KORRIKARENAK

  • Korrika guztietan izaten da omenduren bat edo omenduren batzuk. Aurten bertsolaritza aukeratu dute, Korrika ongi irudikatzen baitu; molde berrietara egokitu da, sustraiei uko egin gabe. Protagonistetako batek, Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolako Iker Osak, sei bertso eskaini dizkio Korrikari.

2001eko apirilaren 01an
KORRIKA degu abian eta
kontentu gaude benetan
Bi urtean behin izaten baita
gainera fetxa hauetan.
Udaberrian normalena da
irrifarra zuhaitzetan
KORRIKArekin bat jarriko da
euskara ere loretan.


Martxoan zehar ere KORRIKA
kulturalean barrena:
gure Pernando, gure Txirrita,
Xenpelar, Arozamena.
Nahiz koadrila hau korrikarako
ez zen izango onena;
bertsolaritzak jaso berri du
merezi zuen omena.


Berriz KORRIKA badatorrela
oroitzen gera goizero
denok hartu nahi baitegu parte
denak baikaude hain bero.
Diego Gartzian markak hausterik
nahiz ta ez dugun espero
berriro forman jarri beharra!
ia bi urte ta gero.

Nafarroan galdu omen gintezke:
hango seinale ta arau
ardo gorriak gida gaitzala
helmugara arte ri-rau!
Ibil gaitezen han eta hemen
egunik egun, gaurik gau
batzuk mantsotzen saiatu arren
euskarak korrika dirau.


"No sé euskera" dioteneri
jarri gintezke begira
eurentzat ere izan liteke
mezu emaile, sikira.
Euskararikan jakin ezean
ezin heldu urrutira:
etxetik irten korrika eta
handikan euskaltegira!


Abiadura gauza ederra
ez da izandu sekula
orduko zenbat hartuko dugun
ezin nezake kalkula
nahiz ta KORRIKA ez joan korrika
ta izan martxa ahula:
Euskal Herriko txoko guztiak
bixitatu ditzagula.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude