BIDESARIAK EZTABAIDAN: MERKATU ALA KENDU?

  • Euskal autopisten gaur egungo eta etorkizuneko bidesariak eta horien liberalizazioak eztabaida politikoa eta soziala eragin dute azkenaldian Hego Euskal Herrian, eta datozen hilabeteetan areagotu egingo da. Bidesariak merkatu edo kentzea, hor dago koska.

2001eko urtarrilaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal autopisten gaia (A-8 Bilbo-Behobia, A-68 Bilbo-Zaragoza, eta Nafarroako aldea zeharkatzen duen A-15) eztabaidagai izaten ari da Hego Euskal Herriko foru eta gobernu erakundeetan. Talde bakoitzak dituen interes ekonomiko eta politikoek eragin handia dute, noski, alderdi politiko bakoitzaren planteamenduetan. Ezker joerakoak diren edo jarrera aurrerakoia duten euskal talde politikoak euskal autopistak liberalizatzearen eta doan izatearen alde agertzen dira, eta, aldiz, eskuineko taldeek, gaur egungo botereari atxikitakoek, aurkakoa defendatzen dute, nahiz eta bidesariak merkatzearen alde agertzen diren.
Hego Euskal Herrian autopistak egiteko proiektu berriak sortzen ari diren heinean, eztabaida areagotu egingo da datozen hilabeteotan. Horietako bat Eibar-Gasteiz autopista da, 45 kilometroko luzera eta 100.000 milioi pezetako (4.000 milioi libera) aurrekontua duena, 2004. urterako erabiltzeko moduan izango da, eta 10 eta 13 pezeta (40 eta 52 zentimo) bitarteko bidesari samurra izango du. Beste proiektu batzuek ere bidesaria aurreikusten dute, esaterako, Artxandako tuneletik Bilbon sartzekoak. Gauzak horrela, talde politikoez gainera gizarteko hainbat mugimenduk ere esku hartuko du eztabaida honetan, eta eztabaida soziala abiatuko dutela espero da.


A-8 ETA A-68 EGOERA EZBERDINEAN.

Nafarroako A-15 autopista jabetza publikokoa da, eta A-8 (Bilbo-Behobia) eta A-68 (Bilbo-Zaragoza) autopistek duten egoera oso ezberdina da, bakoitzak esku pribatuetan jarraitzeko duen esleipen dataren arabera. Europistasen esku dagoen A-8aren esleipena 2003. urtean amaitzen da eta Vasco Aragonesaren esku dagoen A-68arena, berriz, 2026. urtean, berez 2011n bukatu behar zuena 2026. urteraino luzatu baitzuten, joan den urtean haren bidesariak neurri garrantzitsuan jaisteko adostasun batera iritsi ondoren. Horren ondorioz, eztabaida politikoa eta soziala, batez ere, A-8aren etorkizunari atxikiko zaio, haren kudeaketa Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien esku geratuko baita 2003. urtetik aurrera.
Nolanahi ere, A-68a ez da eztabaidarik gabe geratuko, zeren, dagoenekoz, talde politiko batek, EHk, Aiarako eskualdean gizarte mailako eztabaida bat egitea proposatu baitu, autopista Arabatik igarotzen den zatian doan izan dadin proposatuz. Koalizio abertzaleko batzarkideak, Santi Hernandok, adierazi zuenez, "Arabarrok ez dugu aparteko bidesaririk zertan ordaindurik Araban zehar ibiltzeko".
Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek, joan den urtean, EH, PP, IU eta PSOEren aldeko botoekin eta EAJ eta EAren aurkako botoekin, A-8aren bidesaria, Europistasen esleipenarekin batera, 2003. urtean amai dadin eskatu zioten bakoitzak bere Aldundiari. Erabaki hori ez da loteslea Foru Aldundientzat eta, beraz, gomendio bat besterik ez da gaur egungo Aldundietako kudeatzaileentzat, baina ez litzateke batere zentzuzkoa eta demokratikoa izango gizartearen gehiengoaren iritziari inolako jaramonik ez egitea.
Bi foru erakunde horietan hartutako erabakia ez-legezko proposamena da, bakoitzak bere aldundiari "esleipena ez luzatzeko eta A-8an beste bidesaririk ez jartzeko konpromisoa hartzeko eskatzen dio, horrela, esleipena amaitzen denetik, 2003. urtetik, azpiegitura hori lurraldeko ibilbide osoan (Bizkaikoan Bizkaiko Batzar Nagusiei dagokienez eta Gipuzkoakoan Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokienez) erabat doan izan dadin".
Gai honen inguruan dituzten ikuspegi ezberdinengatik EAJ, EA eta EHren artean sortutako arazo politikoetan sartu gabe, hauxe da batak eta besteak duten ikuspegia. Batetik, doakotasunaren alde daudenek diotenez, hiritarrak dagoeneko ondo ordaindurik du autopistaren kostuaren halako lau edo bost, eta, gainera, bidesariez kanpo ere badira beste aukera batzuk errepideek beren baliabideak sorrarazteko. Bestetik, EAJ eta EAren ikuspegitik, bidesariak modu nabarmenean murriztearen alde egonik ere, beren ustez, inolako bidesaririk gabe, doan eskainiko balitz, Aldundiek ez lukete nahiko baliabide izango bestelako premietara xedatzeko, eta A-8 gainezka eginda geratuko litzateke, ezingo litzateke inolako egokipen obrarik egin, esate baterako, Gipuzkoako kasuan, hirugarren erraila edo Donostiako bigarren gerrikoa.
Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiei ez zaie erraza gertatuko beren Batzar Nagusien "gomendioari" entzungor egitea, besteak beste, dagoeneko talde politiko batzuk iragarria baitute Batzar Nagusietan onetsitako proposamena Bilbo-Behobia autopistak zeharkatzen dituen Udal guztietako Osoko Batzarretara eramango dutela -PSOE izan zen iragartzen lehenengoa-. Bestalde, gizarte mailan, herri mugimendu bidez sortutako A-8 Doan bezalako taldeek ere lan garrantzitsua egin dute eta ari dira egiten esleipena luzatzearen aurka eta doakotasuna ezartzearen alde.
Audenasak kudeatzen duen jabetza publikoko A-15 autopista nafarraren liberalizazioa berriro ere erabaki gabe geratu da, eta legebiltzarrean eztabaidatuko da berriro epe laburrean. Joan den ekainean bertan behera geratu zen A-15 autopistaren doakotasuna lortzeko talde parlamentari nafarrek aurkeztutako ekimen ugarietako bat. PSNk eta CDNk UPNrekin, gobernuko taldearekin, bat egin zuten elkarren botoak biltzeko eta EHk bi bidesari gatazkatsuenak berehalakoan ezabatzeari begira Nafarroako Gobernuak Audenasarekin negozia zezan eskatzen zuen proposamena baztertzeko. A-15 Doan plataformak hil honen amaieran biltzeko asmoa du, eta hilabete honetan inolako aurrerapenik lortzen ez bada, protestaldiak egiteko erabakia hartua du.


50.000 MILIOI PEZETAKO DIRU BILKETA.

Hiru euskal autopistek, hots, A-8ak, A-68ak eta A-15ak, 50.000 milioi pezeta (2.000 milioi libera) inguru bilduko zituzten 2000. urtean bidesari gisa. Aurtengo urtean aurreikus daitezkeen mozkinak 5.000 milioi pezeta (200 milioi libera) ingurukoak izango dira hiru autopisten artean (Europistasek 2.000 milioitik gora, Vasco Aragonesak 1.800 milioi inguru eta Audenesak 1.000 milioi). Kopuru horiek oraindik ez dira ofizialak, baina, 1999ko datu ofizialak kontuan harturik eta aurreko urteetan eman den %10 inguruko igoera erritmoarekin jarraituko duela pentsatuz, garbi dago horrelako zerbait izango dela.
1999ko datu ofizialek lagunduko digute 2000. urtekoak zein izango diren jakiten. Datu ofizial horien arabera, hiru autopisten artean 40.000 milioi pezeta inguru bildu zituzten 1999an. Esan bezala, horrek %10ean gainditu zuen 1998ko diru bilketa. A-8ak 18.326 milioi pezeta bildu zituen, eta %8,4ko igoera izan zuen aurreko urtearekiko. A-68ak, berriz, 18.326 milioi pezeta bildu zituen, %11,8ko igoera izanik. Eta, azkenik, A-15ek 4.000 milioi pezeta inguru batu zituen eta %8ko igoera izan zuen.
A-8tik egunean 22.903 ibilgailu igaro ziren 1999an, hau da, aurreko urtean baino %6,97 gehiago. Egunean zehar, arratsaldeko seietatik zortzietara igarotzen da ibilgailurik gehiena, eta nabarmen jaisten da asteburuetan. Horrek esan nahi du autopista hau, batez ere, lanerako baliabide gisa erabiltzen dela. A-68an, batez beste, 17.000 ibilgailu inguru ibili ziren egunero, 1998an baino %6,8 gehiago. Autopista honetan arratsaldeko zazpietatik gaueko hamarretarako tartea da erabiliena. Autopista honen Euskal Herriko tartea, Bilbotik Aramiñonera, 77,7kilometrokoa da, eta Zaragozaraino bitartean dituen 294 kilometroen artean erabiliena da askogatik. Tarte horretan 8.050 ibilgailu igarotzen dira egunero, hau da, autopista osoan ibiltzen denaren erdia inguru, eta, beraz, garbi dago hori dela autopista horri etekinik handiena ematen dion tartea.

A-8 DOAN
Duela hiru urtez geroztik A-8aren bidesaria 2003. urtean kentzearen alde lanean ari den herri plataforma da A-8 Doan Akordio Soziala. Bertan, hainbat erakunde aritzen da, hala nola Eguzki, LAB, EHNE, HIRU, EILAS, ESK, HB, ZUTIK, IU-EB.
A-8 Doan taldeak, udal esparruan eta arlo sozio-laboralean, lan ildo berri bati ekin dio, A-8 autopistaren doakotasunaren aldeko ekimenak gehiengoaren aldeko babesa ziurta dezan. Horretarako, mozioak aurkeztuko ditu autopistaren eraginpeko udaletan. Dagoeneko hainbat udalek erakutsia dute ekimenaren aldeko jarrera: Zestoa, Errenteria, Ondarroa, Elorrio, Galdakao. Mozioa aurkeztua izan da jada 40 udaletan, eta ehunetik gora udaletan aurkezteko asmoa dute. Udal Batzarren erabakiek garbi erakutsiko dute gizartearen jarrera. Halaber, inguru horietako enpresetako komiteen jarrera bereganatzen ere saiatuko dira. Autopista zerga berezitzat jotzen dute, eta hainbat eragile sozioekonomikorekin aztertu nahi dute arazoa.
Plataforma honen ikuspegitik, autopista, inolako zalantzarik gabe, erabilgarritasun publikoko bidea da, eta horko bidesariak diskriminazio nabarmen bat eragiten du, egunero erabiltzen duten horiei ezartzen baitie horren kostu guztia, eta, gainera, garestitu egiten ditu alderdi horretako harreman sozioekonomikoak.


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude