"DEPRESIO KASUAK EZ DIRA UGALDU, ARAZOA, GAIXOTASUNA MODAN JARRI DELADA"

  • Alvaro Iruin Gipuzkoako Ospitale Psikiatrikoko gerentea da baina kargu horretara heldu baino lehen gaixoak ere tratatu izan ditu, beraz, depresioaren gai honetan bide luzea egina du, jende ugarik pentsatzen duen hainbat konturi bere mugak jartzeko bezain luzea.

2000ko urriaren 08an
Bere esaldi faboritoetako batek argi eta garbi uzten du depresioaren mitoa eta errealitatea ezberdintzeko duen asmoa: "Lehen pertsona askok maionesa emakumearen hilekoarekin moztu egiten zela esaten zigun moduan, orain mundu guztia deprimituta dagoela saldu digute eta noski, ez da horrela".

Zer da depresioa? Medikuntzan existitzen al da?
Existitu bai, baina gaixotasun bezala hiru modu ezberdinetan existitzen da: egoera depresibo arina, ertaina eta larria. Hori depresio hutsari dagokionez.
Horrez gain, beste gaixotasun batzuekin lotutako koadro depresiboak existitzen dira, hala nola psikosi maniako depresiboa (poz eta goibelaldi exageratuak tartekatzen dituena) edota beste batzuk.
Hasierakoei dagokienez, sintomen arabera itxuraldatu egiten dira, kasurik arinenetik (tristezia eta gauzetaz interesa galtzea) larrienetaraino (delirioak eta aluzinazioak).
Hauez guztiez gain, normaltasuna existitzen da, hau da, goibeltasun arrunta, depresioa ez dena, nahiz eta jendeak askotan depresio izena eman.

Zein irizpide erabiltzen dira, beraz, pertsona bat deprimitua dagoen ala ez erabakitzeko?
Munduko Osasunaren Erakundeak emandako arauak erabiltzen dira, CIE-10 delako eskuliburuan agertzen direnak. Honek depresioaren sintoma batzuk analizatzen ditu, batzuk nuklearrak ala oinarrizkoak (derrigorrez agerian geratu behar direnak) eta besteak bigarren mailakoak.
Esate baterako, norbera ezkor egon daiteke, elikadura eta loarekin arazoak izan (bigarren mailako sintomak) baina agian ez du galdu interesik bere gauzetan edo ez du pentsatu hau bukaera denik eta beraz, ez dago deprimituta.

Zeintzuk dira, orduan, depresioaren sintomak?
Depresioak honako sintoma hauek erakusten ditu tipikoenen artean: gogo-aldarte depresiboa, zerbaitetaz interesa galtzea, gozatzeko gaitasuna galtzea eta neke handiagoa. Eta hauetako bik behintzat agertu egin behar dute; beraz, ez du balio ni triste egoteak, zeren batzuetan triste egon naiteke baina gauza batzuetaz gozatzen jarraitu, sendiaz, honetaz ala besteaz. Ez ditzagun beraz, sintomak eta gaixotasunak parekatu, bestela denok bihurtuko gara deprimituak-eta.
Dena dela, sintoma hauek egoera depresibo arin baten aurrean gaudela erakusten digute, ez tradizionalki psikiatriak depresio gisa ezagutu duenaren aurrean, sintoma psikotikoak, aluzinazioak, delirioak eta abar erakusten dituen "depresio handia" delakoaren aurrean, alegia.

Gaixotasun honetan, bestalde, norainoko eragina dute gizarteak jartzen dizkigun lortu beharreko estereotipoek?
Arazoa ez da gizarteak estereotipo batzuk edo helburu batzuk markatu eta beraietara heltzen ez bazara deprimitu egingo zarela, baizik eta zuk zeuk zeure buruari helburu altuegiak jartzen badizkiozu, ekin eta ekin eta lortzen ez badituzu frustratu eta goibeltzeko -ez deprimitzeko- arriskua duzula. Baina beti zuk zeuk jarritako helburuak dira; gizarteak eragindakoak, bai, baina zuk zeuk iragazi eta finkatzen dituzunak, eta, dena den, hori guztia eragiletako bat besterik ez da, deprimitzeko beste asko behar direlako.
Azken finean, norberak bere helburuak jartzerakoan errealista izan behar du; gizartetik heltzen zaiona iragazi. Horretarako heziketa ezinbestekoa da -heziketa, ez hezkuntza-, eta horretan ekiteko familian eragin behar dugu batez ere: "Umeak etxean ez badu jaten bidal dezagun eskola-jantokira, bertan ikasiko du-eta", "hau ikastetxean egingo dute, ni ez naiz horretan sartuko". Jarrera eroso horretara gehiegitxo ohitu gara, eta inork ez du frogatu umeak eskolan hobeto jan ala hobeto portatuko direnik. Beraz, gizarteak saldu nahi digunarekiko bahea behar-beharrezkoa dugu.

Egia da depresio kasuak ugaldu egin direla ala uste bat besterik ez da?
Tendentzia mantendu egiten da, egonkorra da. Hemen gertatzen dena zera da: orain bat-batean mundu guztia elikadura dela-eta gaixorik dago, mundu guztiak anorexia eta bulimiaz jo eta su hitz egiten du, hiru urte daramatzagu gai berberarekin, baina orain dela urte batzuk yuppiei buruz hitz egiten genuen, antsietateaz, estresaz eta abar, eta orain, dirudienez, denok deprimituta gaude...
Zikloka goaz. Zerbaitetaz hitz egiten dugu, txarto erabiltzen dugu, matxakatu egiten dugu eta gero, beste gai bati heltzen diogu. Estula duenari tuberkulosia duela esan behar ez zaion moduan, goibel dagoena ez dezagun konbentzitu deprimituta dagoela.

Zein prozedimendu jarraitzen da gaixoa izan daitekeena medikuarengana doanetik aurrera?
Horrelakoetaz normalean oheburuko medikua konturatzen da, baina bada zuzenean ospitale psikiatrikora datorrenik ere, bere bidez ala familiak, epaileak, Ertzaintzak ala bestelakoek aginduta. Prozesu arruntari jarraikiz, medikuak sintoma horiek gaixotasun bati dagozkion ala ez baloratu beharko du, eta gainera, berak trata dezakeen ala espezialistarengana bidali behar duen. Hortik aurrera tratamendua hasten da, milaka forma har dezakeen tratamendua, beti ere pertsonari egokitua delako.

Nahiz eta tratamendua gaixoari egokitua izan, badago depresioaren inguruko euskal plan orokorra dei daitekeen zerbait?
Maila horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan Osakidetzaren Osasun-Plana dugu, 2001ean bukatuko dena. Bertan atal bat osasun mentalari buruz da, oheburuko medikuekin izan beharreko harremanak eta abar, kasuak prebenitu eta tratatu asmoz. Orain, berriz, prestatzen ari diren planean helburua koadro depresiboen inguruko azpiatala sartzea da


Azkenak
Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Eguneraketa berriak daude