EUSKAL NOTAK MUNDUKO AHOTSETAN

  • Nazioarteko 32. Abesbatz Lehiaketa burutuko da egun hauetan Tolosan. Munduko abesbatzarik onenetarikoek hitzordua dute Leidor zinema aretoan datorren azaroaren lehenengora arte. Aurten Javier Bello-Portu zuzendari eta konposatzaile tolosarra omenduko dute.

2000ko urriaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tolosako Abesbatz Lehiaketan abesten diren kantuen %15 gutxi gorabehera euskal konposatzaileen obrak dira. Kopuru hau urte batetik bestera asko alda daiteke. Lehiaketan parte hartzen duten euskal abesbatzen kopuruak eta obra behartuak hemengo konpositoreenak izateak eragiten dute kopuru horretan. Batetik, hemengo abesbatzek abesti libreetan euskal konposatzaileen kantuak hautatzen dituzte normalean. Bestetik, lehiaketan parte hartzen duten abesbatzek polifonia -eta folklore-obrak abestu behar dituzte. Folklorean bi obra behartu izaten dira: bata zehatza eta bestea aldez aurretik abesti anitzez osatutako sail batetik abesbatzek aukeratutakoa. Biak euskal konpositore batenak izaten dira eta euskaraz gainera. Aurten Javier Bello-Porturen "Une vielle chanson d'amour-Mendekoste phestetan" obra abestu beharko dute ahots nahasietako koruek.
Zortzi edo bederatzi hilabete izaten dituzte abesbatzek behartutako obrak prestatzeko. Partituraz gain grabazio bat bidaltzen zaie abestiaren ahoskerarekin. Lehiaketa amaitutakoan datorren urteko behartutako abestiak aukeratzen ditu Lehiaketako Batzorde Artistikoak. Enrike Azurza, Migel Amantegi, Jose Ignacio Sainz Alfaro, Javier Busto eta Jon Bagüesek osatzen dute batzorde hau.
Javier Bustoren "Ave Maria" obra izan da orain arte Tolosako lehiaketan obra behartuen artean oihartzun handiena izan duena. Hondarribiarrak obra aspalditik idatzia bazuen ere, Tolosan kantatuarazi zenetik ia koru guztiek abestu dute. "Sentimenduak ukitzen dituen obra da. Behartutako obra izan zen orain hamar urte Tolosako lehiaketan. Jendeak emozioz beterik negar egin zuen kantuagatik eta beharbada bizitzen ari ginen momentuagatik ere bai". Bustok hainbat abesbatza zuzentzeaz gain, abesbatzarako obrak konposatzen ditu. Bera da orain Euskal Herrian eta Europa osoan, konposatzaile ezagunena eta kantatuena.


MUNDUKO KORUAK EUSKARAZ.

Tolosako Ekinbide Etxeak bidaltzen dizkien partituretaz gain, Abesbatzen Elkarteak argitaratutako "Txio-txioka" eta "Euskal Herria kantari" liburuetatik eta Tolosan Abesbatz Lehiaketaren 10. urteurrenean kantatutako tolosar konpositoreen obren artetik hartzen dituzte abesbatzek obra libreak. Hemen eta kanpoan bizi diren euskal konpositoreei deialdia egin zien Abesbatzen Elkarteak beraien lanak argitara zitezen. Tolosako konpositoreen lanak sarritan entzun dira lehiaketan. Joakin Pildainenak; Javier Bello-Porturen "Un homenaje a Iparragirre", "Chori erresiñola" eta "Soule" esate baterako; Mocoroa anaien kantuen artetik Ignacioren "Errotazaia" eta "Neure maitena" abestiak entzun dira. Tomas Garbizu izan da behartutako beste konpositoreetako bat. Gehien kantatu dena Iparragirreren "Zugana Manuela" izan da. Pablo Sorozabalen "Maite" ere urte batzutan asko entzun da. Haur Abesbatzen Lehiaketan berriz, Jesus Egigurenenak izan dira gehien kantatu direnak.
Azken aldian enkarguz egindakoak izan dira behartutako obrak. Gogoan dute oraindik CITeko arduradunek Filipinaseko "The Philippines Madrigal Singers" taldeak "Enrike Ugarteren "Maritxu, nora zoaz?" kantatu zueneko hura, "euskaldunak izango balira bezala abestu zuten". Alemaniako Halenser Madrigalisten korua ere ez dute ahantzi. "Andreas Göpfert-en zuzendaritzapean Alberto Mitxelenaren 'Jaun handiak ikus zazue' obra maisutasun handiz eskaini zuten. Euskaldunen gisan ahoskatzeaz gainera, karakter polita eta egokia eman zioten kantuari" dio CITeko arduradunak.
Euskal konpositoreak indartzea eta beraien lanak bultzatzea da lehiaketako arduradunen helburua. Euskal obra hoberen interpretatzen duenarentzat sari berezia dago. CITeko arduradunaren esanetan, "orain dela urte batzuk abesbatzarako musika konposatzen zutenak gehiago ziren. Orain musika instrumentala gehiago lantzen da. Ahotsak mugak ditu, baxutik zein altutik. Musika tresna batek, ordea, edozein nota eman dezake. Egungo konposatzaileek obra konplexuagoak, disonanteagoak egiten dituzte".
Helduentzako musika konposizio lehiaketa egin zen hainbat urtetan Tolosan CITek antolatuta. Gerora, Abesbatzen Elkartea hasi zen Haur Abesbatzentzat Konposizio Lehiaketa egiten. Baina helduentzako Konposizio-Lehiaketa abian ipintzeko ideia buruan dauka elkarteak. Joxe Mari Aierdi Abesbatz Elkarteko lehendakariaren ustetan "Euskal konposizioaren mundua itxita dago, ez baitugu partitura originalekin lan egiteko ohiturarik. Horren ordez fotokopiak erabiltzen ditugu, eta konpositoreek motibazioa galtzen dute. Obrak konposatzen dituzte, baina askotan ez dira argitaratzen". Datorren urtean Tomas Garbizu jaio zela 100 urte beteko dira eta oraindik argitaratu gabe dauden bere obrak argitaratzeko asmoa du elkarteak. Konpositoreek obrak egin arren, sarri ez daude hemengo abesbatzen mailara egokituta. Aierdiren aburuz, musikak ez du izan behar artxiboan gordeta edukitzeko, kantatua izateko baizik.


AURTENGO LEHIAKETA.

Aurtengo Abesbatz Lehiaketak 60 milioiko aurrekontua du. Munduko abesbatzarik onenak ikus eta entzun ahal izango dira Tolosan Leidor zineman urteroko hitzorduan. Abesbatz gehienak Europako Ipar-Ekialdekoak dira. Asiako ordezkariak Japonia, Korea, Israel eta Filipinas izango dira. Kubako abestalde batek ordezkatuko du Amerika eta Hegoafrikatik etorritako neska-mutilak Haur Abesbatzen Lehiaketan entzun ahal izango ditugu. Guztiak abesti zehatz batzuk abestera behartuta daude. Aipatutako Javier Bello-Porturen abestiaz gain, Pau Casalsen "O vos omnes" obra kantatu beharko dute ahots nahasietako abeslariek polifonia sailean; Julio Dominguezen "Gabeko izar" folklorean eta Vytautas Miskinisen "Ave regina coelorum" polifonian ahots berdinetan; eta azkenik, David Azurza tolosarraren "Aiko Juaniko Olabarriko" kantua izango dute obra behartua haur abesbatzek. Bitxikeria gisa sei edo zazpi abesbatzek Javier Bustoren "Zutaz" abestia hautatu dute abesti libreen tartean.
Lehiaketatik at, aurten Kubako Vocal Sampling taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Urriaren 31n agertuko da jendaurrean seikotea. Kubako musika tradizionala, jazza, saltsa eta rapa bezalako musika estiloekin nahasian eskainiko dute. Ahotsaren bitartez musika-tresnen soinuak egitea da hauen ezaugarrietako bat .

BELLO-PORTURI BURUZ
Javier Bello-Portu zuzendari eta konposatzaile tolosarra omendu nahi izan du 32. edizioak San Frantzisko elizan egindako kontzertuaren bidez. Orain 80 urte jaio zen Tolosan Javier Bello-Portu. Filosofia eta Letrak ikasteak ez zion musikarako trabarik jarri. Ikasketak hobetzera Parisera joan zen Kontserbatorio Nazionalera. Han Felipe Gorriti Eskolania sortu eta Espainiako eta Frantziako Estatuetan barna ibili zen. Sienako Chigiana Akademian orkestra-zuzendariaren lehenengo saria irabazi zuen. 60ko hamarkadan Ginebran lehenbizi eta Salzburgen geroago Herbert von Karajan eta Leopold Hager-ekin aritu zen. Hainbat abesbatz eta orkestra zuzendu du, horien artean Baionako Euskal Herriko Abesbatza.


Azkenak
Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Eguneraketa berriak daude