"IPARRALDEKO ARAZOA EZ DA BIOLENTZIA INMOBILISMOA BAIZIK"

  • biltzar nagusia. Biltzarraren aurretik borroka armatuari buruzko beste bilkura garrantzitsu bat burutu zuen. ABko 'Txetx' eledun berriarekin aritu gara aro berri honen atarian.

2000ko abenduaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Miarritzen burutu zen estatuburuen goi-bileraren karietara gertatu ziren biolentziazko agerpenek biolentziari buruzko eztabaida piztu zuten ABren baitan. ABko zazpi kidek gertaerak salatu ez izana leporatu zioten ABko zuzendaritzari.
Erabat legezkoak atzematen ditut ABko kide hauek goi-bilera salatzeko izan ziren istilu biolentoen aurka egin zituzten adierazpen publikoak. Beraz, ez dut zentzu horretan deus erraiterik. ABn jarrera pertsonal ezberdinak daude biolentzia jujatzeko unean, etikaren nahiz politikaren ikusmoldetik. Alta bada, militante hauek idatzi gutun publikoan akats bat izan zen, gutun honen bidez bertako politikaren andere-jauntxoek gertaerei buruz eman ziren informazioaren desitxuratze bat onetsi zutelako. Hots, gertatu ziren istiluak ABk eta EHk antolaturiko manifestazioarekin lotu zituzten eta gure manifestazioan ez zen inolako indarkeriarik izan. Alderantziz, manifestazioa era baketsu batez gara zedin neurri guztiak jarri genituen. Iparraldean biolen-tziaren gaiaren inguruan klima ezkor gisako bat sortzeko nahikeria dago. Giro honen bitartez politikaren jauntxoak eztabaida politikoa desbidera-tzen saiatzen ari dira fun-tsezko eztabaida baztertzeko.

Zein da funtsezko eztabaida hori?
Eztabaida hori andere-jauntxo hauek ezarri nahi duten inmobilismoari buruzkoa izan beharko litzateke. Iparraldean nagusiki garatzen ari den gehiengo baten eboluzi txikiena errefusatzen dute agintari hauek. Iparraldeko gehiengoaren borroka moldea baketsua dela agertu da azken bi urteotan. Alta, inmobilismoa ezarri nahi dute funtsezko eztabaida eta arazoa biolentzia dela agurdiatuz. Iparraldean, ordea, arazoa ez da biolentzia. Gu ez gara bizi indarkeriazko egoera iraunkorrean. Nahiz goi-bileraren karietara espresio biolentoak gertatu ziren, konparazione, ez ziren Daniel Dergiren -bere 70 eguneko gose greba kari- alde egin zen manifestazioan gertatu zirenak baino larriagoak. Kontua da, hemengo klase politiko kontserbadorea eta antieuskaldunaren aldetik arazoa biolentziaren baitan koka-tzeko nahikeria bat dagoela. Interesatzen zaien eztabaida inposatzen dute inmobilismo politikoa ezartzeko eta, aldi berean, populazioaren gehiengoak duen nahia saihesten dutelarik. Egun, okerrik handiena litzateke abertzaleak beren jukutrietan erortzea, gure lan politikoa baztertuz eta gure borroka behar den lekutik aldenduz. Aitzitik, Iparraldeko arazoa ez dela biolentzia inmobilismoa baizik erran behar dugu ozenki.

ABren baitan Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harreman moldea eztabaidagai bizi-bizia da. Andde Saint Mariek eta Beñat Elizondok '(H) egozentrismoaz bi hitz, Iparraldetik' izenburuko artikulua esanguratsua izan da, ezta?
Gogoeta hori eraikuntza nazionalaren baitan kokatu behar da. Eztabaidarako ekarpen eraikigarriak diren proposamen kritikoak ongi etorriak dira. Beraz, bi militante hauek eginiko adierazpenak oso positiboak dira. Militante abertzaleen eztabaida funtsezkoa da eraikuntza nazionalaren zereginean, abertzaleontzako eraikuntza nazionala kontzeptu gakoa baita etorkizunean. Izan ere, ABko kideen ikuspuntutik eraikuntza nazionalaren bidetik baino ez dugu aitzina eginen herri gisara. Horrexegatik ABko biltzar nagusian aho batez bozkatu genuen eraikuntza nazionalari buruzko txostena.

Eraikuntza nazionalaren abiapuntuan jarrita, Iparraldetik zeintzuk dira Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko ezberdintasunak zure ustez?
Iparraldeko esperientziatik Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desfase politikoa, kulturala, eta historikoa agertzen zaizkigu. Iparraldea, termino politikoetan, beste erritmo batean bizi da Hegoaldearekiko. Iparraldean dagoen antolakuntza maila ahula da Hegoaldekoarekikoan konparatuz. Beraz, desfase politiko hauek kontuan hartzea saihestezina da. Hortaz, begibistakoa da eraikuntza nazionala tokian tokiko beharren arabera gauzatu beharra daukagula; Hegoaldearen eta Iparraldearen beharrei egokitua. Leku bakoitza eta aldi bakoi-tzean dialektika bereziak garatu behar dira estrategia eta taktika burutzerakoan. Estrategia hauek ez dira bakarrak izan behar, eskualdeen araberakoak baizik.

Pirinio Atlantikoetako Alderdi Sozialistaren azken kongresuaren ondotik hauxe erran du Frantxua Maitia euskal sozialistak: 'ABk bortizkeria salatzen ez dueno ez dugu Urriaren 9ko Deian parte hartuko'.
Adierazpen hauek politikakeriaren eremuan kokatu behar dira, besterik ez. ABk ez baitu egundaino herri-biolentzia gaitzetsi. Aitzitik, nahiz Alderdi Sozialistarekin (PS) ezberdintasunak izan ditugun, zenbaitetan haiekin lan egin izan dugu bortizkeria kondenatu gabe. Berriz diot, errate baterako, ETAk Fernando Buesa hil zuen astean Daniel Dergiren aldeko manifestazioa egin genuen hemen Baiona Tipian. Daniel Dergirekiko ekimenak eta atxikimentuak izugarriak izan ziren. Egun hartan bilkura batean bildu ginen hainbat sozialistekin. Zertan aldatu da egoera harrezkeroztik? Sozialisten jarrera hau koiunturala dela pentsatu nahi dut, PSren barne eztabaidari lotua. Jean Espilondo eta Frantxua Maitiak ordezkatzen dituzten bi sektoreen arteko eztabaida gogorra baita. Zer nahi gisaz, erabat hipokritatzat jotzen dut jarrera hau. Sozialistak ez ziren GALek egin zituen hilketen aurka manifestatu sekula, ez dute sekula jarrera hartu eta atentatu haiek kondenatu, eta orain guri eskatzen digute biolentziarekiko jarrera hartzea. Zinez jarrera hipokrita da gero!

Frantxua Maitia Euskal Departamenduaren aldekoa izanik, zein izan daiteke bere jarrera aitzinantzean? Heldu diren herriko bozken karietara, kasu?
Frantxua Maitiak Lizarra-Garaziko Akordioa satanizatu zuen, akordioaren izaera eraldatu zuen publikoki. Lizarra-Garazik gizarte eredu nazionalista bat inposatu nahi zuela zabaldu zuen ezker-eskuin. Guk berarekin izan bilkuretan Lizarra-Garaziko Adierazpena erabat demokratikoa zela azaldu genion. Akordio horrek Euskal Herrian dagoen gatazka politikoari, bide militarretik ez den beste irtenbide bat bilatzen duena adierazi genion. Frantxua Maitia gogaitzen duena ez da biolentzia, abertzaleen proiektua baizik.
Heldu diren bozkei begira Maitiak berak debekatu du sozialisten zerrendetan abertzaleak sartzea. PSrekin egin daitezkeen akordioak egiteko agiri bat sinatzea eskatu du. Berean erraiten denez, frantses integrazio nazionala ezin izanen da arriskuan jarri. Beraz, euskal proiektu subiranoa, Hegoaldeko proiektuarekin bat egin dezakeen Iparraldeko edozein proiektua (Europaren baitan Euskal Herriaren batasuna aldarrika dezakeena, kasu), baztertu behar dugula dio, baldin abertzaleok haiekin akordio bat hitzartuko badugu.

Bere jarrera kontuan harturik zein izan behar da ABren jarrera zure ikusmoldetik?
Guk gizarte proiektu geurezko bat dugula jakin badaki Maitiak, hortaz, arazoak horrela planteatzea, hots, sozialistekin elkarrekin lan egitea debekatu nahi izatea bidegabekeria bat da. Nahiz epe luzera proiektu eta helburu oso ezberdinak ditugun, behin-behineko zereginetan -euskararen ofizializazioa edo Euskal Departamendua erdiesteko bidean- gure helburuekin bat ez datozen alderdiekin lan egin dezakegula uste dugu ABn. Guk ez dugu sektarismorik egin nahi, eta ez dugu eginen. Batzuek Errepublikaren baitan geratzea xede duten arren, guk ez dugu haiekin elkarrekin lan egiteko aukerak baztertuko. Euskal Herria eraikitzeko elkarguneak atzematen ditugun unetik prest gaude elkarrekin lan egiteko. Etorkizunak erranen du zein den proiektu egokiena; populazioaren gehiengoak erranen du hori. Guk ideien eremuan borrokatu nahi dugu gure gizarte proiektua eraikitzeko. Maitiaren jarrerak, eta orobat euskal sozialisten jarrerak, PSk perspektiba politikorik ez duela erakusten du. Abertzaleengandik aldentze hau lehen aipatu dugun inmobilismoan kokatu behar da. PSko joera honek suizidio politikorako bidean jartzen ditu Iparraldeko sozialistak. Alderdi honek ez badu bere perspektiba aldatzen jarrera erreakzionarioak hartzera behartzen ditu Iparraldeko oinarriko sozialista guztiak. Bozken aitzineko garaian gauza daitezkeen hitzarmen posibleak lehertaraztea frantses sozialisten aldetiko oker historiko bat izan daiteke.

Inmobilismoa aipatu duzu arestian. Testuinguru honetan, zer iritzi duzu IK-k Lur Berri kooperatibaren aurka egindako ekintzari buruz ELB sindikatuak egindako kritikaz.
RUNTA>ELBren eta IKren arteko ezberdintasunak Iparraldeko mundu aber-tzalean dagoen ezberdintasuna islatzen du, non bakoitzak bere ikusmoldea daukan borroka armatuaren ekimenaz eta egokitasunaz. Ez da gauza berria. ELB biolentziaren erabilpenaren aurka dago bere sorreraz geroztik, eta IK zenbait abagunetan borroka armatuaren erabilpena sustatzearen aldekoa da. Hori erranik, so egin dezagun gibelera. Ekintza armatu gabeko aro luze baten ondorengoa bizitzen ari gara berriz ere Iparraldean. Azken bizpairu urteotan garatu diren ekimen politikoek, mobilizazioek nahiz borroka molde baketsuek, goia jo dute. Beraz, ulergarria da biolentziaren berragertu izana. Izan ere, euskararen ofizializazioaren alde izan diren agerpenen ondotik eta Euskal Departamenduaren aldeko eskaera masiboen ondoren (hainbat hautetsien aldeko jarrera ezaguturik eta hiru ikerketa sozialetan agertu populazioaren gehiengoa ezaguturik), frantses agintari jakobinoen aldetik aldaketa niminoena ez izateak ulergarria egiten du IKren itzulera. Anartean, errebindikazio demokratiko hauei guztie muzin egin zaie. Honek populazioaren parte baten egonezina sortarazi du, eta itxura batez, belaunaldi gazte berriek duten inpresioa da entzunak izateko biolentziaren erabil-tzea besterik ez dela gelditzen. Iparraldeko gazterien baitakoa ukitu duen zerbait bada inpotentziazko sentimendu bat da, nire ustez. Hots, departamenduaren eskaera egin den bezala egin ondoren eta deus ez dela lortu ikusi izanak inpoten-tzia are handiago bat sortarazi du hainbat gazterengan, areago, Korsikan hainbat ekintza armatu egin ondotik korsikarrak Matignonen hartuak izan direla ikusita. Inpresioa dut borroka demokratikoa eta baketsuaren bidez ez zaigula Parisen entzuten, aitzitik, biolentziaren bidez errebindikazioak kontuan hartzen direla ematen du.
Eta hau ez da ABren akatsa. Alderantziz, hartzen badugu ABren sorrrera ondotiko aldia -95-97 urteak- konstatazio bat agertzen zaigu. Urte haietan biolentzia ez zen erradikalizatu, alderantziz, ABren lana izan zen, besteak beste, presoen hurbiltzea edota kontseilarien arteko elkarlana suspertzea. ABren sorrerak ez zuen ekarri biolentzia lehertze bat, lehertze politiko eta baketsu bat baizik. Bost urteren ondotik, aldiz, Frantziako Estatuaren jarrerak ma-txinadaren eta biolentzia aldeko sentimendua indartu dezake. Eta hau dramatikoa da. Gero bakoitzak bere iritzia izanen du biolentziaz: borroka armatua soluzioa ote da? Aukerakoa al da? Zein garaian? Horiek guztiek bai ekartzen dutela eztabaida ABn.
Demoak taldearen partaidea zara. Ekintza ez biolentoaren aukera nola ikusten duzu Euskal Herrian?
Demoak taldean ari garenok aburu eta ikusmolde ezberdinak ditugu. Demoak taldean badaude biolentziaren aurkakoak direnak eta dagoen defizita demokratikoaren aurkako borroka bat eraman nahi dutenak. Badaude, autodeterminazio eskubidea erdiesteko borroka armatua zilegi ikusten dutenak. Badugu denok amankomunean zerbait alabaina, etorkizuna biolentziarik gabe garatu nahi izatea. Bitarteko baketsu eta publikoak erabili eta garatu nahi ditugu. Alta, agintari jakobinoek bide horiek urratzea posible eta zilegi dela erakutsi behar dute, eta ez gazte hauei biolentzia kondena dezaten eskatu. Kondenatzearen dinamika ezdeusa baita. Batez ere, bide baketsu horiek oztopatu nahi dituzten politikoen eskakizuna bada, eta politiko hauek ez badituzte beste jokabide politikoak lantzen. Borroka armatuak praktikatzen duten militanteek ez dute maite hautatu duten bidea. Beraz, agintariek borondate bat erakutsi behar dute eta bide baketsuak gara daitezen utzi .

BURUBELARRI BORROKAN
Donibane Garazin sortu zen. 35 urte ditu. "Enbata" aldizkarian idazten du Txetx ezizenez. Txetx baitu militante izena. Piztu taldearen sortzailea, bi urtez jardun zuen Piztun permanente gisa. Demoak taldearen ekintzetan ikusi dugu ardura eta usu. ABko eledunetako bat da azken biltzar nagusiaren ondoren. Baiona Tipian bizi da. Bozken kanpainan kausitu dugu lanean burubelarri.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude