IZPIAK


2000ko urriaren 1ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren izena atera da EAJk hurrengo hauteskunde autonomikoetara aukeztuko duen lehendakarigaien dan-tzara. EAJko zuzendaritzak Ibarretxek berak errepikatzea nahiko omen luke baina Ibarretxek berak ez.
ELA sindikatuak Azaroaren 1 eta 2an egingo du bere X. kongresua Bilboko Nazioarteko Erakustazokan. Bere zuzendaritzan kargu aldaketa esanguratsuak ezagutuko dira, batez ere 58 urtetik gorako kideak ordezkatu beharko direlako. Horrez gain, ELA eta LABen arteko elkarlana ardatz gisa hartuko du aurrerantzean.
Josu Muguruza Madrilen tiroz hil zuten HBko parlamentarioaren aurkako atentatua ez da terrorismo ekintza bat Espainiako Barne Ministerioaren ustez.


ASTEKARIA
2000ko urriaren 1
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude