ANTXOA ARRANTZALDIAK IAZKO EMAITZAK LORTU NAHI DITU

  • Aste hauetan ekin zaio antxoaren kanpaina berriari, guztiz funtsezkoa gure arrantzale asko eta askorentzat, horien familientzat eta arrantza sektore guztientzat. Joan den urtekoa azken hamarkadako onena izan ondoren, oso aurreikuspen onak dituzte aurtengorako ere.

2001eko apirilaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal arrantzaleak hasiak dira 2001eko antxoaren arrantzaldiarekin, eta nahiko baikor daude iaz egindako harrapaketak azken hamarkadako handienak izan zirela kontuan harturik. Nolanahi ere, oraindik oso urrun daude 60ko eta 80ko hamarkadetan lortutako harrapaketa kopuruetatik. Garai hartan, batez beste, 40.000 tona inguru harrapatzen ziren.
Garai horiek, ordea, ez dira berriro ezagutuko epe luze batean, ohiko arrantzategiak, gehiegizko ustiaketen ondorioz, agortu egin baitituzte arrantzaleek beraiek, ez beti nahiko begirunez jokatu izan duten Hego Euskal Herriko arrantzaleek, baizik eta antxoaren eta beste hainbat arrain motaren iraupenerako hain kaltegarri diren bolanta edo sare pelagikoekin aritu izan direnek. Zorionez, azken urteotan, gure arrantzaleek eta kofradiek nazioartean egindako borrokari esker, lortu da itsasoko faunaren suntsigarri diren arrantza sistema horiek neurri batean geraraztea.
Bestalde, gauza jakina da antxoaren aurretik berdelaren arrantzaldia egin ohi dela. Hego Euskal Herriko arrantzaleek 17.382 tona berdel harrapatu zituzten 2000ko arrantzaldian. Horren %58,4 Bizkaiko itsasontziei dagokie, eta gainerako %41,6 Gipuzkoakoei. Hala ageri da Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailak, berdela kontsumitzearen alde egindako kanpainaren aurkezpenean, egun hauetan eskainitako datu ofizialetan.


2000. URTEAN 16.543 TONA HARRAPATU ZIREN.

Joan den urteko antxoaren arrantzaldia oso ona izan zen, eta horrela onartu zuten euskal kofradiek. Hegoaldeko itsasontziek 16.543 tona harrapatu zituzten -Iparraldean askoz ontzi gutxiago dago eta, beraz, harrapaketak ere askoz txikiagoak dira-, eta bistan da hori oso kopuru ona dela 1999ko 10.503 tonarekin eta 1990eko 12.581 tonarekin alderaturik. Beraz, azken hamarkadako arrantzaldirik onena izan zen. 2000ko harrapaketa kopurura gehien hurbildu zen urtea 1992koa izan zen, 15.343 tona bildu baitziren. Aldiz, hamarkadako urterik txarrena 1991koa izan zen, 6.391 tona harrapatu baitziren soilik.
2000ko harrapaketetatik Gipuzkoan 8.893 tona geratu ziren eta Bizkaian 7.650 tona. Antxoaren arrantzaldian aritzen diren porturik garrantzitsuenak honakoak dira: Hondarribia, Zumaia eta Getaria Gipuzkoan eta Ondarroa eta Bermeo Bizkaian.

Neurri gogorrak eta istiluak. Gauza jakina da Europako Batasunak neurri gogorrak hartu zituela antxoa eta legatza bezalako espezie batzuen harrapaketa murrizteko. Iazko arrantzaldia bertan behera uzteko neurria hartzekotan ere ibili ziren, espeziea indartzeko asmoz. Azkenik, antxoaren harrapaketarako, 44.000 tonako muga jarri zen Europako Batasun osorako. Hortik 34.480 tona Hegoaldeko eta Estatu Espainiarreko gainerako itsasontziei egokitu zitzaien. 34.000 tonako kuota hori osatu zen 2000. urtean. Aurtengo urterako ere kopuru bereko muga jarri da.
Urtero gertatzen denez, arrantzaleak kezkati ateratzen dira itsasora, bolantak eta sare pelagikoak erabiltzen dituzten beste herrialde batzuetako arrantzaleekin izan ditzaketen liskarren beldur. Nolanahi ere, azkenaldi honetan hainbat itun egin da beste herrialdeetako itsasontziekin, batez ere Frantziakoekin, eta arrantzaleen arteko hainbat istilu lazgarri eragotzi ahal izan da. Hala gertatu zen, behintzat, joan den urteko arrantzaldian, eta aurtengoak ere horrelako zorigaiztoko berririk ekarriko ez duen itxaropena dago.
Bestalde, aurten ere, euskal ontzien jabeek etorkinen bila jo behar izan dute antxoaren arrantzaldirako eskulana lortzeko. Arrantza portuetako gazteak geroz eta gehiago urruntzen ari dira horrelako lanetatik, eta nahiago dute lehorrean edota arrantzaren sektoretik kanpo aritu lanean. Horregatik, ezinbestekoa bihurtzen da atzerriko eskulana inguratu beharra antxoaren nahiz hegaluzearen arrantzaldiari aurre egiteko. Beraz, ohikoa bihurtzen ari da gure itsasontzi eta portuetan atzerriko langileak ikustea, batzuk afrikarrak eta besteak beste hainbat herrialdetatik etorriak. Horrela, aurtengo arrantzaldian Senegal, Peru eta Errumaniako langileak ari dira.

MUGA ZORROTZA LEGATZAREN HARRAPAKETARAKO
Europako Batasunak legatzaren harrapaketari muga zorrotza jartzea erabaki zuen batasunaren uren barrurako, eta, beraz, horrek euskal arrantzaleei ere eragiten die. Arrantza aukera ia erdira jaitsi da Ipar itsasoan eta Bizkaiko Golkoan. Inoiz ez bezalako muga jarri da eta, arrantzaleek eta ontzien jabeek diotenez, sektorearen hondamena eragin dezake.
Europako Batasunak, garai batean, %75eko murrizketa proposatu zuen. Azkenik, jarrerak zertxobait leunduz, %55 murriztu dira harrapaketak Bizkaiko Golkorako eta %41 Ipar Itsasorako. Gauzak horrela, Espainiako Estatuak 12.169 tona legatz harrapatzeko baimena izango du. Kalterik larrienak Hego Euskal Herriko eta Galiziako arrantzaleek izango dituzte. Euskal Herriari dagokionez, agintari autonomikoek gogor salatu zituzten agintari espainiarrak "euskaldunon interesak ez dituztelako behar bezala defendatzen Bruselan". Legatzaren harrapaketen murrizketa "kaltegarria, neurrigabea, eragin onuragarririk gabea eta baztertzailea" dela salatu dute.

AZTIK IKERKETARAKO INSTALAKUNTZA BERRIAK DITU PARISEN
Pasaiako portuak Azti teknologi eta elikaduraren institutuaren ikerketa zentro berri bat du, joan den martxoaz geroztik. Institutuaren egoitza nagusia Bizkaian dago, Sukarrietan. Pasaiako gune berri honek 2.000 metro koadro ditu, eta 300 milioi pezetako (12 milioi libera) inbertsioa behar izan du. Portuko garai bateko ontziratu gabeko gaientzako biltegi batean dago kokaturik. Aztiren egoitza berri hau Donostian zegoenaren ordezkoa da, eta Urdaibaiko itsasadarrean, Sukarrietan, duen egoitzaren osagarri izango da, eta Ozeanografia, Ingurumena eta Arrantza Baliabide sailak izango ditu.
Zentro berri honek oso zeregin garrantzitsuak burutuko ditu euskal arrantza sektorearentzat. Ikerketa ozeanografikorako behar diren bitarteko guztiak ditu, hala nola laborategi kimiko eta sedimentologikoak, itsasontzi ozeanografikoa, itsaso azpirako ibilgailua, albo-ekorketarako sonarra eta satelite bidezko kokapen eta komunikazio sistemak. Gune berri eta moderno honek euskal arrantzategien egoera ikertuko du, eta informazioa emango dio Europako Batasunari arrantzaren inguruko politika ezartzeko eta arrantza espezieen kuotak jartzeko. Halaber, itsas-korronteak benetako denboran eta jarraipenez neurtzen dituen estazio ozeano-metereologikoa du, eta era honetakoa dagoen bakarra da.
Aztik, gaur egun, 300dik gora enpresari eskaintzen dio bere zerbitzua, eta Europako 30 proiektutan ari da lanean. Zentro berri honi esker, enpresei eta administrazio publikoari egiten dien eskaintza teknologikoa eta haien esku jartzen dituzten zerbitzuak zabaltzeko aukera izango du. Aztik burutuko duen ikerketa eta transferentzia eginkizunak, bertako arduradunek diotenez, jarduera aniztasun handiagoa eskaintzeko aukera emango dio Pasaiako inguruneari, balioa eta irudia erantsiz.
Azti 1984an sortu zen. Institutu hau osatzen duen profesionalen taldearen kalitateak eta gaitasun teknikoak izen eta itzal handia eman dio adituen artean, nazio mailan zein nazioartean. Aztiren eguneroko lanak berarekin aritzen diren enpresa nagusienen bermea eta administrazio publikoen babesa du.
Institutuak hiru sail tekniko ditu itsas ingurunean, baliabideetan eta elikagaien industrian bereziturik. Bestalde, administrazio, informatika eta liburutegiko zerbitzu orokorrak daude hiru sail hauei laguntzeko, eta Marketingeko sail bat ere badu merkatuari buruzko orientabidea eskaintzeko.
Bertako administrazio kontseilua Administrazioko eta arrantza, ingurumen eta elikadura esparruko sektoreetako ordezkariek osatzen dute. Gaur egungo lehendakaria Luis Miguel Macias da, Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordea. Bokalen artean, Administrazio Publikoko beste pertsona batzuekin batera, hainbat erakundetako ordezkariak daude, esaterako, Alturako Ontzi-jabeen Elkarteko Jaime Tejedor, Arrantzaleen Kofradien Federazioko Jose Manuel Goikoetxea, Iparlateko Iñaki Sanz, Hidronorreko Antonio Barbier, Sanemarreko Felix Arroitajauregi, Eroskikoak eta Conservas Garavillakoak.


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude