ARTEAZ BIZITZEKO PASA BEHARREKO KOMERIAK

  • Markeliñek estreinatu berri duen "Underground" lanak euren arteaz bizitzeko asmoa duten hiru musikariren istorioa du ardatz. Hiri bateko metroan murgilduko dira protagonistak ezjakintasunak dakarren ilusioaz. Baina, ba ote dago norbait beste aldean eurak entzuteko prest?

2001eko apirilaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Markeliñe taldearen azken lana lurrazpiko komedia bat da, berehala ikuslea bereganatzea lortzen duten istorio horietako bat. Urte hasieran haurrei zuzendutako "Manbrú" arrakastatsua estreinatu ondoren, publiko helduarentzat prestatu dute "Underground". Talde zornotzarrak ohikoa duen moduan kontatzen digu istorioa: keinu bidezko antzerkiarekin, hots, hitzik esan gabe. Ekialdeko Europatik heldutako Fridok, Lasok eta Pollik euren herrialdean entzute handiko orkestrekin jo badute ere, dirua biltzeko xedearekin mendebaldera bidaiatzea erabaki dute. Bakoitzak bere musika tresna alboan hartuta -zeharkako txirula, soinua eta biolina hurrenez hurren- ilusioz beterik metropoli handietan jende gehien igarotzen den gunera joatea erabakitzen dute: metro geltoki batera, alegia. Duten gutxia eta guztia eskaintzeko prest daude bertan: euren erraietatik irtendako musika. Bertan topatuko dutena, ordea, ez da ziur aski hainbestetan amestutakoa. Geltokian alde batetik bestera presaka doazen pertsona anonimoek ez dute inoiz nota bakar bat entzuteko astirik.
Markeliñe mimo klasikotik sortutako taldea da nahiz eta gaur egun ia ohiko antzerkira gerturatzen den. Hala ere, taldekideek diotenez, orain arteko lan guztietan ez dute hitzik erabili eta aurrerantzean ere ez dute uste erabiliko dutenik. Paco Trujillo, Jon Kepa Zumalde eta Javi Renobales dira "Underground"eko aktoreak, Frido, Laso eta Polliri oholtza gainean bihotza eta begirada jartzen diotenak. Ikusleari poloniera iruditu dakiokeen hizkuntza ezezagun batean mintzo dira taula gainean: "Inprobisazioarekin hasi ginenean zenbait fonema irten ziren, eta horiek errepikatuz joan gara ondoren. Polonieraz nola irakurtzen den jakin ere egin gabe bertako zenbait testu kontsultatu genituen... baina taula gainekoa ez da inongo hizkuntza", azaltzen du Javier Renobales aktoreak.


IKUSEZINA IKUSGARRI BIHURTUZ.

"Underground" antzezlanean ideia adierazteko moduak hartzen du protagonismo osoa. Aktoreek keinuen bidez eta ia elementu fisikorik gabe munduak marrazteko gai direla erakusten dute. Xumetasunaren aberastasuna. Oholtza gainean objektu bakan batzuk direla ikusleak esfortzu gehiegirik gabe lur azpirako bidaia egiten du. Izan ere, "Underground"ek maisuki uztartzen ditu keinu antzerkian ezinbestekoak diren hiru elementuak: magia, umorea eta sorpresa. Hiru aktoreen abileziei esker edozein irensteko prest dagoen trena ikusten dugu, txanpon baten truke edonor hozkatzeko prest dagoen zakurra edota beti kontrako zentzuan doan eskailera mekanikoa... Hasieran hiru musikarientzat aukera apartak eskaintzen zituen ingurunea irteerarik gabeko labirinto bilakatuko da. Ekialdeko Europatik heldutako hiru pertsonaiak euren artearekin zerikusirik ez duen hamaika errekurtso erabili beharrean aurkitzen dira: dantzatu, antzerkia egin, lapurtu... Lur azpirako bidaia honen amaieran ikuslearengan ezezik Frido, Laso eta Pollirengan ere aldaketa izango da.


TALDE LANAREN FRUITU.

Markeliñekoek ohikoa duten moduan sortu dute "Underground" ikuskizuna: taldekide guztien artean jorratu nahi duten ideia erabaki eta ondoren inprobisazioetan oinarritutako sorkuntza prozesuan murgiltzen dira. Inprobisazio horietatik jaiotzen dira istorioa, pertsonaiak, musika... eta hala "beti dira taldearen neurrira eginiko antzezlanak, Markeliñeren ahalbideekin bat doazenak". "Underground"en kasuan hiru musikarik dirua lortzeko egin zezaketen guztia aztertzea zuten helburu taldekideek. Prozesu honek guztiak ikuskizun baten prestaketa-denbora asko luzatzen du. "Underground"en prestaketan urte eta erdi eman ditu taldeak. Taldekideen aburuz ikuskizunak bi errealitate islatzen ditu: "Batetik, kanpotik etortzen diren inmigranteen egoera. Oso jende prestatua da askotan eta sarritan inork nahi ez dituen lanak egitera behartuta daude. Bestetik, hemengo kulturaren kontzepzioa islatzen du. Izan ere, jendea ikusgarriak edo barregarriak diren gauzek erakartzen dute... eta horregatik ordaintzeko prest dago". Musikak Markeliñeren aurreko lan gehienetan bezala, berebiziko garrantzia du. Hori dela-eta askotan narratzaile ere bilakatzen da. Besteak beste gitarra, perkusioa, baxua edota esku soinuaz osatutako musika bandak kontakizunean ezinbestekoa zaigun informazioa ematen digu. Fran Lasuenek hartu du musikaren ardura lan honetan, eta musikari apartak izan ditu gainera bidelagun: Râo Kyao, Kepa Junkera eta Angel Lázaro. "Underground" antzezlanerako konposatutako doinuekin gustura gelditu dira Markeliñekoak eta etorkizunean disko bat plazaratzea ere badute buruan.
Egun Markeliñek lau ikuskizun dauzka publikoari eskaintzeko prest. Haurrei zuzendutako "Manbrú" eta "Kartoibiraka" ikuskizunak, kalean egitekoa den "Alo, Europa" eta helduentzat eta aretoan taularatzeko pentsatua den "Underground". Taldekoen iritziz, "gaur egun sekulako eskaintza izan behar da, eta ahal bada formatu ezberdinetan. Bestela urte osoan bizirautea eta proiektu berriak sortzea ezinezkoa da"

Joserra Martinez:
Joserra Martinez:
Markeliñe taldearen sortzaileetako bat dugu Joserra Martinez. Duela hamasei urte Iñaki Egiluz eta Javier Renobalesekin elkartu eta mimoa landuko zuen talde bat sortzea erabaki zuten. Taldearen filosofiari jarraikiz ia arlo guztietako lanak egin ditu denbora mordo honetan: aktore lanak, zuzendari eta teknikari lanak... Joserra Martinezek antzerkigintzan biografia propiorik ez duela dio, Markeliñeri lotutakoa baita hau.

Zein helburu zenuten Markeliñe sortzean?
Hasieran, egia esateko, oporretara joan ahal izatea zen gure helburua eta kaleetan mimoa eginaz dirua eskuratzea. Oroitzen dut Valentzia aldera joateko intentzioa genuela. Baina azkenean beste eskaintza batzuk sortu zitzaizkigun eta, beraz, oraindik ez dugu halakorik egin.

Ikusten ez dena kasik hutsaren hurrena den garai hauetan zuek irudimena ezinbesteko tresna gisa erabiltzen duzue.
Taldeko kide batek esaten duen bezala, gure ikusleak gustu handikoak dira. Guk jende horrentzat moldatzen ditugu gure lanak, gauza ezberdinak ikusteko zabalik dagoen jendearentzat. Finean, nahiz eta taula gainean hitzik ez erabili gauza asko esaten ditugu.

Markeliñek publiko nahiz kritikoengandik oniritzia jaso du sarri. Sariak nola jasotzen ditu taldeak?
Sariak jasotzea beti da oso pozgarria. Behintzat, egiten ari zaren bidea nahiko zuzena denaren seinale bada. Gainera eskuratu ditugun sariak guretzat garrantzitsuenak izan dira: zuzendari onenari, interpretazio onenari... gure ikuskizunek ez dute osagai askorik eta beraz, benetan pozgarria da guretzat.

Markeliñe taldeak Euskal Herritik kanpo, batez ere Espainia eta Europan zehar, emankizun ugari eskaini ditu. Tokian-tokian ikusleak asko aldatzen al dira?
Batzuetan gure lanek kanpoan hemen baino harrera hobea izan dutela aitortu behar dut. Kanpoan oso ondo hartzen gaituzte. Nik uste ezberdintasun hori kulturala izan daitekeela. Batzuetan gertatu izan zaigu, Alemanian esaterako, plaza huts batean dena prestatzen hasi eta inor ez egotea, baina emanaldia hasi baino hamar minutu lehenago dena jendez betetzea. Hemen plaza hutsa badago, seguru aski emanaldira ez da inor agertuko


Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude