2001eko martxoaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Geroan nagusi. Lapurdiko Urruñan ikastola sortzearen aldeko asmoak Poulou auzapezaren belarrietara heldu, eta automatikoki hasi ziren azpijokoak. Bere hamalauan indartsu, bera gabe deus ez zela egingarri sinetsita, ezker-eskuin goiti-beheiti espantuka oldartu zitzaion asmoari nori zer esaten zion erreparatu gabe. Ikastolak ez zuela lurrik izanen. Horra. Orduko erretoreak ekarri zuen bere onera lurra eskainiz ikastolarentzat. Halere, ez zuen amorerik eman etxea egiteko gai ez ginela izango pentsatuz. Fundamentuzko sos biltze kanpaina abian ikusi zuelarik, gibelka egin eta Herriko Etxearen eginkizuna bailitzan nahi izan zuen aurkeztu. Hastapeneko otsoa bildots, lotsagabea estreinaldiaren egunean bertaratu egin zen eta mikroa hartu. Ezagutzen ez duen herri ikastolaren hizkuntza ezin mintzatuz, frantsesez zuzendu zitzaigun etxean balego bezala herriko auzo arrotzean zegoela jakitun. Ez nion bere bisaiaren koloreari begiratu, baina egingo nuke ez zitzaiola mudatu. Orain bozketa garaian bere programan herriko eskolatzat du ikastola. Beharrik, txukun asko baitago herri erdian bere lotsarako. Barkatu, esana nuen jada lotsagabea zela. Eta agian berriz auzapez.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude