AULESTI ETA SANTA EUFEMIAN JAI ALAI

  • Lea-Artibai ezagutaraziko digun ibilbidearen bigarren zatiak Lekeitio eta Markina artetik eramango gaitu, bi herri euskaldun hauen inguruan dagoen zenbait nekazal-herri bisitatuko dugula. Hori bai, nekazaritzaz gain, Aulestin xisteraren munduan barneratzen joango gara, eta Santa Eufemiako inguru bakartian urtean behin izaten den jai jendetsua ezagutuko dugu.

2000ko irailaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lekeitioko erdiguneko bidegurutzean ezkerrera, Markina-Munitibar errepidea hartuko dugu, eta herritik atera ostean, 4,5. km.an, zuzen Munitibarrerantz.
Nekazal kutsua gordetzen duten parajeak zeharkatuz, hots, baserriz zipriztindutako paisaje politak, 9. km.an Gizaburuaga igaroko dugu. Herriskaren amaieran Bengolea aintzinako burdinola bisita dezakegu, eta kilometro batzuk aurrerago, Aulestin sartu baino lehen, Errotatxu urtegi-errota.
Kilometro bete beranduago jada Aulesti udalerrian sartzen bagara ere, herri-erdigunea bera (bestelako auzo askotxotan banatzen da) ez dugu beste lau kilometro bete arte harrapatuko.
Erdigunean ezkerrera (Markinara) egin ondoren, kilometro eta erdira dagoeneko gure hurrengo abiapuntua ikusgarriki azaltzen hasiko zaigu, Santa Eufemia baseliza kokatzen den Urregarai mendia, bere ezkerreko Bedartzandi mendigune harritsua eta bien arteko bailaratxoa, urtean behin erromeria entzutetsuaren kokalekua dena. Guztia ikusgarria.
Aulestiko Zubero eta Malats (Santiago baseliza) auzuneak igaro ostean, herritik 4,5 km.tara Santa Eufemia mendiraino igoko gaituen errepidetxoa hasten da, ezkerrera seinalizaturik dagoela. Bidexkaren lehen zatia asfaltatua dago, baina azkena gaizki aurkituko duzue, beraz lasai joan.
2 km. igo ostean lehen aipatutako bailaratxoan gaude, gure eskumara Santa Eufemia baselizara igotzeko bidezidorra dugula eta gure ezkerrean biderik behar ez duen Bedartzandi. Batetik zein bestetik bistak ederrak dira.
Inguruaz gozatu ostean, etorri garen bide berberetik Aulestiraino itzuliko gara, bertan ezkerrerako bidea hartuz (27 km.). Lea ibaiaren ondotik goazela, 3,5 km.tara jada udalerrian sartuko gara, baina beste pare bat kilometro gehiago egin arte ez ditugu lehenbiziko etxeak ikusiko, oraindik ere urrunean. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz herritxo txikia beste 300 metrotara harrapatuko dugu, Erdi Aroan sortutako etxe-multzo atsegina.
Herritxoan bertan ezkerrera joko dugu, Markina-Bolibar norabidean (bestela Gernikara goaz), baina 200 metrotara eskuinera desbideratu beharrean izango gara, Bizkaiko Begiratokiaren kartel marroiaren laguntzaz. Kontuan izanik Oiz mendiaren ipar-magalean ari garela, 36,5. km.an goraino igotzeko bidea hasten dela ikusiko dugu. Guk zuzen segituko dugu.
Puntu horretatik aurrera panoramika politak ikusten hasiko gara, kilometro bat aurrerago beren "gailurra" izango dutenak, Bizkaiko Begiratokia izeneko balkoi naturalean. Leku horretatik herrialdeko zati garrantzitsua behatzeko parada izango dugu, barnealdean hasi eta itsasoraino.


SANTA EUFEMIA ERMITA

Bizkaiko Lea-Artibaiko eskualde euskaldunaren erdi-erdian, Bizkaiko baselizarik interesgarrienetakoa aurkituko dugu, batez ere bere paregabeko kokapena dela-eta.
Santa Eufemia Markina eta Aulesti lotzen dituen errepidetik hurbil dago, eta bertako zelaietara kotxez iritsi daitekeenez, inguruan dauden atsedenlekuetatik jende gehien erakartzen duena da, batez ere irailaren 16an.


Santa Eufemiako Zelaia

Egun horretan, saindaren omenezko eguna ospatzen da, inguruan oso entzutetsua den erromeria batekin (Bizkaiko eta Gipuzkoako jende askotxo hurbiltzen da). Ospakizun nagusia Bedartzandi mendigune arrokatsua eta ermita bera aurkitzen dugun Urregarai mendiaren artean kokatzen den bailaratxoan izaten da.
Bertan, pago eta pinuz osatutako basotxo baten erdian, atsedenleku edo askaldegi atsegina dugu, bolatoki eta guzti duena. Ondo bazkaldu ondoren, bi aukera ditugu, zein baino zein ederragoak direnak eta horregatik biak gomendagarriak.


Urregarai mendiko ermita

Lehenbizi, aparkaleku gisa erabiltzen den hasierako lur-eremuaren parean, iturriaren alboan lurrezko bidexka bat hasten da, hiruzpalau bihurgune egin ostean (tartean bista politak ditugu) zelai bateraino igoko gaituztenak.
Zelai horretan, jadanik ikusten dugun baselizaraino eramango gaituen harrizko eskailera amaitezina hasten da. Azkenik, 220 bat harmaila igo ostean, gure esfortzua merezitakoa izan dela frogatuko digun ermita eta paisajea agertuko zaizkigu.
Kareharrizko baseliza bera nahikoa sinplea da, sortaldera begira duen absidearekin, baina tradizio handikoa. Horrela, aspaldidanik datorren ohituran, gerriko minez dauden pertsonak gerrian bertan argizarizko erroiluak lotu eta ermitan sartzean piztu egin izan dituzte, ofrenda gisa utziz.
Baina tradizioa baino indartsuagoa 697 metroko begiratoki pribilejiatu honetatik goza daitekeen ikustaldia da: Bizkaiko itsasaldetik Gipuzkoako mendietarainoko eremu zabala.
Dena den, mendirik ikusgarriena gure aurrean duguna da, beheko atsedenlekuaren beste aldean jasotzen den Bedartzandi mendigune arrokatsu aparta.


Bedartzandi mendia

701 metroko menditzar hau oinez edozeinek igotzeko modukoa da, nahiz eta goraino bide nabarmenik ez izan haitzen gainetik igotzea ez baita zaila suertatzen, landare gutxi izatean uneoro non gauden ikusten dugulako. Kontuan eduki beharreko bakarra oina non jartzen dugun da.
Bestalde, mendigune honek bila genitzakeen kobazulo bat baino gehiago ditu, batez ere itsasaldera duen isurialdean. Azkenik, hemendik ere itsasoa ikusgarri ageri zaigu, noski.


Aulesti

Herri zeharo euskaldun hau Euskal Herriko xistera-jokalarien harrobirik ezagunenetakoa da. Jokalari horietako askok Ameriketara emigratu izan dute.
Horrela, bitxikeri gisa, behin baino gehiagotan Aulesti "Euskal Herrian ingeles gehien entzuten den herria" gisa aurkeztu digute.
Egia izan edo ez, egia borobila dena zera da, hainbat auzotan barreiatutako udalerri honek bisitatxo bat merezi duela, erdiguneaz gain bere baserriak, ingurune ederrak, baselizak eta zubiak ezagutzeko.
Herriaren izena bertako dorretxerik garrantzitsuenak eman dio. Pedro Ibañez de Aulestiak eraikiarazitako dorretxe hau 1456koa da, eta kareharrizko kubo sendoa osatzen du (horma batzuk ia bi metroko lodiera dute). Bestalde, nekazal herri honetako Malats auzoan San Martin baseliza gotikoa bisita dezakegu, eskualdeko baserririk zaharrenetako batzuk (Erdi Arokoak) kokatzen diren etxe-multzotik gertu.
Azkenik, herria zeharkatzen duen Lea ibaiaren gainean ojiba-arkuko zenbait zubi interesgarri ikusiko dugu.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
GIZABURUAGA

Lo egiteko
Akuiola Nekazal Etxea- Akuiola Baserria. 94- 684 12 13. Logela bikoitza 4.000-4.500 pzta.

MUNITIBAR-GERRIKAITZ

Lo egiteko
Garro Nekazal Etxea- San Migel auzoa. 94- 616 41 36. Logela bikoitza 5.500.

AULESTI

Udaletxea:
94- 627 90 06.

Jatorduan
Errekondo Bar-Jatetxea- Gernika bidea.
Zarrabenta Bar-Jatetxea- Aulesti 34.

Lo egiteko
Auzoko Nekazal Etxea- Urriola auzoa. 94- 627 90 01. Logela bikoitza 6.000 pzta.


Azkenak
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude