MUNSTROEK DONOSTIA HARTU DUTE

  • Hilaren 27an hasiko da Donostia dardarka. Frankestein, Dracula, Otso-gizona eta beste hainbat lagun izango baitira Antzoki Zaharrean. Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren XI. Asteak Universal etxeko izaki ikaragarriei zeluloidearen atea ireki die. Nork itxiko die gero?

2000ko urriaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Donostiak ez du atsedenik hartzen. Zinemaldia amaituta, ustez asetuta utzi ditu zinezaletuak. Ordea, hauei postrea eskaini asmoz hilaren 27an Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren XI. Astea jarriko du abian. Azaroaren 4a arte, beldurrezko zeluloide puska apartekin gozatzeko parada izango dute bertara hurbiltzen direnek, terroreak aurtengoan klasikoen ukitua izango baitu.
Hamaika urte bete ditu Espainiako beldurrezko zinema asterik erakargarrienak. Urtero, genero honetan ekoizten diren labur zein film interesgarri eta beldurgarrienak bertan izaten dira gozagai. Antolatzaileek aurtengo edizioari nolabaiteko ezaugarri berezia eman nahi izan diote eta lortu dute beste behin ere xede hori gauzatzea. Izan ere, aurten, Donostiako beldurrezko zinema asteak, Universal produkzio-etxe arras ezagunak 30 eta 40ko hamarkadetan ekoiztutako beldurrezko film klasikoei gorazarrea egingo dio.
Rupert Julian-en "The Phantom of the Opera" (1925), Tod Browning-en "Dracula" (1931) edota Karl Freund-en "The Mummy" (1932) film klasikoak izango dira besteak beste, ikusgai Antzoki Zaharreko zine pantaila erraldoian. Euskal Herriko zinezaletu amorratuenak zuri beltzezko munstro klasikoekin beldurtzeko aukera aparta izango dute.
Bestalde, Fantasia eta Beldurrezko Zinema Asteak, ohikoa den bezala, egungo terrorezko zineari ere tarte zabala eskaintzen dio.
Horrela, Mike Mendez zuzendari estatubatuarrak filmatutako "The Convent" pelikulak irekiko du aurtengo edizioa. Mendez bera, Donostian izango da zintaren aurkezpenean eta bere azken lanari esker Erromako Fantafestival-ean lortutako publikoaren saria ekarriko du beso azpian. Komedia eta beldurra nahasten ditu Mendezek 84 minutuko film honetan eta aipatzekoa da Estatu Batuetako Sundance Film Festival-ean izan zuen harrera bikaina.
Sail Ofizialean Alemania, Korea, Txile, Estatu Batuak, Frantzia, Britainia Handia, Japonia eta Zeelanda Berriko 20 pelikularik adierazgarrienak izango dira ikusgai eta Zinema Astea Kang Je-gyu zuzendariaren "Shiri" filmak itxiko du. Akzio-zientzia fikziozko aipatu zinta Korean estreinatu bezain pronto, izugarrizko arrakasta lortu zuen, James Cameron-en "Titanic" filmak baino diru gehiago bildu zuelarik zine aretoetan. Je-gyu bera ere, Donostian izango da Estatu mailan egingo duen aurkezpenean.


MUNSTRO KLASIKOEN HATZAPARRETAN.

Beldur generoak inoiz urrezko garairik izan baldin badu, sasoi hori 30 eta 40ko hamarkadetan kokatu beharrean gaude. Aitarik ere badu, izan ere, Estatu Batuetan Universal produkzio etxeak, gazte eta landu gabea zegoen generoa hartu eta izarrez josi zuen.
Izar haiek munstro bilakatu zituen Universal-ek, egun, munstro zaharkituak, ohikoak, betikoak, alegia, klasikoak. XXI.mendeak sarrakio garaikidea ezagutuko du, beldurraren ikuspuntu ezberdin bat, psikologikoagoa agian, ezkutuagoa, odoltsuagoa, teknikoki landuagoa. Nolanahi ere, hauek ez dute inoiz, Bela Lugosi, Boris Karloff edota Lon Chaney-k interpretatzen zituzten pertsonaien sentsualitate, misterio eta tentsio bera izango eta gogoz kontra baldin bada ere, onartu beharrean gaude, munstro klasikoen hatzaparretan jauzteko aukera franko dugula.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, aipatu Universal produkzio etxeak ekoiztutako lanak omendu nahi izan ditu aurten, eta garaiko bestelako 12 film emango ditu. Besteak beste, Rupert Julian, Paul Leni, Tod Browning, Edgar G. Ulmer, James Whale, George Waggner eta Rowland V. Lee-ren maisulanak izango dira ikusgai, konderik erromantikoena ezagutzeko parada izango da, momiaren mendekurik gupidagabeena, erailketa zentzugabeenak, mamu bakartienaren frustrazioak, otso-gizonik basatiena, hauek guztiek bestelako unibertso batean murgiltzeko aukera emango digute, Universal-en unibertsoan alegia.


BELDURREZKO ZINE MODERNOAREN AITAK.

David F. Friedman eta Herschell Gordon Lewis dute izena, bata produktorea eta bestea zuzendaria, bikote bereiztezina, hauen filmak ondorengo gore zinea definitu zuten. Horregatik, Zinema Asteko antolatzaileek, gorazarrea egingo die aurtengo edizioan.
"Color Me Blood Red", "2000 Maniacs!" edota "Blood Feast" filmeen egileek, 60ko hamarkadan beldurrezko zine produkzioa erabat iraultzatu zuten. H.G. Lewis eta David Friedman-ek gidoilari, efektu berezien arduradun, zuzendari eta produkzio lanak bikain burutu zituzten. B mailako zinearen bultzatzaileak, aktore talde finkoa mantentzen zuten beraien ekoizpenetan, besteak beste, Rodney Bedell, Jeffrey Allen, Jerome Eden, Bennie Moore, Thomas Wood eta Vicki Miles aktoreak ikus ditzakegu pare honen lanetan. Aurtengo edizioan aurretik aipatutako kultozko hiru filmak izango dira ikusgai.


BESTELAKO EKIMENAK.

Urtero legez, aurten ere, Fanzinen IV. Topaketa egingo da eta Estatuko 10 fanzine onenak lehiatuko dira publikoaren saria lortu asmoz. Horrez gain, Zinema Asteko antolatzaileek hiru erakusketa jarriko dituzte abian, bata, efektu bereziak lantzen dituen Colin Arthur-en omenez, Arthur-ek "Conan, the barbarian", "Alien" eta "The Endless history" filmetan hartu du esku, besteak beste.
Bestea, Filmax produkzio etxeko Fantasy Factory-ri eskainia dago. Jada, lehen emaitzak begibistan dira, "Fausto" zintan ikus daitekenez. Eta azken erakusketa M.A. Martin marrazkigilearen lanari eskainia dago, iaz Martinek, Italian, Europako marrazkigile onenaren saria jaso baitzuen.
Zenbait antzerki taldek Donostia ikaraz jantziko du, era guztietako munstro eta deabruak ikus ahal izango dira kaleetan barrena, kontzertuak ez dira faltako eta zazpi egunetan zehar Donostia festa beldurgarri batean bilakatuko da. Izutiek, debekatuta dute sarrera.


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude