HASERREN BELDUR GAIZTOZ EGINDAKO OSPAKETA

  • Azaroaren 1ean, ordura artekoak batuta, 400 ale betetzen zituen Z. ARGIAk... Izututa ageri zen ordea, euskaldunen batasun ezak, urtemuga zipriztindu baitzion.

2000ko azaroaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ZERUKO ARGIAk bere 400. zenbakia kaleratzen zuen, alajaina! Bere arduradunek bazuten oroitzapen atsegin hura ospatzeko arrazoirik, hartaraino ailegatzea ez baitzen ahuntzaren gauerdiko eztula, eta bere ohorez lau zero potoloz apaindu zuten 1970eko azaroaren bateko banakoa. Hala ere, alaitasun gutxi erakusten zuten zenbaki berrepikatuaren ondoan agertutako idazlanean


ELKARTASUNAK EMATEN DUEN INDARRA.

"Euskalerriaren zazpi alderdi" plazaratzeko gogoz ziren, itxura guztien arabera "elkartasunean euskaldunen indarra" biltzeko asmoarekin. Izan ere, euskaldunen artean ika-mika eta kalapita gehiegi sortua zen bazterretan, eta haserre horien guztien ondorioak jasanak zituen batek baino gehiagok, eta ZERUKO ARGIAk ere bai, jakina. Zerbaitengatik idatziko zuen Basarrik honoko hau bere sailean: "Lareungarren alea gaur "Zeruko Argia"k. Errez esaten da, enetxoak. Baiña, tarte ortan, zenbat burukomin, estuasun, estualdi, naigabe ta samiñaldi! Eztut neugatik esaten, asterokoaren zuzendaritza daramatenengatik baizik. Gaur gaur bezela, emengo giroa ezpaita egokienetakoa. Birekin asmatzen duzunerako utsegingo duzu laurekin. Minberatuak, erretxinduak, geure onetik atereak gabiltza. Ta, gure erruak asterokoak pagatu bear".

Euskara batua zela eta ez zela, sesio franko izana zen inguruetan. Eta horri ikuspegi politikoen bakoiztasuna gehitzen badiogu... begibistakoa da denekin ondo egoteko ur handi samarretan sartua zegoela gure aldizkaria. Hara zergatik ohartarazten zituen bere irakurleak gisa honetara: "Zeruko Argia euskal-asteroko bat besterik ez da. Ba-ditu, zorionean, beste senide gehiago ere. Aundiagoak ala txikiagoak? Zaharragoak ala gazteagoak? Mardulagoak ala kaxkarragoak?". Galdera horiek bakoitzak erantzun zitzala. ZERUKO ARGIAk "besteak bezalaxe al duan onena izaten ahalegiñak egiten ditu. Ez da gutxi", baina "eginahalak eginda ere ez da beti erraz, ona izaten. Diruz me, jendez urri, propagandaz motz, eta lege-esiz sendo" zebilenarentzat. Edonola ere, kontuan hartu beharrekoa hauxe zen: "Gure aldizkari au, zorionean edo zoritxarrean, eskola-bide motza izan zuten euskaldunekin lotua dago geienbat. Oiek ditu arpidedun eta irakurle batipat. Oiei erantzun behar die, beraz, dezakeneraiño. Ez da punta-puntan dabillen jendearen kezkeri erantzuteko" eta "orregatik ez da aldizkari onen asmoa sakabanatzen gaituzten alperrikako eta kaltegarrizko ika-mikei su ematea".

Honen guztiaren jakinaren gainean jarri nahi zituen irakurleak, zeren "desberdiñak gera zenbait gauzetan euskaldunok: siñestun eta siñesgabe, zuri, beltz eta gorriak, ezkertiar eta eskubitar, aurrerakoi eta atzerakoi, baserritar eta kaletar, jakitun eta ezjakin, zahar eta gazte, mugaz emengo eta mugaz andikako" baina "ba-gera zerbaitetan bat. Euskaldunak gera eta euskaldun menperatuak, gaiñera: gaitzetsiak, erkituak, minduak, erasotuak... urrituak..." eta "sakabanatzeak indarrak galdu erazten ditu". Adi denek, beraz, ZERUKO ARGIAk ez zeukan horretan laguntzeko asmorik eta: "Ez dezaizkiogula bata-besteari eman etsaiari eman behar dizkiogun muturrekoak. Orregatik ez luke euskal aldizkari batek senide arteko mutur-jokan parterik artu behar". Hori garbi utzi eta gero, aurrerako asmoak jakitera ematen zituen: "Gure Erria arazoz betea dago. Nola-alako iritziz eta jokabidez errendua. Aldizkari batek erri-iritzi hori eztenkatu, esnatu eta landu behar du. Iritzi zuzenen azia erein behar du" eta horretarako "irakurleekin artu-eman aundikoa" izan behar zuenez, "sarri jaso behar lituzke irakurleen iritzi, eskutitz, idazki eta eskabideak. Ea danon artean egiten dugun Z. A. Bizi, gaurko, ireki, esnatzaille eta euskalduna".


BATASUNAREN BEHARRA.

Aldizkariaren arduradunak ez ziren bakarrak elkarren arteko haserreaz kezkati egote horretan. Donato Unanuek antzeko zerbait esan nahi zuen "Sektakeria, Digmakeria" idazlanean eta Gaztañaga jaunak ere ez zituen denak berarekin "100-gn Kezkak. Erri bat bere barruan erdibitua" argitara ematerakoan. "Erdibiturik gabiltza euskaldunok. Nork uka dezake?", galdetzen zuen. "Igo... Igo egin bear genduke igo, gai eta arazo guzietan oso goruntz", baina "ez eta ez! 'Zu bota eta ni igoaz'... 'ni amildu eta zu igoaz' jarraituko dugu. Noiz arte?". Leize-zulo horretatik irteteko biderik izan bazen, ordea: "Batasuna! Or dago indar, batasunean dago poz, batasunean osasun, batasunean argi eta bizi, batasunean gure erriaren iraupen". Horrela bada, hauxe zen bere desirarik gartsuena: "Zeruko Argiari urrengo lareun aleetarako, erri-gintzan ari duen lanari jarraituz, euskal-biotzen batasun bidean oinkada aundiak eman ditzala opa diot nere leiotillatxo onetatik. Eta Jainkoak nai beza, guk besterik ez dezagula sekulan egin!".

AOZKO POESIA TA OLERKI UAIN BERRIA
Juan Mari Lekuona, 1970-XI-01
Gabriel ARESTI: Bere kezketan gaurkoa; ta bere tajukeran bertsolaritzaren eta kopla zaarren erabiltzaille trebea. Arnasi berriak euskera antziñatiarentzat. Erriaren aotik mintzo zaiguna: "Nire poesia oso merkea da,/ herriaren ahotik hartu nuen/ debalde,/ eta debalde ematen diot/ herriaren belarriari". Teknika eta egituran askotan bertso librea ba-du ere, beti bertsolari ta koplarien guna darabil bere esaunda guzietan. Gehiago oraindik: zenbaitetan erabat bertsolarien modura egiten ditu bere poesiak; zenbaitetan, berriz, koplarien modura, kopla legedi zaarrean tajutuak. Diodanaren adibide bezala, aukera egin bear ta, nere gustorako aipamen berezia diet "Egun da Santimamiñe" kopla berrieri.

Ta nola ez, "Astepeko Sekretarioaren bertso berriak" izeneko poesiari. (...) Xabier LETE: "gure poetarik gogorrena ta kezkatiena" Aizarnak esan izan zuan bezala. Pentsatzaille ta pentsarazlea, bere neurtitzik onenetakoak gizonaren oinarri-oinarriko kaietan dabillenean ematen dizkiguna. Ta aozko poesiari ba-gagozkio, indar berezia du bere esateko erak. Ba dirudi txikitandiko inguru giroz datorkiola bertsolaritzaren eta kopla zaaren giarra ta teknika. (...) J.A. ARTZE ("Harzabal"): Bere liburua aozko poesiaren kimu berritze bat dala esango nuke. Naiz apaindurizko poesiaren mentalidadea ta teknika erabiltzen dituala, naiz kopla zaarren egitura ta legeetan azaltzen dala, neurtitz errikoiak egin izana, ta aozko literatura maillan, au du bere meriturik aundiena. Era askotako aberastasuna du bere liburuak. Ez da egin orrelako poesisaiaketarik; eta ez derizkiot erraza danik berriz tajuz egiten. Itz jokuetan trebetasuna, azti mentalidade bat azalduaz; itzen soiñuz, besterik gabe, irudimen-relazio errikoiak sortzen dituala. Ta gero, txalapartaren ritmoa erakarriaz, itzen bidez zuraki tankaren ritmoa entzun arazten digu, sensazio berri batetan. Ikus bere poesi estilizatua: "makinalanatagizona/ gizonamakinatalana/ lanagizonatamakina...".

EUSKAL PINTURA GAUR ETA HEMEN...?
Edorta Kortadi, 1970-XI-01
Figura bidetik jo dutenek paisajea erabilli dute gehienbat beren pinturan. Figuralari hauetan ordea bi joera bereizi dezazkegu: inpresionista-berrien eta kubisten aldera jotzen dutenena bat (Tapia, Bizkarrondo, Montes Iturrioz, Eloy Erentxun...) eta poesiaz betetako, idealizatutako, bere-berea egindako paisajea darabiltenena bestea (Gonzalo Txillida, Rikardo Toja, Alvarez Velez, Mentxu Gal, Grazenea, Jesus Arozena, Montes Iturrioz). Orain berriz, entzun-ikusmenezko bide berrien laguntzat baliaturik, realismoaren barrutian irudi berrien bila ari dan talde berri bat ere ba dugu gazteagoen artean (Ortiz de Elgea, Ameztoy, Marta Cardenas, Zuriarrain). Eta realismoak eta expresionismoak gai berriak ditu sozial alorrean (Ibarrola, Karlos Sanz, Venancio Blanco, Rambie). Erretrato eta figura bidetik doazenak ere eraberritzen ari dira (Migel Anjel Alvarez, Arozena). Aldi berean, sortaldeko lehen ohiturak euskal bertsolaritzarekin eta gure herri kulturarekin uztartu nahiz lanean oso ondo ari den talde bat ere ba dugu, abstrakto eta informalismo bidetik jotzen duena: Ruiz Balerdi, Zumeta, Sistiaga, Amable Arias, Mª Paz Jimenez, Nestor Basterretxea (...)


Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregiaren. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude