MENENDEZ PIDAL Ta TOVAR'ekin Artu Emanak


1966ko abuztuaren 07an
Lopez Mendizabal jaunarekin elkarrizketa.

Lopez Mendizabal Gure Artean
MENENDEZ PIDAL Ta TOVAR'ekin Artu Emanak
Bere larogei ta zazpi urteekin oraindik osasuntsu arkitzen da Ixaka Lopez Mendiza bal jauna, osasuntsu ta langille. Bere etxera juan naizenean lanean, irakurtzen arkitu det
Ba ditu Lopez-Mendizabal jaunak zenbait gauz esateko, histori bizi bat dala ere esan ditekela uste det. Orregatik bere solasean milla ta milla gauz entzungarri ta jakingarri azaltzen dira, baiñan gaurko solasaldian Argentina'ko berriekin jardun gera ta ara emen solasaldi ori nola izan dan, gutxi gora bera:
–Berriz gure errian arkitzen zera?
–Bai, ogeitazortzi urte Argentina'n igaro ondoren emen gera.
–Ango euskaldunak gure izkuntza erabiltzen al dute?
–Berak biltzen diran toki askotan bai. Argentina oso aundia da eta guretarrak sakabanatuak arkitzen dira.
–Eta erri aundietan?
–Beren euskal - etxeetan euskera erabiltzen da. batez ere beren jai egunetan. Gañera euskera erakusten dute Buenos Aires'en, Lomas'en, Llavallol'en Euska-Etxe'ko ikastolan, Rosario'n, Necotxea'n eta baita beste toki askotan ere.
–Euskaldunak Argentina'n zenbat ote dira?
–Ez dakit, bañan bi milloi baño geiago dirala diote. Eta emen galdu diran abizen asko Argentina'n arkitzen dira.
–Eta guretarren semeak euskeraren alde gogua agertzen al dute?
–Askok bai, bañan geiago semeen semeak edo illobatxikiak. Oetan askok galdetzen dute beren aurrekoen erria nun arkitzen dan eta baita ere beren abizenak zer esan nai duten. Orrelako galderak millaka egin dizkidate eta neretzat poz aundia izan da berai erantzutea.
–Jakin degu onera etortzean Madrid'en Menendez Pidal jaunarekin izketa bat izan zenduela?
–Alaxen da. Lenagotik gizon jakintsu orrek eta nik idazki asko alkarren artean izan giñituen, eta argatik bera ikusteko asmotan galdetu nuen ea artuko ninduen. Baietz erantzun zidaten eta esandako orduan bere etxera nere adiskide Antonio Tovar euskaltzale onarekin eta nere alaba Iziar'ekin joan nintzan, nere alaba au igaz berarekin egon zalako eta oso ondo artu zuelako.
–Bera esasunez arkitzen al da?
–Larogei eta amazazpi urte ditu eta igaz gaxorik ibilliarren, oraindik burua ernai du.
–Zer gai jo zenduten?
–Euskera, gure izkuntza. Berak azkena biali zidan idazkian esan zidan orain urte asko dala euskal-abestiak Castilla'n zabaldu zirala. Eta orain berari poz bat emateko, amabostgarren eunkian zabaldutako euskal-abesti bat eraman nion.
–Zure lana atsegin izango zitzaion, noski.
–Bai, bere eresi edo musikaz ta guzi bera zalako. Au izango baida ezagutzen degun gure abesti zarrena. Esan zidan, gañera, bere iritzia bialiko zirala. Gizon agurgarri onek bere gogo ona agertzeko, «Iru damatxo» abestutzen asi zan, guzioen poza egiñaz.
Gure berriketak ordu osoa iraun zuen eta eskerrak eman giñizkion aren atsegiña gurekin izan zalako.
–Eta emen euskera, gure errialdean, nola arkitu dezu?
–Oso ederki eta adiskide guziak berri onenak eman dizkidate. Gañera irratietan entzuten diran izketa ederrak, elizetan entzun ditudan erriak abestutako euskal-abestiak, egunerokotakoetan eta asterokoetan eta oetan "ZERUKO ARGIA"bikain au– ikusten diran irakurgaiak oso atsegin izan zaizkit.
Orrela jarraitzen ba degu gure euskera maitagarria beti aurrera joango da.
–Ala izan dedilla, eta ongi etorria gure erri zar ontara.
Rikardo ARREGI
Dakigunez Lopez Mendizabal Menendez Pidal'en adiskide aundia. Emen agertzen zaigu berarekin alkar ikusi zanean.
Emen agertzen zaigu Arjentina'ko Euskal Bazkune batean, eskerrean ango lendakariarekin itzegiten eta eskubian bere alaba Itziar'ekin.
Itz-saio ontan berriz ezkerretik eskubira Lopez Mendizabal, Menendez Pidal eta Antonio Tovar jaunekin.
12

GaiezGizarteaEuskal dias
PertsonaiazLOPEZ1
EgileezARREGI1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude