HIL BEDI AEK!

  • Korrikak Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea festa giroan murgildu badu ere iazko azaroan Garzon epaileak AEKren aurka plazaratutako autoaren itzala gainean da oraindik. Salaketak ez dira erretiratu eta auzia ez da oraindik artxibatu. Bitartean AEKren ondasun guztiak bahiturik daude.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iragan urteko azaroaren 22an Baltasar Garzon epaileak auto bat plazaratu eta bertan delitu larriak leporatu zizkien 19 laguni, horietako 14 AEK-ko arduradunak edo arduradun izanak. Talde armatuko kide edo laguntzaile izatea, eta Gizarte Segurantzari eta Ogasunari iruzur egin izana leporatu zien.
Hilabete beranduago inputatutako guztiak euren deklarazioa egina zuten, baina oraino epaileak ez du beste erabakirik jakitera eman. Ez du inputazioak sustengatzeko oinarririk, baina ez ditu salaketak erretiratu. Eta erabakirik hartzen ez duen bitartean ez dago errekurtsorako inolako aukerarik. Inputatuak indefentsio egoera nabarmenean daude.
Baina maila pertsonalean autoak ondorioak dituen moduan, AEK erakunde bezala ere kaltetu du autoak. Garbi dago AEKren aurkako neurri juridikoen atzean ez dagoela estrategia juridiko bat: estrategia politikoa da, isla mediatiko izugarria izan duena eta ildo juridikotik ere bideratu dena. Euskalgintzak jasotzen duen etengabeko erasoaren barruan Entzutegi Nazionalak AEKren jarduera zangotrabatu nahi du. Pisuzko arrazoien faltan, helduleku bat topatu behar eta ETA eta KASen finantziazioan nahastu nahi izan du AEK Entzutegi Nazionalak eta Gizarte Segurantzarekiko zorra ere mahaigaineratu du. Garbi dago, eta Eusko Jaurlaritzak bere garaian burututako auditoriak ere hala islatu zuen, AEKren jarduera defizitarioa dela. Gainera, 1995ean Jaurlaritzarekin hitzartutako laboralizazio prozesua baino lehen, AEKn ez zen harreman laboralik eta, beraz, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrik.
Azaroaren 22ko autoak hiru ondorio nagusi ditu AEKrentzako. Lehenik balizko kalte ordain batzuei aurre egiteko AEKren ondasun guztiak bahitu zituzten eta neurri horrek egun indarrean dirau.
Bigarrenik, administratzaile judizial bat ezarri diete. Bere lana AEK administratzea litzateke, baina praktikan AEKren inguruko ikerketa burutzen ari da: 98a baino lehen diru laguntza publikoak zertarako erabili diren eta abar. Hori ez da inolaz ere administratzaile baten ohiko funtzionamendua, baina AEKren iragana arakatzen dute euren jokaera justifikatzeko aitzakia txikienaren bila. Gainera, administratzaile horren lanaren jarraipena egiteko Garzonek berak zuzenean perito talde bat izendatu du. Azkenean, AEK administratzaile batek kontrolatzen du eta hau era berean Garzonek ezarritako perito batzuk kontrolatzen dute.
Hirugarren adar bat ere badu egoera honek: Entzutegi Nazionalaren aginduz Ekonomia Minsteriotik likidazio akta batzuk iritsi zaizkie, AEK-k Gizarte Segurantzarekin 737 milioi pezetako zorra duela planteatuz. Lehen ere aipatu dugu 95a baino lehen AEKn harreman laboralik ez zela, laguntzaileen bidez egiten zela lana. Laguntzaile horien dokumentu ugari aurkeztu dute AEK-koek hau baieztatuz, baina Entzutegiak ez ditu aintzat hartu. Likidazio akten aurrean helegitea aurkeztuko du AEK-k, baina azkenean administrazioarekiko auzi-prozesura jo beharko dutela aurreikusten dute.
Batetik, AEKren ondasunak bahituta dituzte ustezko zorrari aurre egiteko; bestalde Gizarte Segurantzak zor hori bera erreklamatzen die beste bide batetik. Ikuspegi juridikotik hori erabat kontraesankorra da eta prozesu honen atzean dauden interesak berriro ere agerian uzten ditu. Bitartean AEK-k ezin du, adibidez, euskaltegi berri bat zabaltzeko egoitzarik erosi, administratzailearen baimenik gabe.
Oztopo hauekin AEKren biziraupena arriskuan al dago? Arduradunen esanetan, lanean jarraituta eta gizartearen laguntzaz aurrera egingo du. AEK desagertaraziko balute ere beste izen batez lan berdina, helduak euskaldundu eta alfabetatzea, alegia, egingo lukeen erakunde bat egongo litzateke. Gainera AEK bizirauteko ez zela sortu gogora ekarri digute. AEK hiltzeko jaio zen, heldu guztiak euskaldundu eta alfabetatu ondoren desagertzeko. Beraz, hil bedi AEK! Baina, oraindik ez


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude