Audientzia gorakadaren eraginez, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratiak egiten duten "etxez etxeko" kanpaina ere abiarazi du Lapurdiko irratiak barnealdeko entzuleak hunkitzeko.
Posta izan da beti entzuleen atxikimendua jasotzeko bidea. Orain aldiz, biziki zaila zaie ohiko moldea erabiltzea buxeta handitzeari aitzin egiteko, jasotako diru publikoa ere ez da aski. Hain zuzen, Mediametrie etxeak egindako neurketan ageri da audientzia gorakada ikusgarria izan duela Gure Irratiak Lapurdiko barnealdean, entzuleria fidelena 25 eta 35 urte bitarteko adin multzoa izanez. Azkenaldian halaber, gazte hatsa eman die bere emankizunei Baionako irratiak. Igoera haatik, ez da zerutik etorri, "programazioa askoz landuagoa da orain, jendea trebatua dago hiru urtez jardun ondotik. Era berean, Lapurdi barnealdeko herriekin elkarlana indartzearen ondorioa da. Alta bada, Lapurdiko 20 herrietan diru bilketa bat eginen dugu etxez etxe ibiliz. 12 herri hilaren hondarrera arte, eta irailean beste 4, herriko bestak direla-eta", diosku Agus Hernan irratiko zuzendariak. "Laguntzaileak gainera, urririk ari dira lanean".
Kanpainari so, kontuan izan dute Behe Nafarroa eta Zuberoaren artean 48.000 biztanle baino ez daudela, eta Lapurdin aldiz, 220.000, beti ere jakinki euskaldunen kopurua BABn -Biarritz, Anglet eta Baiona- %8koa dela. Bertan, 23 irrati entzungai dauden bitartean, barnealdean aukera murritzagoa da. "Kostaldeko sustengua aurreragorako utzi eta lehentasuna barnealdea da. Ohiturarik ez egotean, zaila izaten ari da etxez etxeko diru bilketa, baina denboraren poderioz emankor izanen delakoan gaude". Kanpainaren kariaz, besta bat antolatu zuen Gure Irratiak hilaren 18an Zuraiden
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.