AZKENENGO AZTERKETA ALDIARI AURRE EGINEZ

  • Pertsona orok bizitzan zehar dituen aldaketei batetik, eta agerkariaren azterketak nahita nahiez ekarriko zituenei bestetik jartzen zien arreta otsaileko aleak.

2001eko otsailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lehenengo orrialdean agertzen zuenagatik, "Geroaren koska" eta "Etengabeko aldaketa" zituen Z. ARGIAK buruan, 1971ko otsaila hasieran. Gauzak aldatzearen premia ikusten zuen, eta irakurlegoa bide beretik joan zedin nahi zuen, horretarako beharrezkotzat jotzen zituen arrazoi denak emateko prest zegoelarik.


IREKITASUNEAN BIZI NAHI

Ulergarritasunez jantzirik ageri zen, halere. "Alvin Toffler amerikar soziologoak dioenez, benetako koska egingo dio gizonari, pertsonari, geroak, datorren denborak. Benetako txorabioak menperatzen du pertsona, aldaketa aundiak denbora motxean inguratzen zaizkionean eta ez inguratu bakarrik, gaiñera barne barneko aldatuarazi egiten diotenean". Horrera arte, ezer berezirik ez zuen sumatzen, beharbada. Baina bazituen nolabaiteko zalantzak ere, handik gutxira honako hau galdetzeko: "Zergatik pertsona batzuek aldaketak iritxi ditezen irrikitzen dabiltza, beste asko beldurrez il zorian jartzen diran bitartean?".
Hori bai koska! Izan ere, "ogeita batgarren menderaiño iristeko falta diran ogeita amar urtetan, milloika pertsona normalek, bat batean euren aurrean geroaren oztopo ikaragarria sortzen ikusiko dute. Asko mindu egingo dira eta makiña bat negar ere egingo dute, ohitura zaharrak zearo galdu direla-ta. Baiña ez da jende guztia horrela itoko". Gaitz erdi, deskribatzen zuen egoerak arduratzeko moduko itxura zuen-eta! Kontuan izan, esandakoaz gainera, hauxe ere baieztatzen zuela: "Baztar guzietan izango dira olako pertsonak: direla jende zaharrak berrikeriarik bere bizitzan sartzea nahi ez dutenak, direla jende elduak denbora baiño lehenago zahartuak, ikasleen, sexoaren, drogaren edo minigonaren ezin eramanak itsutu dituenak".
Dagoeneko gazteak pozik dira, beraiekin ez zihoala kontua pentsatuz. Ez dute arrazoirik izango, ordea, zeren "izango dira gazteak ere, garrantzirik emango ez diotenak geroako fenomeno ikaragarri oni". Oso gaizki egina, hain zuzen ere, tutik ulertzen ez zutela baino erakusteko gai ez zirelako. Eta hauxe zen arazoa: "Gaur esan diteke, irurogei ta amar urtetako pertsona batek bost aldiz ikusten dituela aldatzen bai ohiturak, bai bere eskuetan erabiltzen dituen tresnak, bai etxe barruko, familia barruko modu guztiak. Gizarteak ogeita amabi aldiz gauza gehiago jartzen ditu gizon orren eskuetan, jaio zan garaian baiño". Bururatu ote zitzaien hori guztia lehenxeago aipatu zituen gazte haiei? Kiaaa! Gauzak horrela izanik ere, dirudienez baikortasun puntu batez amaitu nahi zuen gogoeta aldizkariak, hau baitzioen guztiaren epilogo gisa: "Irudian agertzen diran gazteak eta elektronika-makinak zerbait esango ahal digute irekitasunean bizi nahi dugunoi...".


AZTERKETAK AURRERA

Bitartean, Z. ARGIAk "azterketan" jarraitzen zuen, ordea. Denetarik entzuna
-edo irakurria- izango zen, gai hori hizpide zuen editorialean, esan baitaiteke bere buruaren defentsa egiten zuela. "Gure Erriko arazoetaz behar dan neurriz eta ugaritasunez mintzatu ez giñala diotenak ere ba dira" aitortzen zuen batean, behintzat, zirt eta zart hauxe erantzuten zien lotsagabeei: "Gu ez gaude iritzi orrekin ados . Emen argitaratu diran lanik gehienek, zuzen zuzenean Euskal Erriko arazoak aztertzen dituzte. Nazio arteko arazoak eta gizon ospetsuei buruzko lanak kenduta, beste gehienak, danak ez badira, Euskal Erriari zuzenduak dira". Gauzak argi eta garbi!
Bazuen, halere, aitortu gabeko okerren bat gordea, eta hura ere plazaratzeko asmoz zen. "Gure ustez kritika egin behar baldin bazaigu, sakontasun ezaren kritika egin behar zaigu. Gai eder asko atera arren, ez dute batasun bat, linea bat, eduki".
Esanak esan, horrek bazuen bere zergatia. "Izan ere, aldizkari au askotan behintzat, nola atera izan dan, miraria, benetan arritzekoa da. Bakoitzak, bat eta besteak, bere mementoko umoreak eraginda, bialtzen zituen lanekin osatua izan zen aldiz aldiz. Baiña orrela ezin genezakean luzaroan jarrai". Beraz, irakurle maiteak, adi hitz hauei: "Asteroko bat daukagu. Gure Errikoa. Euskeraz. Onek dena esan nahi du. Txantxetan ezin gintezke ibilli. Asteroko egoki bat osatu behar dugu. Iñoren lotsarik ez duan aldizkari bat. Ortarako, beste gauzen artean, taldeak sortu behar dira. Ez nolanahiko taldeak ordea. Jakintzaz eta esperientziaz ongi jantzitako taldeak". Honaino, abisua. Sosegua, gero: "Pundu onetan zerbait ari gera eta ba dugu itxaropen". Eta amaitzeko, deialdia: "Zipoizkeriak alde batera utzita lanerako prest dagoenari dei egiten diogu. Irekitasun batean, elkartasun batean, lan egin nahi duenari dei egiten diogu. Gure Erria, Euskal Erria maite duenari, dei egiten diogu". Baldintzak betetzen dituenak, erantzun beza .

INTZAKO AITA DAMASO, 60 URTEKO APAIZGINTZAN
Erredakzioa, 1971-II-07
Or degu Aita Damaso Intzakoa, bere arpegi atsegin eta itzalarekin kaputxino jatorraren eredu. 84 urte bizi ta 60 urte apaiz egin zanetik elizlanetan aritua. (...)
Aita Damasoren bizitza bere apaiz-lanetan zaildua, onela izan da: 25 urtetan euskeraz eta erderaz itzaldiak egiñaz, Nafarroako errietan; gero, Txilen 30 urtetik gora erri xeearen serbitzari. (...)
50 urte daramazki Euskaltzain izendatu zutenetik. Bera degu Euskaltzain zaarrena gaur. Ta euskera orrenbeste maite izan badu, bere apaiz-lanetarako maite izan du batez ere. Oieregiko Aita Buenabentura zanaz batera, "Irugarren Prantzizkotarra" izeneko aldizkaria atera zuan. Onek 5.000 arpidedun iritxi zituan. Andik urte gutxitara, eta kaputxino berak aterata, "ZERUKO ARGIA" argitara zan. Aita Intza, aldizkari onen zuzendari izan zan. Orduan elizgaietako aldizkari zana, gaur berriemaille egin da (...).

"ARANGUREN"GO LANGILLEAK, BERRIZ LANERA
Astez aste, 1971-II-07
Sodupeko "Arangurenen Papelera"ko langilleak berriz lanean asi dira, nahiko nahigabe pasa ondoren. 450 langille izan ziren kanpora boteak eta urtarrillaren 27an, lanlekuan azaldu ziran kartel batzuen bidez jakin zuten nola lehengoko kondizioetan artuko zituztela berriro.

Iruñeko "Eaton Iberica"n
Lerro auek idazten ari geran garaian ez da oraindik konpondu "Eaton Iberica" lantokiko problema. Izan ere, nagusiek ez dituzte onartu langilleek elkarrizketa bat egiteko jarri zituzten baldintzak. Langilleek beste idazti bat zuzendu diete nagusiei, baiña oraindik ezer ezta erabaki.

PETE SEEGER KANTARIA EUSKAL HERRIRA ETORRIKO DA
Ez Dok Amairu, 1971-II-07
Horrelakoetan gertatzen den eragozpenik ezpada, Ipar Amerikako "folk" kantari ospetsuenetakoa den Pete Seeger, otsailaren 9an Donostiara kanta saio bat ematera etorriko da. (...) Horrelako gizonak, publikoki espresatzen diranean batez ere, opinio talde batzuen aldetik persegituak, gorrotatuak, salatuak eta debekatuak izaten dira, eta Pete Seeger-i ere hori gertatu zitzaion. Telebista, irrati, aldizkari eta difusio tresnak ukatu egin zizkioten. Eta persekuzio hori, batez ere, Mac Carthy senadoreak bere "sorgin ihizea" sutu eta neurri lotsagarrietara eraman zuenean gogortu zen ("sorgin ihize" hori, dakigunez, liberal eta ezkertiarren aurkako persekuzio eroa izan zen). Bolada hilun hartan, hala ere, Pete Seeger etzen ikaratu, eta inoiz baino kartsukiago Ipar Amerikako unibertsitate, hiri, herrixka eta bazterretan bere egiak esaten jarraitu zuen. (...) Orain, Europara etortzeko okasioa izan duenean, Kataluiniatik zehar honera ere etorri nahi izan du, eta hontarako organizadoreek Raimon kantaria ere laguntzaile izan dugu. (...) "Ez Dok Amairu" taldeak Donostia eta Euskal Herri guziko jendea jaialdi hontara deitzen du, kantari ospetsu honen kantak entzunaz guztiok ikus eta ikas dezagun. Uste dugu gertakizun horrek euskaldun guztien interesa mereziko duela


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude