BERRIZ ETA LEZOKO ESTRATEGIAK

  • Berriz eta Lezoko herritarrak. Egun, hausnarketa, azterketa eta diagnosian dihardute lanean, etorkizun laburreko erabilera sustatzeko asmoz.

2001eko otsailaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskararen erabilera sustatu gura izan duten ekimenak ugariak izan dira; alta bada, eskergarria da tokian tokiko euskara biziberritu nahian, berein taldek egin duen ahalegina. Halaz guztiz, oraindino ere esparru eta gune gehienetan euskararen erabilera ez da gura izango genukeen adinakoa; haatik, han-hor-hemengo zenbait herrik euskararen plan estrategikoa abian ipini du. Plan hau fase bitan (diseinu-fasea eta plana bera) egikariturik dago eta, gehienetan bederik, normalkuntza planetan diharduten enpresa eta lekuan lekuko udalaren artean burutzen da. Plan estrategikoaren xederik behinena, euskararen erabilerak gorantz egitean datza, beti ere, herritarren parte-hartzea eta ekimenean oinarriturik.
Hauxe da, esaterako, Berriz (Bizkaia) eta Lezo (Gipuzkoa) herrien kasua. Herriotan euskaldunak ugari (Berrizen %56,4 eta Lezon %53,4, apur gorabehera) ez eze, euskararen ezagutzak ere gora egin izan du nabarmen; hala ere, hori guztiori ez bide da euskararen erabileran islatu. Berrizko euskara teknikari den Iratxe Ibarrak dioskunez, "jakin badakigu euskaldunen kopurua gorantz doana, baina erabilera bere horretan lotu da, eta horren aurrean zeozer egin beharra ikusi genuen". Horrenbestez, Berriz zein Lezoko Udalek erabilera bultzatzeko plan estrategiko baten beharra begietsi zuten eta berau iazko urrian abiarazi zuten. Hasierako plana diseinatzeko proposamena Elhuyar Kultur Elkarteak egin zuen arren, diseinu-prozesuan herritarren parte-hartzea lortu gura dute; hartara, atxikimendua eta gizarte-sarea irmotu, eta herritarren hizkuntza-jokabidearen apurkako aldaketa erraztuko baita. Orobat, eratze-prozesua kolektiboa izango da, denen artean adosturiko erabakiak hartu, diagnostikoak egin eta ekintzak proposatuko baitira. Lezoko planaren aholku taldekide eta Elhuyarreko teknikaria den Helene Armentiaren esanetan, "guk geure aldetik laborategiko diseinua egin genezakeen, baina plana arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa da herritarrek plana bere egitea eta horretarako beraiek parte hartu eta plana diseinatu behar dute". Bestenaz, plan hauek laberik harakoak dira; hau da, plan-pilotuak, bere osotasunean praktikara inon eraman gabeak. Aurrerantzean, tentuz aztertu, ondu eta beste edonon abiarazteko modukoak.
Planaren antolamendu-egitura lau lan-taldetan dago banaturik: Jarraipen-batzordea (Elhuyarreko teknikariek eta Udaleko arduradun tekniko eta politikoek eratutakoa), hasierako antolaketa eta koordinazio lanak egin, eta prozesuan zehar, jarraipena eta erabaki nagusiak hartzen dituena; aholku-batzordea (Elhuyarreko teknikariek osaturikoa), lan-metodologia landu eta prozesuaren urrats desberdinetan aholkularitza eta trebatze-lanak egiten dituena; talde dinamizatzailea (prozesuan beren beregi esku hartu gura duten herritarrek osatua), diseinu-fasean zehar, orientabide operatiboaz, lan-taldeen jarraipenaz, dinamizazio-lanez eta herritarrekiko harremanaz arduratzen dena; eta, lan taldeak (Berriz eta Lezoko herritarrek eratua), herriko sektore estrategikoak (hezkuntza, iritzi publikoa, elkarteak, ostalaritza eta merkataritza, zerbitzuak eta beste) zehatz aztertzea helburu dutena. Berriz herrian, berbarako, hamabi lan talde sortu dituzte eta taldeotan ehun eta laurogei herritar inguruk dihardu, euskararen erabilera urriaren zer-nolak aztertu guran. Lezon, ostera, hamazazpi taldeetara berrehun eta berrogeita hamar biztanle inguru batu da. Edozelan ere, lan talde eta herritarren kopurua ezberdina izanik, herri bateko nahiz besteko plana berbera dela ziurtu daiteke. Herri bietako planek arazo eta helburu berak dituzte. Bietan, adibidez, esku hartu nahi duten herritar zenbait ezin izaten da bileretara hurreratu, euskaldunok euskararekiko ditugun konplexu eta aurreiritziak direla, kanpo faktoreak direla, edota lehen fase honen luzera (iazko urritik aurtengo ekainera bitarte) dela kausa. Halaz ere, planaren nondik norakoak herritarren artean zabaltzeko asmoz, diseinu-fase honetan egindakoaren berri zuzena emango zaio biztanleriari.


ARDURAK BULTZATURIK.

Elhuyarren laguntzaz Berriz eta Lezo herriek burutzen diharduten plan estrategikoa ez da abian den bakarra, apurka-apurka egoera bera bizi duten herriek ere euren plana diseinatzen hasi baitira. Xeheki, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hamasei biztanleria gunek (mankomunitate, herri eta auzoak, kasu) hartu-emanak izan dituzte Kontseiluarekin, eta berriki euskararen plan estrategikoak beharrezko dituen aurre-baldintzak aztertzen dihardute, planari ekingo diotenentz ebazteko. Finean, euskararen erabileraz axoldurik, udalerri zenbaitek euskararen plan estrategikoari ekingo dio, erabilerak jasan geldialdia suspertu nahian.


Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude