2001eko otsailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hauteskundeak alegia. Largabistaz labur -motz ez esatearren- garenontzat herrikoak dira beroenak, bertatik bertara gauzatzen direnak. Mende laurdena pasa Lapurdin bizi eta Gipuzkoako Beterriko herrian boza ematen genuenontzat hemendik goiti bertan eman ahal izatea pozgarria zaigu. Bertakoagotu egiten gaitu, nahiz kantonaletan euskaldun espainolarena ezingo dugun ekidin. Beraz, Gasteiz eta Madril postaz, Urruña eta Brusela eskuz. Normaltzen ari garela, askoren ustez oraindik oso-osoak ez bagara ere. Eta ELBren antzera gorantz egiteko ahaleginetan bagabiltzala abertzaleak, proposamen zehatzetan murgilduak boza adinako militanteen garaiak gaindituta. Boterearen usainik aditu ez dutenen kemen osasuntsuz Herriko Etxea guk irabaztea litzatekeela herritarrentzat egokiena sinetsiz, dagoeneko hasiak zaizkigu etsaiak kezkatzen eta arerioak beldurtzen. Defentsiban. Eta goleadaz irabazten ohituak ez daki berdintzen, berdintzea galbidea baitzaio eta goiz baina berant bere onetik aterata gola egingo baitu bere atean. Bakarrik eroriko dek etzakiok bultza. Ongi. Baina batean bultzatuz gero aixeago.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude