"POLITIKOKI BATERE ZUZENA EZ DEN MAISU LANA DUGU"


2001eko urtarrilaren 21ean
Zerk erakartzen zaitu gehien Homerorengandik?
Bada, horrelako istorio bortitzak, pertsonaia matxista eta biolentoz betetako nobela batek, jan, edan, borroka eta gehiegikeria besterik ez duen istorio batek, alegia ideologikoki gaur egun erabat desegokitzat jo genezakeen istorioak, nolatan liluratzen gaituen oraindik. Nik horri esplikazio bat bilatzen saiatu naiz. Alde batetik, abenturaren abentura delako, abentura liburuen nolabaiteko iturria. Eta mendebaleko gizakion erroak hortxe ikusten ditugulako. Ez dugu oso atzera egin behar nolakoak ginen ikusteko... eta oraindik ere, ondo begiratuz gero, ez dakit gehiegi aldatu garen, gure benetako izaera gehiegi aldatu den ere.

Gure erroak hortxe daudela esan nahi duzu?
Batez ere erro kulturalak. Mendebaleko gizarte laikoaren erroak Grezian daude, hein handi batean, eta hor sortu den imaginarioaren erroak "Iliada"n eta "Odisea"n aurki ditzakegu.

Egokitu eta itzuli duzun lanetik zer nabarmenduko zenuke?
Orain dela 2000 urte egina izateko, zein ondo lotutako narrazioa den. Badirudi aurretik eskema bat egin duela lan hori lotzeko, baina zenbait ikerketen ondorioz egun badakigu istorio zenbaiten bilduma baino ez dela. Hala ere, nobela gisa aztertzen badugu, maisulan baten aurrean gaude. Eta hauxe ere azpimarratuko nuke: hor dagoen hitzaren indarra. Ez bakarrik elkarrizketetan, oso biziak eta indar handikoak diren arren. Garai hartan hitzari ematen zitzaion balioaz ari naiz. Hitzak, gauzak aldatzeko balio zuen, eta baita jainkoak erakartzeko ere. Hitzaren indar hori gaur egun debaluatua dago, baina gizarte hartan benetako protagonismoa zuen.


Azkenak
2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security enpresa israeldarrarekin sinatu duen kontratuaren aurkako kexak aurkeztu dituzte

Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.


2025-06-04 | Caitlin Johnstone
Analisia
Baliteke arratoiak genozidioaren itsasontzitik alde egiten hasi izana

Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorialek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.


Ertzaintza Gasteizko Korda espazioa desalojatzera agertu da, eta “erresistentzia” egitera deitu dute

Joan den astelehenean bilera egin zuten Kordako kudeatzaileek 21 Zabalgunea sozietate publikoko ordezkariekin, baina ez zuten inongo akordiorik lortu. Husteko agindua, hortaz, indarrean da. Ertzaintza bertaratu egin da gauerdian, eta espazioaren barruan itxi dira hamar lagun... [+]


Israelek janaria jasotzera joaten diren palestinarrak hiltzen jarraitzen du: 27 hil ditu asteartean, eta 90 zauritu

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, AEBek eta Israelek kontrolatzen dituzten laguntza humanitario banatzeko zentroetan 102 palestinar hil dituzte azken zortzi egunetan: "Gerra krimen beldurgarria da, nahita egindakoa eta behin eta berriz errepikatutakoa". Erasoa... [+]


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


Analisia
Diruz konpondu dira “etxe barruko arazoak”

Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.


Bilboko epaitegi batek arrazoia eman dio ‘phishing’ biktima bati eta Santander bankua zigortu du

Kontsumitzaileen eskubideen defentsan, epaileek ebatzi dute bezeroak ez duela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak 1.923 euro itzuli beharko dizkio biktimari.


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


“Eskola txikiak, herri eta auzo txikiak, bizirik gaude, eta hori ospatzeko elkartuko gara”

Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


2025-06-03 | Mikel Aramendi
ANALISIA | Shangri-La 2025
Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia... [+]


Eguneraketa berriak daude