakurle. Editorialegilearentzat ere, gizarte osoak egin behar zuen zerbait, bere alderdirik ahulenetako haren alde.
"Ez da nahikoa etxeko laguntza", aldarrikatzen zuen. "Erakunde indartsu guziak esku-artu behar dute langintza ontan. Oriek behar dituzten eskolak, sendakai eta sendagilleak, ezitzaille eta erakusleak tajutu eta ugaritu behar dira. Biltokiak, jolastokiak, lantokiak behar dituzte. Gizarte osoak arrera ona, laguntza ugaria eta babes goxoa eskeiñi behar die. Ezerk kalterik egiten badie, baztartzeak egiten die. Benetan erantzunkizun aundia dugu. Jabetu gaitezen arazo ontaz. Bideak jarri diezaizkiegun gizon eta emakume izatera eldu ditezen".

ZAPALKETA BAT AHAZTU NAHI
Iñaki Azkune, 1971-V-2
Herrian, indarkeriari esker, egoera bat nagusitu eta luzaro irauten baldin badu, ba dirudi herritarrek, zapalketaren funtsa baztertuz, beste amets batzuk nahiago dituztela. Herriaren onak oporketa egitea eskatzen duenean, zenbaitek izanen du mila aitzakia. Ez zaio atsegin, ez. Herrikoia dela hitzez aitortuko du, baina patrikari behera eragiteak ez dakarkio gauza onik eta eragozpenak inguratuko ditu galerazteko. Herriaren iraupenak hizkuntza indartzea agintzen duenean, frantsesa eta ingelesa ikasten jardungo da eginahalean, eta euskera, gehienez gauza polit eta erromantikotzat joko dizu. Ez bait dio ondasunik ugaltzen. Herriak eskubideak ditu, bai. Baina, zertarako dituzu, gero geuk egiten ditugun makinak nori saldurik ez badugu? Herritarrok erbesteratu beharko genuke, eta hori hobea ahal litzateke? Gezurrezko galdera hauentzako bada erantzun sakonik, eta emanak izan dira ZERUKO ARGIAn, ekonomiari buruzko zenbait lanetan. Hala ere, atrika berodunen ahotan dabiltza gaur zoritxarrez holako sasi ertenbideak. Diruaren morroiek, onartuko dituzte Herri-eskubideak, hizkuntzak e.a. irabazirik baldin badakarkiete. Bestela hor utziko zaitu pikutara joaten zeure arrazoi eta nortasun guztiekin (...).

AREAGO
Imanol Laspiur, 1971-V-2
Laster dozenaren bat literato geldituko dira; geroago seiren bat; ondoren pare bat eta azkenean pizti jakintsu rarotzat lizateken euskal literato horri honela jarriko liokete bere hilobi-harrian: "Aquí yacen los restos mortales del último vascongado que se dice conocía y sabía aquella misteriosa y gran lengua de nuestros antepasados, los legendarios vascos de heroicas gestas...". "Legendarios vascos de heroicas gestas". Gizajoak gu. Eta Euskal Herria euskaldun bezela hila litzateke. Gogorra izan behar dukela euskera erabilkeraren ohitura eta hedadura? Areago. AREAGO: Ez gaude inori barkatzeko. Nork ez du entzun ohi izan hauetako hitz pozoidun eta zimelik? "Hable usted en cristiano", edo "Por favor, hombres, un poco de educación; ¿acaso olvidáis que yo no entiendo el vascuence?", edo "Hablemos en español que estamos en España", edo "Oigan, hablen en español pues no sé si están ustedes desproticando por mi madre" edo geure arteko euskaldun anitz eta anitz honela jokatuz: "Hi, erderaz egin dezagun, Robertok ez dik ezer ulertzen-eta", edo ezer aditzera eman gabe, bat-batean, erderaz egin gure inguru edo hurbil den bat erdalduna delako eta... HORRELAKO MERKEKERIAZ SALTZEN ARI GARA EUSKALDUNOK EUSKERA ETA ARIMA BERA! Eta guzti hau geure etxean. EUSKAL HERRIAN BERTAN!!! Ez gara geure buruen jabe. Ez gara geure kontzientzien jabe. Ez gara geure nortasunaren jabe. Harrigarria: zein ezberdinak garen euskaldunak eta erdaldunak. Euskaldunak ez dugu inoiz pentsatzen, beste hizkera batean mintzatzen ari diranek gure amaren edo tataraitonaren kontra ezer esaten egon daitezkenik eta horrelako petralkeriarik. Baina ez da horrela mintzatzen diren erdaldun ezjakitun, edo bai pozoidunen aurka nik agertu nahi dutana. Ez, oker, merke eta bihurri jokatzen dugun euskaldunon aurka baizik (...).


Azkenak
Subflubiala Ez plataformak protesta zaratatsua egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Eguneraketa berriak daude