Betagarri
ESAN OZENKI
12 kanta
2.100 pezeta
84 libera
BETAGARRIREN ZUZENEKO INDARRA, DISKOAN
Skan oinarritutakoak dira Betagarriren kantak, reggae, ragga eta beste erritmo kutsakorren ukituak dituzten arren. Edonor dantzan jartzeko erabat aproposak... baina baita entzuleari zer pentsa emateko ere. Justizia eza salatzen du Betagarrik, itxaropena bazterrera utzi gabe ordea. Izan ere, talde honek argi du borrokan ez dela amore eman behar, baina dibertsioan ere ez! Eta zuzenean gozatzeko talde aproposa den arren, orain norberak nahi duen lekuan "Freaky Festa" antolatzeko aukera eskaintzen digute. Kantak? Hauxek: "Jabe Izan Arte", "Ez Jolastu", "Gora Beherak", "Nork Esango Dit Nola?", "Etorkizun Latza", "Freaky Festa", "Zure Atzetik", "Amets Eroak", "Mundu Berria", "Jaungoiko Berriak", "Beta Band" eta "Gazteri Gorria".
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!