EDARI PREZIATUAREN MUNDU BIRA

  • Ardoa betidanik munduko zibilizazio gehienek ekoitzi eta erabili duten edaria da, eta gaur egun, garagardoarekin batera alkoholdun edaririk zabalduena da. Makina bat kolore eta gustu du eta hainbat herrialdetan aurki dezakegu, mundu guztiaren ondare baita.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bost kontinenteetan dabilen bidaiariak milaka ardo mota eta ardo zonalde aurkituko du. Are gehiago, edari preziatuari jarraiki "ardoaren ibilbidea" egin daiteke edo hobe esan ibilbideak, norbanakoak aukera egiteko adina ardo zonalde baita. Ondorengo txangoa ibilbide anitzen arteko adibide bat besterik ez da.


OPORTOTIK SUITZARAINO.

Gure ibilbidea mundu osoan bere izena berehala ardo onarekin lotzen den hiri portugaldar batean hasiko dugu: Oporton. Herrialdeko bigarren hiria Duero ibaiaren ondoko mendi magaletan zehar zabaltzen da. Hiri industriala da, bertako esaera batek argi uzten duen moduan: "Coimbra kantuan, Braga otoitzean, Oporto lanean". Halere, bertako auzo erakargarriek, jende atseginak eta batez ere, Duero gaineko Eiffel estiloko burdinazko zubiek Portugaleko iparraldean bisitatu beharreko tokia bihurtzen dute. Egokiena, lehenbizi ibai ondoetan zehar paseatzea da, zubi handiosook azpitik ikusteko. Ondoren zubi hauetako batera igo eta hirigune eta ibaiaren gaineko panoramika zoragarria goza dezakegu. Zubi artean ohituta daude "tripeiro"ak, oportotarrak, alegia. Izan ere, bertakoei ezizen hori jarri zitzaien, XV. mendeko kolonizazioa izan zenean. Haragi ekoizpen guztia eman behar izan zuten eta luzaz jateko tripak besterik ez zituzten izan.
Gure bigarren geldialdia espainiar Errioxa izango da, penintsula osoko berezko zonalde ardogilea. Edari hau inon bizimodu bihurtu bada, autonomia erkidego honetan da. Bere izena eta ardoarena sinonimo izatera heldu dira. Errioxan hainbat dira bisita daitezkeen interesguneak, baina bakar batzuk aipatuko ditugu. Suso eta Yusoko monastegietara bisita egiteak merezi du bertan gordetzen baitira euskarazko zein gaztelerazko lehen hitzak. Logroño hiriburua eta Santo Domingo de la Calzada herri monumentala ere interesgarriak dira. Donejakue bidea igarotzen deneko herriek berriz, patxada gehiago behar dute tajuz ezagutzeko.
Espainiako "Errioxa" Frantzian izendatzea agian zailagoa da, hexagonoak eremu ardogile ugari eta on duelako. Dena den, ezagunena Bordeleko zonaldea izan daiteke. Garona ibaiaren estuarioaren hasieran dago eta Bordelek betidanik itsaso bidezko merkataritzarekin harreman handia izan du, nahiz eta Ozeano Atlantikotik nahikoa urrun egon. Merkataritzarekiko harremanak ardoa esportatzen lagundu dio. Erdi Aroko monumentu dezente ederrak ditu, hala nola, oso urrunetik beha daitezkeen eta hiriko zilueta sortzen duten eliza (XI.-XIII. mendekoa) eta katedrala (XII.-XIV. mendekoa). Bestelako monumentu klasikorik ere badu, batik bat, XVIII. mendekoak.
Ardoa ekoizten duen beste herrialde bat, gezurra badirudi ere, Suitza da eta Helvetiar Konfederazioaz ari garenean segituan gogora datozkigun Alpeetako mendi eta lakuez gain, hauek bezain politak diren bertako hiriak azpimarratu behar dira, Berna hiriburua kasu. Hau Erdi Aro garaiko hiriaren adibide garbia da, antzinako kale egitura eta hirigune modernoaren beharrak nahasten jakin izan dituen hiria, alegia. Harrizko kale estuak, etxeetatik esekitako Erdi Aroko bandera koloretsuak, parke eta zubi ikusgarriak... Ezaugarri hauek denek osotasun atsegina sortzen dute. Europako hiri atseginenetakoa da Berna nahiz eta oso garestia den.


EHUN KANPANDORREKO HIRIRANTZ.

Alpeen hegoaldean berriz, ardo ekoizpenean tradizio luzea duen herrialdea dugu, Italia, eta hemen zonalderik emankorratzat jo genezakeena, Piemonte eskualdea. Hiriburu eta hiririk garrantzitsuena milioi bat biztanle duen Turin da. Hiri hau XIX. mendearen erdialdean Italiako hiriburu izan zen. Po ibaiaren ertzean kokaturik, industriagune handia da gaur egun, Fiat auto etxea bertan egoteak argi uzten duen moduan. Kotxe egin berriak ezezik, XVII. mendeko San Lorentzo eliza, Dukeen Jauregia eta museo zerrenda luzea bidaiariaren zain daude.
Eta Turin interesgarria bada, zer esan Bohemiako Melnik ondoan, hau da, ardo goxoak ekoizten dituen zonaldearen ondoan dagoen Pragari buruz? Ehun kanpandorreen hiria, munduko hiririk zoragarrienetakoa da eta Erromarekin batera Europako ederrenetakoa. Ia dena oinez bisita daitekeen hiri arraroetako bat da eta horrek bertako milaka xehetasun hobeto behatzen laguntzen du: balkoiak, leihoak, lorategiak, eta batez ere kaletxo erromantikoak. Izan ere, Pragak erromantizismoa soberan erakusten du, eta hainbat eta hainbat artistaren inspirazio gune izan ohi da. Inon ez dago Staromestske bezalako plazarik, udaletxekoa bezalako erloju bitxirik, Karlova bezalako zubian sortzen den girorik, Hradcany bezalako katedralik... Eta batez ere, zaila da aurkitzen halako monumentu ilara luzerik eta halako giro kaletarra erakusten duen beste hiririk.


TURKIARREKIN DENBORAN ATZERA.

Hungariako ipar-ekialdeko Eger-ek ez du Pragaren osperik, baina bere haranetan inguruko ardorik hoberena ekoizten da. Ardo ezagunenak "Szepasszonyvolgy" edo "Emakume Politen Bailara" izena du. Kondairaren arabera bertako gizonek turkiarren aurka gogo biziz borroka zezaten jarritako izena da. Eger Hungariako hirugarren hiria da eta bisitatzeko monumentuen artean urrunetik ikusgai den katedrala, udaletxea, apezpiku-jauregi barrokoa, turkiar minaretea eta gaztelua nabarmen ditzakegu.
Hurrengo geldialdian uretara jauzi egin eta uharte batean geratuko gara. Milaka urte atzera egingo dugu, Greziako Kreta mitikoan lurreratzera goazelako. Irla honetan herrialde helenikoko ardorik onenetako zenbaitzu ekoizten dira. Bertan, ehunka aztarna arkeologikoren artean Knosos antzinako hiria eta Herakleion, Estrabon garaiko geografoek bertako portutzat jotzen zutena daude. Gaur egun, ez da antzinako hiri aberatsaren arrasto handirik geratzen, baina ikusgai diren aztarnek Kretako zibilizazio aurreratuaren adierazpide historikoa osatzen dute. Orain ikus daitekeen hiria berriz, beneziar, turkiar eta bizantiar estiloen nahastetik sortu eta eraiki da.
Turkiarrak Kretan eta Europako ekialdeko beste toki askotan ibili dira, baina, beraiek ere inbasioak jasan behar izan dituzte, erromatarrena kasu, batez ere, turkiar ardoaren zonalde den Egeoko kostaldean. Efeso, antzinako liburutegi zabalena gordetzen zuen kolonia erromatarra argibiderik egokiena izan daiteke. Bertan liburutegi honen atari handiosoa miretsi dezakegu, beste erromatar aztarna askoren artean. Kontuan hartu behar da gaur egun harriak besterik ez dauden tokian 200.000 lagun bizi izan zirela. Bertan sekulako monumentuak eraiki ziren, hala nola, Artemisa jainkosaren tenplua (historiako aberatsenetakoa), estadioa, antzokia, Adrianoren tenplua eta abar luzea.


MEDITERRANEOTIK OZEANO BARERA.

Konturatuko zinetenez, gure ardo ibilbide hau batez ere Mediterraneoko lurretan zehar luzatu da, baina munduan zehar ardo asko eta onak egiten dira. Honen adibiderik onenetakoa Kalifornia da eta zehazkiago, San Frantzisko hiriaren inguruko lurrak. Kalifornia estatua 1976an ospetsua egin zen dastaketa proba itsu batean epaimahai frantziar batek lehen sariak Kaliforniako bi ardori eman zizkielako. Ardoaren munduan lurrikara sortu zuen epai hark.
San Frantziskok arrazoi ugari eta boteretsuak ditu bisita egiteko: Golden Gate zubi eseki gorria, kale aldapatsuetan zehar zabaltzen diren etxe zuriak, hauek komunikatzen dituzten tranbia koloretsuak, Alcatraz presondegi uhartea bera eta noski, mahasti zabalak...


Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregiaren. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude