"EZ DUT GOYA GEHIAGORIK NAHI"

  • Egungo zinea kontsumo bizkorreko produktua bihurtu dela dio. Errusieraz bikain hitz egiten duen arren, animazioaren bidez hitzekin baino hobe mintzo da. Aurtengo Gasteizko Ikus-entzunezkoen Jaialdian "Haragia" laburrarekin, esperimentazio sailan lehen saria lortu du.

2000ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Badu eskarmenturik lan honetan, horregatik, patxadaz hartzeko erabaki irmoa hartu du. Lau seme-alaben ama eta EHUko Arte Ederretako irakaslea ere bada. Apaltasun eta irudimen handikoa, Euskal Herriko zuzendaririk berritzaileenetarikoa dugu. Begoña du izena eta apaizekin zerikusirik ez duen arren, Vicario darama deitura. Larrabetzuko herria zeharkatzen duen errepide magaleko taberna izan dugu elkarrizketaren lekuko, nahiz eta Begoña jaiotzez lezamarra izan.
Behin laburra ikusita, zalantza bat sortzen da: animazio teknikak bikain menperatzen dituzula erakusteko ala gai sakonago batetaz jarduteko baliabide bezala erabili duzu "Haragia"?
"Haragia" desagertuei buruzko laburra da, hausnarketa sakon baten ondoren eginiko lana. Gizakiok oro har, gorpuak ikusi arte ez ditugu desagertuak hildakotzat jotzen eta, "Haragia"n, bizidun bezala tratatu ditut. Niretzat kontraesan bortitza izan da, izan ere, pelikulan, hildakoak lur azpian mugitzen ikusten baitira, bizirik. Animazioaren bitartez gai hori lantzea interesgarria izan da oso.
Azken lanarekin, aurrekoekin izandako sentsazio bera nabaritu dut. Oraingoan ere, filma behin amaituta, arrotza egin zait. Ez dakit zergatik, aldendu egiten naiz beraiengandik, beste zuzendari batenak izango bailiran ikusten ditut.

Desagertu eta hildako gorpuez aritzeko, diskurtso positiboa aukeratu duzu. Zergatik ikuspuntu hori?
Esperientzia pertsonal batetik abiatu nintzen, eta terapia moduko bat izan zen niretzako. Egun batean nire gurasoak jatetxe batera joan eta afaltzen zeudela, bat-batean aita hil egin zen. Amak deitu eta gertatutakoa kontatu zidan. Une hartan aita desagertutzat jo eta gorpua ikusteko beharra sentitu nuen; sinestea zaila gertatzen zitzaidan eta agurra emateko beharra sentitu nuen. Askotan pentsatu izan dut gertakizun horren inguruan gaia berreskuratzea eta terapia bezala hartzea. Hausnarketarako denbora hartu, eta laburraren gidoia idazteari ekin nion.

Animazioko eta fikzioko laburrek filmaketa prozesu bera jarraitzen al dute? Zeintzuk dira eman beharreko funtsezko pausoak?
Labur bat egiteko dirua izatea beharrezkoa da. Nik proiektu asko ditut baina soilik diru nahikoa biltzen dudanean burutzen ditut. Madrilen eta Gasteizen proiektua interesgarritzat jotzen dela ikusten dudanean eta, batik bat, diru laguntzak jasotzeko aukera dudala ikustean, orduan hasten naiz lanean. Ez diot teknikari garrantzi handiegirik ematen. Animazioa eta fikzioaren artean dagoen ezberdintasuna nabaria da, kamara mota bat edo bestea erabiltzen duzu, pausoz pausoko kamara edota kamara arrunta. Fikzioan adibidez, mugitzen dena jasotzen duzu eta animazioan aitzitik, guztiz kontrakoa, objektiboaren aurrean mugiarazi egiten dituzu mugitzen ez diren gauzak. Irudiari kutsu berezi bat ematen diozu. Animazioa egiten dut ekoizpena askoz ere sinpleagoa delako, nire eguneroko bizitza, lau seme-alabekin, nahiko zaila baita. Ez nuke talde oso bat nire ordutegira behartuko. Alde horretatik, animazioa oso egokia da nik neuk kontrolatzen dudalako ekoizpena eta nahi dudan orduetan lan egiten dudalako, egia esan, askatasun osoa dut. Fikzioa egiten duzunean eta zuzendaria zarenean, egiten den gauza bakarra agintzea da, eta nik ez dut hori gustuko. Materiala ukitzea, kamara prestatzea, argazkiak eta musika egitea, muntatzea, soinuak sortzea, laborategietara joatea, filma fotogramaz fotograma ezagutzea da nik nahi dudana. Horregatik egiten zait hain interesgarria animazioa.

Animazioarekin duzun maitasun harremanak zazpi urte ditu. Arte Ederretan lizentziatu eta gero, ba al zenekien animazioan aritu nahi zenuela?
Artegintzaren alor anitz gustatzen zaizkidalako hasi nintzen animazioa egiten. Lehendabiziko laburra 1993an egin nuen, "Geroztik ere". Hala eta guztiz ere, animaziorako interesa txikitatik datorkit. Ez dut Bilboko laburren jaialdi bat bera ere galdu eta animazioko filmeek zur eta lur uzten ninduten beti. Azkenaldian, asko zabaldu da zine mota hau eta dagoeneko jendeak ezagutzen du. Hogeita bost urte nituenean, Arte Ederrak amaitu eta gero, aukera gutxi zeuden: bideo artegintza, bideo industriala edota publizitatea, eta hiruretatik bat bera ere ez nuen gogoko. Orain ez bezala, oso zaila iruditzen zitzaidan animazioa egitea, gainera ez nuen inor ezagutzen. Baina bizitza izugarria da eta, nik esan ohi dudan bezala, unibertsoa koherentea da. Beti gustatu izan zaizkit hizkuntzak, eta ikasketak amaitzear nengoela, errusiera ikasteari ekin nion ekialdeko irakasle batekin. Liburuetaz gogaitu nintzenean, irakasleari Errusiara joateko asmoa nuela esan nion eta familia bat aurkitu zidan bertan. Etxean hartu nindutenek animazioan egiten zuten lan. Animazio ikastaroa jarri zuten abian eta buru-belarrri sartu nintzen. Ordutik garbi nuen animazioa egin nahi nuela, baina ezinezko iruditzen zitzaidan pelikula bat egitea. Euskal Herrira bueltatu nintzenean, Berasategi ekoizlea "Haizearen erronka" filma prestatzen ari zen. Ez nuen filman esku hartu nahi, baina animazioaz gehiago ikastea nuen helburu, beraz, taldean sartu eta sei hilabeteko ikastaroa egin nuen.

Nahiz eta egun pelikulak filmatzeko erraztasun gehiago izan, asko ez dira zine aretoetara iristen eta zinemaldietan soilik ikus daitezke. Zeren arabera neurtzen da egun pelikula baten kalitatea? Zein izan da azkenaldian ikusi duzun ekoizpenik itxurazkoena?
Estatuko zinea ezagutzen dut gehien, izan ere, Espainiako Akademiaren kidea naiz. Ekoiztetxe bakoitzak bere lanak bidaltzen ditu Akademiara, honek Goya sariak eman behar dituenean, eta aurkezten diren filmak ikusten ditut, guztiak. Ez naiz inoiz joaten zinera, seme-alabekin ezinezkoa da. Lehen joaten nintzen, baina beti gustatu izan zait gehiago antzerkia zinea baino. Zinea interes gutxi duen kontsumo bizkorreko produktua bihurtu da eta harro nago zinezalea ez naizelako. Badaude salbuespenak, noski. Bartzelonan, saiatzen naiz pelikulak ikusten: zine iraniarra, Pakistango filmen bat...

1997an "Pregunta por mi" zure hirugarren laburrak Goya saria eskuratu zuen. Aldaketarik egon da zure ibilbidean geroztik?
Ez asko, poz handia hartu nuen eta batez ere, bultzada morala eman zidan. Hortik aurrera, lasaitasunarekin lan egin nezakeela ohartu nintzen, baina ez zen aldaketarik gertatu, nik ez nuelako nahi izan. Ez dut luzemetrai bat egin nahi, ez dut Estatu Batuetara joan nahi, ez dut enpresa handi batean lan egin nahi... horregatik, ez dut Goya gehiagorik nahi. Asko dira zinean aritu nahi dutenak baina nik laburrak egitea da dudan helburu bakarra eta ikasten jarraitzea. Lagunek esaten didate nire akatsik handiena handinahirik ez izatea dela, baina badut: bizitzan lasaitasuna mantentzea.

Lau labur filmatu eta gero, "Geroztik ere" (1993), "Zureganako grina" (1996), "Pregunta por mi" (1996) eta "Haragia" (1999), bilakaerarik nabaritu duzu zure zinean?
Azken urte honetan zenbait lekutan atzera begirakoak egin dizkidate. Nire lanak ordena kronologikoan erakutsi ditut eta, orduan konturatu naiz zein bilakaera egon den, asko egin dut hobera, baina oraindik asko dut ikasteko. Lau laburren artean koherentzia handia dagoela konturatu naiz. Animazioan dagoen tekniken aberastasuna ez da fikzioan aurkitzen, ezinezkoa da. Animazioan teknikak amaigabeak dira, edozein elementurekin egin daiteke animazioa. Batzuk egokiagoak dira gauza batzuk kontatzeko, eta kontu handiz aukeratu behar dira.

Euskal Herrian animazioa ezagutzen dugunetik, zerbait aldatu al da? Badago zaletasunik ala moda bat da?
Gauza asko aldatu dira. Geroz eta zaletasun gehiago dago. Baina kontua da zaila dela zinean egitea, diru mordoa behar delako. Bideoan aukera gutxiago dago lanak erakusteko, esparrua txikiagoa da, kultur etxeetan soilik erakusten dituzu zure lanak. Zinean eginez gero, eremu izugarria zabaltzen zaizu.

Gainera, geroz eta zinemaldi gehiago dago, laburren kultura ezagunagoa da. Horren ondorioz landuagoak daudela uste al duzu?
Askoz gehiago zentzu guztietan. Aurrekontu txikiekin egindakoak dira eta gainera onak. Egun laburretan soilik ikus dezakegu kalitatezko zinea, jendeak bihotzarekin egiten du inolako interes ekonomikorik gabe, urteetan mamitzen joan den argumentua errealitate bihurtuz. Nire ustez, jendeak 700 pezeta ordainduko lituzke zortzi labur on ikusteko. Baina aukera hori ez dugu oraindik. Orain gutxi, Hollywoodeko akademiak interneten estreinatutako filmak ez dituela estreinaldi bezala onartuko esan du, ez duelako dirurik uzten. Gure esku dago, ez badugu zirkuitu komertzialetan ibili nahi, beste bide bat bilatu behar dugu.

Gerorako proiekturik bai?
Ezindu psikikoentzako txikitatik irakurtzen eta idazten ikasteko metodo bat sortu nahi dut. Ideiak baditut, animazio zintak filmatu nahi ditut, sinpleak eta didaktikoak era berean. Aurten hori egitea espero dut, bestelako proiektuak denbora gehiago dudanean landuko ditut


Azkenak
“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Eguneraketa berriak daude