NATURAK ETA GIZAKIEK LANDUTAKO HARRIAK

  • Ibilbide hau Agurain aldean oinarrituko dugu, berez herri interesgarria dena, baina, batez ere, bere monumenturik ederrenak zentrutik kanpo erakusten dituena. Bertatik kilometro gutxitara Sorginetxe eta Egilatzeko trikuharriak eta Leze haitzuloa aurki ditzakegu, eta baita Zalduondoko jauretxeak ere.

2007ko otsailaren 21an
Opakua Gaina (1.025 m.) arbolatsua jaistearen erdian izen bereko herritxoa edo auzoa igaroko dugu, hau da, Opakua. Kilometro bat beranduago aldiz, gure ezkerrera Arrizabalagako trikuharriraino eramango gaituen bidea hartuko dugu.
Aguraingo auzo edo herritxo hau berriz, beste kilometro bat bete ostean harrapatuko dugu. Arrizabalagan bertan eskuinera joz (trikuharria agertzen duen letreroari jarraikiz) laborantza lurren erditik igarotzen hasiko gara. Handik gutxira bideak ezkerrerantz jotzen du (zuzen bidexka bat hasten da Aguraineraino) eta zuzen-zuzenean Sorginetxe trikuharri ezin ederragora eramango gaitu.
Trikuharrira iritsi aurretik dagoen eta hartu ez dugun lurrezko bidexka horri jarraikiz, oso laster errepide orokor zaharrean aterako gara; hortik, eskubira joanez herrian sartuko gara, errepide orokor modernoaren ondo-ondotik. Azkenik, kilometro erdira eta ezkerrera herriko sarrera harrapatuko dugu, errotonda bat pasatu ondoren. Agurainen (Salvatierra) bertan sartzen gara. Alde zahar monumentaleko herri interesgarri hau bisitatu ostean, berriz, Mezkia-Egilatz bidea hartuko dugu, azken herriska honetako trikuharria ikusi asmoz, baina erne ibili, zeren hemen inguruan errepide asko dago eta iristea nahaste-borraste handia bihurtu leike.
Aizkomendiko Trikuharri eder-ikusgarria Egilatzetik oso gertu eta errepide orokor zaharraren ondoan dago. Txarto seinalizaturik dagoen errepide-multzo honetan burukominik izan nahi ez baduzue, hurrengo helmugara iristeko, Ilarduia ondoko Lezea haitzulora iristeko, gomendagarriena Agurainera itzuli eta bertan N-1 errepide nagusi berria hartzea da, Donostiarako norabidean.
N-1ean sartu eta 6-7 km.tara jada ezkerrean ikusgai dugu Lezea. Bertaratzeko urrats hauek segitu: N-1eko 389. irteeran atera (Egino-Andoin), ezkerrera Eginorantz jo, errepide zaharra zeharkatu, Egino-Ilarduia-Albeniz seinalea segitu, zubi bat pasatu, Eginon ezkerrera jo (Ilarduiara), honetara iritsi aurretik bigarren eskuineko bidea hartu ("La Leze" jartzen du), eta haitzulo ikusgarriaren aurrean amaituko duzue.
Azkenik, Ilarduia eta Albeiz igaroz, ibilbidea Zalduondon amaituko dugu. San Adrian Tunela igarota Santiago-ko Bideko geldialdi garrantzitsua, gordetzen dituen eraikin zibil aberatsen artean Birpizkundeko Lazarraga Jauregi-Museo aparta nabarmentzen da, bere aurreko armarri, alboetako estatuak eta zutabe jonikoekin. Baita ere, ondoko Larrea eta Andoin-Luzuriaga jauretxeak ikusgarriak dira.


AGURAIN

Arabako lautadaren bihotzean dagoen Agurainaldeak historiaurretik jada populazio nabaria zuen, monumentu megalitiko ugariek erakusten duten moduan. Hiriak Erdi aroko trazadurako alde zaharra du, eta hau inguratzen zuten harresiek bertan diraute, jauretxe askorekin batera.

Ikustekoak
Santa Maria Eliza gotikoa (XV-XVI mendeak) harresiaren ipar-muturrean kokatzen da, eta beraz, hiriaren defentsa sisteman integratua zegoenez, gotorleku funtzioa ere betetzen zuen. Barruan hiru barneluzego edo nabe ditu, eta erretaula nagusia (urreztatua eta polikromatua), Birpizkundeko kaperak eta zilargin-koruak nabarmentzen dira. Kanpoaldean bere ataria, suzko-gotikoa, gailentzen zaigu.
San Juan Parrokiak berriz, elizatari barrokoa erakusten du, dorre erdi gotiko (behealdea) erdi barroko (goialdea) batekin. Barruan XVII.go erretaula nagusia nabarmentzen da, flandestar kutsuko margo interesgarriak dituela.
Bi eliza hauen artean (bakoitza alde zaharraren mutur batean) Zapatari, Harategi eta Nagusia kaleetan zehar, jauretxe eta jauregi bilduma zabalaz gozatzeko aukera izango dugu. Etxe hauetako askok armarri ederrak dituzte. Iparreko "Bentaberri" Gurutzea, hiriak gordetzen duen muga-gurutzerik handiosoena, jabedun lorategi batean dago, San Lazaro Ospitaletik oso gertu. Gurutzearen besoak ederki landuak ditu.

Sorginetxe Trikuharria
Arrizabalaga auzoan kokatutako trikuharri hau Euskal Herriko politenetakoa da eta oso ondo zainduta dago. Trikuharria karezko zazpi harrik osatzen dute (batzuk 2,5 metro baino altuagoak). 1831n aurkitu zen (zientziarako), eta 1890an, horietako harri bat mugitzean, hiru hilotzen aztarnak azaldu ziren.

Aizkomendi Trikuharria
San Millan herriko Egilatz auzoan dagoen 11 harriko monumentu megalitiko hau ere 1830-31an aurkitu zuten, eta aurkikuntza honek Arrizabalagakoarekin batera euskal aurrehistoriaren ikerkuntzaren hasiera suposatu zuen.

Lezea
N1etik ikusten den (Iruñerantz ezkerrera) koba hau Asparrengo Ilarduia auzoan dago, eta espeleologiazaleek askotan bisitatzen dute, bere pasabideek mendigune osoa zeharkatzen dute-eta. Besteontzat ere, merezi du bertaratzea, belarri moduko sarrera ikusgarria gertutik behatu, bertatik isurtzen den errekatxoan busti eta kanpoaldeko atsedenlekuan denbora igarotzen uzteko bada ere.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
AGURAIN

Turismo Bulegoa:
Kale nagusia. 945- 31 25 35 / 608- 90 16 70.

Udaletxea:
Zapatari. 945- 30 01 55

Ertzaintza:
945- 31 21 71

Kotxe-tailerrak:

Izaguirre- Ford- Litutxipi Industrigunea 31 23 70 / 908- 67 30 16.

Jatorduan:

Jose Mari- K/ Nagusia 73.
Sarayola- K/ Sagarmin 1.
Merino- San Juan Plaza 3.

ZALDUONDO

Udaletxea:
945- 40 60 06.

Jatorduan:

Imaz Jatetxea- Arbin auzoa.


Azkenak
Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


2024-06-17 | Nagore Zaldua
Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?

Udako solstizioa gerturatzen ari den honetan, euskal kostaldean itsas dortokak ikusteko aukerak ugaritu dira. Gure uretan ezagunena Egiazko kareta (Caretta caretta) da. Ale helduen oskolaren batezbesteko tamaina, 120 cm-ko luzera zuzenera eta 200 kg-ko pisura irits daiteke... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


AEBek Hamasi leporatu nahi diote su-etena ez adostearen errua

Hamasek akordio proposamenari egindako aldaketa batzuk “ez dira egingarriak”, AEBetako Estatu idazkariaren arabera. Israelek ere ez du ofizialki onartu proposamena, baina AEBek Hamas aurkezten dute oztopo bakar gisa.


Eguneraketa berriak daude