ATUN ONTZIAREN METAMORFOSIA

  • Atunetarako erabilitako itsasontzi bat eraberritzen ari dira Bermeoko ontziola batean. Helburua eskola untzi bat sortzea da; lehorreko jendeari, gazteei, gutxitu fisikoei eta itsasoaren inguruko ikasketak egiten ari direnei itsasoa hobeto ezagutzeko aukera eskainiz.

2001eko apirilaren 15ean
Gure Zita izeneko itsasontzia atun ontzia izatetik belaontzia bihurtzeko metamorfosia ari da jasaten Bermeoko portuko uretan. Gure Zitak izaera industriala baldin bazuen orain dela gutxira arte, urte bukaeran egokitze lan guztiak amaituta direnean eskola ontzia izatera pasatuko da, itsasoaren inguruko berri gizarteratzeko helburuarekin.
Aula del Mar elkartea da egitasmo honen bultzatzailea. Espainiako Estatu mailako elkarte honek izaera kulturala, soziala eta hezkuntza mailakoa du, Pedro Prieto fundatzaileak dioenez. 1999an, itsas ingeniari honek lanbide bereko José María Domingorekin sortu zuen Aula del Mar, diru irabazi asmorik gabeko elkartea. Itsas kulturarekiko komunean zuten miresmena zabaldu nahi zuten elkartearen sorrerarekin, "itsasoa eta nabegazioarekiko zaletasuna bultzatzea da gure helburua", azaltzen du Prietok. Egun, ia 130 pertsonak osatzen dute elkartea, horietatik 20 itsas ingeniariak.
Itsasoaren inguruko kulturaren zabalkunde asmo horretan, batez ere barnekaldeko biztanleak, gazteak, gutxitu fisikoak, adinduak eta errekurtso ekonomiko urriko pertsonak planteatu dituzte beraien egitasmoaren hartzailetzat. Bestalde, nautika, itsas ingeniaritza, itsas biologia eta oro har, itsasoarekin zer ikusia duten ikasketak burutzen ari diren ikasleengana iritsi nahi dute, praktikak egiteko aukera eskaini, alegia. Ildo horretan, akordioak adostu nahi dituzte zentru akademikoekin, irakasten duten materiarekin erlazioa duten gaietan sakontzeko aukera izan dezaten.
Aipaturiko helburu horiek guztiek betetzeko, Aula del Mar elkartearen proiektu nagusia Gure Zita arrantzontziaren transformazioa da eta horretan dihardute Bermeoko Astilleros de Bermeo ontzi oletan. "Sinplea da, itsasorekin zer ikusia duen oro jendeari helarazi nahi baldin badiogu, egokiena jendea bertara eramatea da", dio Prietok. Itsaso zabalera gerturatze hori Gure Zitaren bitartez egingo dutela gauza nabaria den arren, oraindik ez dute ordea zehaztu zenbatekoa izango den era horretako bidaia edo txango baten prezioa.


BERMEON JAIOTAKO ONTZIA.

Gure Zita Bermeoko ontzioletan ari baldin badira eraberritzen, jaio ere bertan egin zen, Francisco Mendieta Astilleros de Bermeo ontziolako arduradunak adierazi bezala. "1972an eraiki eta gero, hementxe bertan itsasoratu genuen". Mendietak proiektu honen berezitasunak azpimarratzen ditu, belaontzia oso arraroa baita paraje hauetan. Egurrez eginiko 140 tonatako ontzia da Gure Zita, 33 metrotako luzera duena eta 7 metro pasako zabalera. Abenduan, bergantin-goleta bat izango da, gutxitu fisikoei guztiz egokituta egongo ei dena eta irakasle, sukaldari eta bestelako tripulazioaz aparte, 24 ikasle hartzeko gaitasunarekin.
Proiektu hau martxan jartzerakoan, Pedro Prieto eta José María Domingok Erresuma Batuko esperientzia hartu dute erreferentzia gisa. Izan ere, bertan daude mundu mailan gutxitu fisikoei egokitutako ontzi eskola biak, Gure Zita prest egon bitartean behinik-behin, orduan hirugarrena gehituko baitzaie. Lord Nelson du izena ontzi eskola horietako batek eta 1986an ureratu ostean 14.000 lagun baino gehiagok nabigatu du bertan. Guzti horietatik 6.000 inguruk gutxitasunen bat zuen eta 2.200 bat gurpildun aulkian zebilen.
Gure Zitara bueltatuz, atun ontzi honek hasiera batean aurreikusitako lanak bukatu zituenean, Emilio Salaberria armadoreak desguazatzeko asmoa agertu zuen, europar jatorriko diru laguntzak eskuratzeko. Dena dela, legeriaren aldaketa batek erraztu egin omen zuen Aula del Mar elkarteari lagatzea atun ontzia.
Prozesu guztiaren ondoren, gabon bueltan ureratzen denean, Mendietak esanikoaren arabera 120 milioi pezeta inguruko inbertsioa egina izango du Aula del Mar erakundeak. Eraldaketa lanek sorturiko kostuak, elkarteko kideek ordainduriko kuotekin ordaintzeko asmoa dute.


ITSASO ZABALEKO BIDAIA LUZEAK.

Memento honetan, erreformen %10 egin dute, gutxi gorabehera. Behin amaitutakoan, ontzi eskolarekin 2002ko martxoan hasiko dira lanean, gutxi gorabehera. Printzipioz, Bermeon itsasoratu eta gero Bilboko portuan izango du bere egoitza Gure Zitak, Euskalduna Jauregi parean dagoen Itsas Museoaren alboan. Honek, itsaso zabaleko bidaia luzeez gain, Bizkaiko hiriburuko urak bisitatzeko parada ere eskainiko duela ziurtatu du Prietok.
Formazio akademikoa hartu eta itsasoarekiko harremana sendotu nahian dabilen jendeaz aparte, nabigazioak eskatzen duen "talde lana" ere mintzabide du Pedro Prietok, Gure Zitak emaniko eskaintzaren beste berezitasun bat bezala. "Belaontzi batean nabigatzea benetako abentura da, ez dago aspertzeko betarik eta beste alde batetik, oso esperientzia praktikoa izan daiteke. Pertsonen arteko erlazioan sakontzeko eta talde lana hobetzeko tresna bilakatu daiteke era honetako barku baten aste bete pasatzea", ziurtatzen du ingeniariak.
Aurrera eramango dituzten lanen artean, Pedro Prietok bereizketa egin du uda eta neguaren artean, Gure Zitak egingo duen ibilbidearen berri ematerako orduan. Horrela, bada, udan Europako iparraldea eta Mediterraneoko urak zeharkatuko ditu ontzi eskolak, itsasoarekin erlazioa duten bilkura eta jaialdietan parte hartzeko intentzioarekin. Neguan, aldiz, Kanariar irlak, Karibea eta Hego Amerikako portuak izango dituzte helmuga. Amerikar kontinentera eginiko bidaiak aprobetxatuz "Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kolaboratuko dugu negu partean" dio Prietok, "materiala garraiatzeko aukera eskainiz".


GIZARTEAN TXERTATURIKO PROIEKTUA.

Urtean zehar buruturiko ekintzen banaketari erreferentzia eginez, printzipioz behintzat honela agertu du Prietok Gure Zitarekiko Aula del Marek duen asmoa, "ekimenen %30 arlo akademikoari eta beste %30 arlo sozialari zuzenduko diogu eta beste %20na arlo asoziatiboari eta arlo komertzialari". Zentzu honetan, merkataritza lanak garatzeko beharra justifikatu nahi izan du Prietok, "beharrezkoa da dirua biltzea, maila sozialeko ekinbideak mantendu ahal izateko".
Diru iturri propioez gain, elkarteko bazkideek ordaindutako kuotak eta Gure Zitaren autofinantziazio maila, irabazi asmorik gabeko elkartea den heinean Aula del Mar elkarteak instituzio publikoen eta erakunde pribatuen ateak jotzeko asmoa duela adierazi du Prietok. Bien bitartean, Bermeon lanean dabiltza, 30 urteko Gure Zita ontzi eskola bilakatu dadin.


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude