"ZER GAREN ONARTU EZINAK GALTZEN GAITU"

  • Duela gutxi argitaratu du Ramon Saizarbitoriak, Ereinen eskutik, bere azken idazlana, "Gorde nazazu lurpean", non islatzen diren, hari bakarraz jositako bost narrazioren bidez, sakon bezain ironikoki, idazle honen kezkak eta obsesioak. Horietaz jardun dugu berarekin.

2001eko martxoaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hila lurpera eta biziak asera", dio esaera zaharrak, eta duen ziniko ukitua saihestuz ere, bere arrazoi puntua baduela ukatzerik ez dago. Haatik, lurpe hotzean ehortzitakoari bakezko lotan uzteko ohitura ere badugu... non geure aburuz altxorren bat ez den, jakina. Kasu horretan, egoerak horretara egokitzen bagaitu behintzat, seguraski altxor horren bila joango gara, Ramon Saizarbitoriaren azken idazlaneko zenbait pertsonaiek egiten duten antzera. Beraientzat lur azpian dagoena balio handiko zer edo zer denez, ohiturari muzin egin -eta baita zuhurtziari ere- eta haren bila doaz. Horixe da, hain zuzen, "Gorde nazazu lurpean" osatzen duten bost narrazio ezberdinak josten dituen haria.
Liburuaren atarian "Gudari zaharraren gerra galdua" aurkitzen dugu. Gure aurrekoei egiten diezun omenaldia dela esango zenuke?
Bai! Gainera pertsona zehatz bati eskaini ere egiten diot. Iñaki Arriola nire lagun handi bat da. 87 urte-edo dituen arren, oso ondo ulertzen dugu elkar. Haren bidez izan dut nik, egiaz, gerraren berri. Eta bai, ipuin hori 36ko gerran galdu arren, benetan duina izan zen jende hari eginiko omenaldia da.
Mundu guztiak errespetatu zituen, ezta? Gure etsairik handienak ere ezin esan izan du gizon haiek errespetagarrienak ez zirenik. Jon Juaristi berak duela gutxi idazten zuen: "Haietako bati eskua ematen nion bakoitzean, gizon ondratu bati eskua ematen nion irudipena izan dut beti". Eta nik ere hori uste dut. Noski, denetarikoak izango ziren, baina oso herentzi ona eman ziguten. Ez dakit guk, gure oinordekoei, horrelako izen ona emango diegun...

Horrela mintzo zarenean, nortzuz ari zara? ?
Oro har. Eta hau ez dut sekula esan, sekula ez baitut bezerorik bilatu, baina lehendabiziko aldiz aldarrikatuko nuke gaztetxoek ere irakurtzea ipuin hori. Asmo horrekin zaindu ditut zenbait gauza. Nazionalisten jarreraz orain arte hitz egin izan dena baino zehatzago hitz egiten dut, era sinplean baino ez sinplistan. Adibidez, uste dut garbi adierazten dela bazirela euskaldunak alderdi bietan, eta euskaldunok bata bestearen aurrean egote hori ez dela atzoko kontua. Gure historian dagoen zerbait da, ez dugu horretaz lotsatu behar.
Era berean, ez dut uste horrek ezertarako baldintzatu behar gaituenik, baina horrela da, eta ondo dago jakitea, zeren eta kalean, istorio hori gaizki kontatzen da, euskaldunon espainolen kontrako gerra bat bezala, eta hori baino konplexuagoa izan zen.

Dena den, liburuan agertzen den gudariaren taldean erreketerik ez dago... ?
Ez. Gudariak gerran topatzen ditu anai karlista nafarrak. Beno, batez ere nazionaliston istorioa da, nik ezin dut ukatu hori dela nire mundua.

Zer da "Gorde nazazu lurpean", narrazioen bilduma bat?
Ez, ez. Begira, nobela bat tajutzen ari nintzela, lehendik idatzita neukan ipuin bat etorri zitzaidan gogora. Alderdi errepublikanoko elbarriek pentsioa kobratzen hasteko tramiteak egiteari ekin ziotenean-edo idatzia zen. Ahaztuta neukan, duela pare bat urte arte. Paperak atera eta berridatzi nuenean, nola bertan badagoen lurpetik ateratze bat -gizon horren gorputzaren zati batena baldin bada ere-, pentsatu nuen idatzi behar nuen liburuaren haria hor zegoela.
Aspaldidanik nuen buruan "Bihotz bi, hilobi bat"en anekdota ere, baina jada buruan duzuna idaztea oso aspergarria denez, gerorako utzi eta hirugarren istorio bat asmatzeari ekin nion, eta "Rossettiren obsesioa" idatzi nuen. Gero, Sabino Aranaz oroitu nintzen. Badakizu nola ibili zituzten bere gorpuzkinak, atzera eta aurrera....

Sabino Arana Goiriren gorpuzkinen inguruan "Asaba zaharren baratza"n kontatzen dena egia da?
Noski! Akta faltsuarena-eta... Xemeini, idazlea bera, gerraren gogorrenean egin zen Sabino Aranaren gorpuzkinen ateratze xume hura ez zitzaion oso ekitaldi dotorea iruditzen, iruditzen zitzaion euskaraz eta hots handiz egin beharko litzatekeela hura; eta beraz, aldatu egin zuen horren garrantzi handiko gertakizun bat! Berak argitara emandako aktan agertzen diren gehienak ez ziren benetan Sabino Aranaren gorpuzkinen ateratzean izan: Ajuriagerra, adibidez, ez zen egon, baina Xemeini iruditu zitzaion han egotea zegokiola. Eta, bai, gezurra jarri zuen aktan.
Eskerrak oraindik bizi den han benetan egondako bat, eta bere bitartez dakigun ezetz, lau pertsona egon zirela, oso gutxi, eta ez zirela Xemeinek aipatzen dituen horiek guztiak egon. Nire ustez, gu, gure konplexuak galtzen gaitu, zer garen onartu ezinak. Nolabait ere, gurea, eskolan aita langilea dela esatea lotsa ematen dion umearena bezalakoa da. Hortik dator gure iragana aldatu nahia... eta Xemeiniren jarrera hori ere. .

Narrazio berean agertzen den txofer ibilitako gudariari gertatutakoa ere errealitatetik hartu al duzu?
Ez, hori asmakizuna da. Hala ere, gaizki egongo da nik hau esatea baina, nire irudiko, liburuaren zatirik interesgarriena gudari horren eta bere semearen arteko harremanena da. .

Harremanetaz ari garela, bada zure liburuan somatu dudan beste joera bat. Gudari zaharrak beren bizitzan gertatutako gauzarik gogoangarriena, hau da, gerran bizitakoa kontatzen hasten direnean, belaunaldi berriek beti eteten diete jarduna. Zer esan nahi duzu horrekin?
Beno, ni beti nago idatzi ezinaren eta idaztearen abenturaren inguruan idazten. Eta batzuetan gudariek beren gerra -bere historia, azken batean- kontatzeko dituzten zailtasunak agertzen ditut. "Marcel Martinen aitatasun ukatua"n, berriz, alderantzizkoa da, Joe Costelok bere historia erakargarria gertatzeko erabiltzen dituen teknikak agertzen baititut...
Izan ere, niri asko interesatu izan zait beti liburuan azaltzea idazlearen beraren lana. Horregatik, "Rossettiren obsesioan" ere idazlea ateratzen da: idazlearen ezintasuna, eta idatzi duena berreskuratu nahia... .

"Rossettiren obsesioa"rena ere benetakoa da?
Horko anekdota ere egiazkoa da, bai. Rossetti hau XIX. mendeko pintore bat zen. Eta pintoreen modelo batekin ezkondu zen. Modelo horrek, llaudano gaindosi batekin hil zuen bere burua. Eta hil zenean, Rossettik poema liburu bat jarri zuen emaztearen zerraldoan. Hain zuzen ere, bere arrebak, poetisa estimatuak, urte batzuk lehenago poema bat idatzi zuen horretaz: neska bat hiltzen zela eta bere amoranteak haren zerraldoan poemak utzi zituela. Orduan Rossettik, minaren gorenean eta baita kontzientzia txarrez ere, bere emazteari tratu txarra ematen omen ziolako, bada bere poemak haren zerraldoan utzi zituen. Baina, handik pare bat urtera, lurpetik zerraldoa atera eta berreskuratu zituen... Hor ikusten da idazleen miseria, testu idatziarekiko obsesioa! Eta hor dago baita ere Rossettirenaren eta nire asmakizuneko pertsoniaren paralelismoa. .

"Marcel Martinen aitatasun ukatua"n, zera diozu: "Emakumeak jakin, badaki". Zer da emakumeak hain ondo dakien hori?
Topikoan bederen, badirudi hausnarketa razionala gizonoi dagokigula. Nik hori hausteko, emakumea zientifikoa egin dut: arrazoi faltagatik ez dadila izan, zeren zientifikoa da. Baina emakume horrek intuizioa ere badu, eta askok ez dakiguna daki: maitasunaren izenean leialtasun batzuk posible direla. Gizonezkooi kosta egiten zaigu hori sinestea. Horregatik senarrari iruditzen zaio ezinezkoa aitatasunaren kontrako hipotesia. Eta emakumeak, berriz, pentsatzen du posible dela, froga guztiak kontra izanagatik ere, maite duen pertsonari gizon horrek egia esan izana eta emazteak, gauza guztiak kontra izanagatik ere, sinestu izana. Nik ipuin hori idazterakoan asko pentsatu dut. Eta azken batean, hori nahiko genuke, ezta? Maite gaituen pertsonak gugan sinistea. Adibidez, Garzon etortzen bada, eta nire atxiloketa agintzen baldin badu nik hamahiru urteko neska bat bortxatu dudala esanaz, bada nik nahiko nuke maite nautenek esatea "ez da egia". Eta Garzonek argudiatzen duenean ADN-ak hori adierazten duela, bada, beraiek esatea "berdin da, seguru ADN froga hori egin duena nahastu egin dela, zeren Ramon Saizarbitoriak ezin du hamahiru urteko neskato bat bortxatu". Eta nire ustez, emakumeak gizonezkook baino hobe daki arrazoiari baino ahots horri entzuten.

Zure idazlanetan, zaharrak nahikoa maitagarri izan ohi dira. Gizon gazte gehienak, berriz...
Nahiko aldrebesak dira, bai. Eta agertzen diren emakumeak ere beharbada nahiko eskematikoak dira. Uste dut ez dudala pertsonaien psikologia gehiegi egiten, batez ere miserien azterketa bat dela nirea. Baina horregatik ez dut uste gizakia gutxiago maitatzen dudanik. Ikasi egin behar dugu gure miseriak aitortzen eta onartzen. Maitasuna ere hor dago.

Eskerrak ironia zalea ere bazarela!
Ironiarik gabe ez dakit jada historiarik kontatzerik dagoen.

Lan honetan ez al duzu nekrofilia puntu bat azaltzen?
Arraioa! Ez dut uste nekrofilian erortzen naizenik! Heriotzak bai, asko kezkatzen nau. Izan ere, gure arazo inportante bat da, ez? Eta heriotzak bezala, asko kezkatzen nauen gaia gerra da. Galdera asko egin izan ditut 36.eko uztailaren 17az. Eta konturatu naiz egun horretan, jendea eguneroko arazoez baino ez zegoela kezkaturik. Eta, drasta! Hurrengo egunean gerran zeuden! Beraz, jende hori ez zen konturatzen gerra bat zetorrenik. Horrek esan nahi du gerrak ez duela abisatzen. Ramon Etxezarretak oso egoki idatzi zuen gai horretaz. Eta Jugoslavia ohira joan zenean, galdera hori egin omen zuen han ere. Eta han ere, bezperan, ideiarik ere ez zuten. Izan ere, gehiengo batek gerra posible denaren kontzientzia bagenu, ez litzateke gerrarik izango, denok esango genuke "et, et, et...!" eta orduan bai negoziatuko genukeela edota gutxieneko adostasun batera iritsiko ginatekeela. Baina ez dugu kontzientzia hori. Eta hemen gizarte dualarena aipatzen denean, edo nik ikusten dudanean gure gizartea erdia alde batera eta bestea bestera, batzuek "íBasta ya!" eta besteek "Ez dakit zer ala hil!", benetan, ezin kendu dut burutik gerraren kezka hori. Eta gerra, fenomeno bezala, izugarria iruditzen zait! Nola jolastu gintezke horrekin? Eta gauza bat da gurea, hiritarrona. Baina beste bat Estatuena...


Azkenak
Epaileak Cerdán espetxera bidali du behin-behinean

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]


Trantsizio energetikoa deseraikitzen

Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]


Seaskak bigarren lizeo bat irekiko du 2027ko irailean, Donapaleun

Kanbon egin duten urteko biltzar nagusian ontzat jo dute lizeo berriaren garapenari buruzko txostena. Donapaleuko ikastolaren ondoan egongo da, eta hasiera batean 180 ikasle hartu ahal izango ditu, Seaskako arduradunen arabera. Lizeo berriaz gain, urteko biltzarrean azken... [+]


Bizitza arriskuan jarri behar dute palestinarrek Gazako elikagai banaketa guneetan

Laguntza humanitarioa banatzen duten puntuetan 50 palet inguru jartzen dituzte. Bertara elikagaien bila joaten direnek ahal dutena hartzen dute israeldar eta AEBko mertzenarioen erasoen artean.


Harrotasunez bete dituzte Euskal Herriko hiriburuetako kaleak, E28ko manifestazioetan

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kolektibok deituta sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatu dituzte larunbatean Euskal Herriko hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeek jaso dute Ehgamek... [+]


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio “barkamena eskatzeko aukera” ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


2025-06-30 | Behe Banda
Madril A, Madril B

Bécquer no era idiota ni Machado un ganapán… Hogeita hamabost gradutan eta Gabinete Caligari-ren Camino Soria entzunez igaro dut bidaiaren gehiengoa, errepide ertzean noizbehinka agertzen diren zezen beltz erraldoiei agur eginez. Laugarren orduan sartzear,... [+]


Irantzu Mugeta hil da, gerra zikinak kolpatutako antifaxismoaren sinboloa

Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]


Tentsioa eta liskarra Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, herritarrek PPko zinegotzi Antépararen negozioak salatzean

Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


Eguneraketa berriak daude