Euskal eta Europar Ikasaldien Unibersidadea Ultzama'n


1966ko abuztuaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Arabako Ordezkari Nagusia dan Anjel diaz de Tuestari elkarrizketa.

Euskal eta Europar Ikasaldien Unibersidadea Ultzama'n
Datorren Abustuko 28'garrenear, asiera emango zaio Ultzama'ko baillera naparrean Udako Unibersidadeari. Ikasaldi oietan Euskal-jakintza ta Europa'ko Jakintza arrotu ta aztertuko dira. Ori dala-ta Araba'ko Ordezkari Nagusil dan Anjel Diaz de Tuesta ta Ibañez de Sendadiano jaun guztiz argia ikustera joan gera. Jaun onek jator itzegiten du euskeraz. Ta orrez gaiñera, ederki idazten du gure izkerna, bere lanak "Gobiatar" izen ordez izenpetuaz. Euskera galdu zorian dagoen Araba'ko lurretan jaioa, gure luarretik berrogei ta amar urte luzetan diplomatiko bizitzan urrutiratua, euskaldun guziontzat ikasbide ederra da.
–Ultzama'ko Unibersidadea aitatu baiño len, Tuesta jauna, nola iritxi dezu euskerarlk ez aztutzea?
–Euskera nere "Otoi-liburu" artuaz. Bizitza osoan, nengoen lurrean nengoela, egunero ordu beteko euskerazko irakurraldia ez nuan uzten. Onela iritxi det euskelgi guziak ulertzea.
–Euskal-Jakintzako Akademian sartu ziñanean, oso itzaldi ederra egin zenduala entzun degu.
–Nere jardunak au erakutsi zuan garbi: Araba ta Errioxa osoa euskeldun izanak dirala.
–Nola sortu da Euskal eta Europar Jakintzaren Unibersidadea?
–Baiona'ko Euskaltzale Biltzarrak eta Iruñe'ko "Amigos del Pais"koak alkarren artean sortu duten anaitasunari zor diogu ori.
–Zertaraho jaio da Ikastetxe Nagusi ori?
–Adimen-zale ta Unibersidadetako ikas-zaleak euskal gaietan eta Europa'ko Jakintza bideetan sartu arazteko. Ikasaldi zabalak antolatuko ditugu, aurtengo Abustuko 28'tik Agorraren 4'raiñokoak bezelakoak. Oiekin batera beste Ikasaldi bereziak ere aztertu ta landuko ditugu.
Ala erakutsiko dira Filololi, Etnoloji ta Euskal Eskubide Forala. Baita Diru-Aurrerapideak ere. Ikasaldi zabalak Euskal Jakintza ta Europa-Jakintzan "Gaitu-agiria" irabazteko balioko dute.
–Jakintza-Billaketa lanik izango al-da Unibersidade barruan?
–Bai orixe ta bi oso garrantzidunak ala ere Bata, edozein Unibersidadeko ikasleren tesis eta lanak babestea Euskal-gaiz eta Europako jakintza saillean lan egin nai duanean. Bestea, Unibersidadeko jakintsu taldeak egingo duana: Ultzama'ko baillerari dagokion izkera arraza ta gizarte sailla astertuaz.
-Jakintza zabalketaren bat egingo al-da?
–Ikasaldi auekin eta argitalduko diran liburuekin eta idazlanekin egingo dana.
–Ikasaldiak beti Ultsama'n izango al-dira?
–Iruñe'ko "Amigos del Pais"koen esku diranean, baietz uste degu; baillera onetan laguntza aundia arkitu baitegu. Baiña bi urtetik bein Euskaltzale Biltzarrak antolatuko du Ikas-aldi au eta arek Lapurdi, Benaparroa, naiz Zubero'ko lekuren batean prestatuko ditu Ikas-aldi oiek. Ikasaldi bereziak, agitz, baiona'n eta Iruñe'n urte barruan landuko dira.
–Irakasleak?
–Euskal-jakintza eta Europa'ko Jakintza sallean sonatuenak diran jakintsuak etarriko ditugu. Oien artean Herand o Van Schendel jauna, bat esateko
–Noren babes eta laguntzapean au guzia?
–Naparroa'ko Aldundi Foru-zaleko diputadu dan Urmeneta jauna ta Ultzama'ko Udaletxea aitatzekoak dira ontan. Eta Iruñe'ko aurrezki Kutxa Munizipala ere laguntzaiille ona izan da.
–Noiz egin bear da izentapena?
–Asmo ontan zaletuak diranak, beren izenak lenbailen eman bearko dituzte, ikaslekuak oso kontatuak izango baitira, ostatu askorik eztagolako alde aretan. Bekak ere eta beka-erdiak eskatu ditezke, leku auek iristea zailla izango dan arren. Guk artzen ditugun diru laguntzak ontarako erabili nai ditugu: emango diran Erakutsaldiak entzuteko erreztasunak ugaltzeko.
–Nolako jardunaldiak izango dira?
–Onelako Ikasaldietan izaten diranak; izketaldi erakusleak eta akademi saioak; baiña oiekin batera, alkarrizketak, seminario, Ikas jardunak, gizarte-jairen bat edo beste eta folklore-jaiaid ta arrerak.
–Ultzama'ra Dagonilleko 28'tik Agorreko 4'rarte. Jainkoa lagun an izango gera, ta zuek ere etortzen saiatu.
Anjel Diaz de Tuesta, Udako Euskal eta Europar Jakintza Unibersidadeko Erretore guztiz argia, Iruñe ko Euskal-Jakintza Akademian bere itzaldia ematen.
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaBesteak
PertsonaiazDIAZ DE1

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Eguneraketa berriak daude