NORK HIL ZUEN AZKEN COWBOY-A?

  • Generoak agortuta dagoela badirudi ere, asko dira oraindik cowboy film zaleak. Horren jakitun, astelehenetik ostiralera ETB-2ko western zikloaren barruan, telebistan estreinatzeke dauden filmak ere ematen hasiak dira. Ostera jarriko ahal dira modan western-ak!

2000ko ekainaren 18an
Bizkarra eman dio azken aldian Hollywoodek western generoari. Hutsalak izan dira zenbait zinegilek egindako ahaleginak "cow boy" film liriko nahiz epikoen xarma berreskuratzeko. Horra hor Lawrence Kasdan-en "Silverado" edo Walter Hill-en "Jeronimo", genroa biziberritzeko balio izan ez zutenak. Dena den, bada itxaropen zantzurik, noizbait western-aren pizkundea ikus dezagun. Horren haritik, mesedegarria izan daiteke Ridley Scotten "Gladiator" bezalako film bat denon ahotan ibiltzea, erromatar filmen loraldia western filmen garai berean gertatu zen-eta.
Bitartean, telebistan ematen diren filmekin gozatzen segiko dugu. Horren ildotik, harrera ona izaten ari da egunero 17:30etan ematen den western zikloa. Hain zuzen, urtarriletik, %22,6ko audientzia du batez beste, 217.000 ikusle erdietsiz. Orain, Euskal Telebistak merkatu amerikarrean hamabi bat western arrakastatsu eta telebistan eman gabeak erosi ditu. Halaber, ahalegin berezia egin du zenbait film berriro itzuli eta ondoren ziklo honetan emateko. Bikoizketak Euskal Herrian eta Espainiako beste zenbait enpresatan egin dira. Aurretik film hauen bikoizketa Hego Amerikan egina zegoenez, ikusleak ohituta dauden hizkera eta esamoldeetara egokitu nahi izan dira filmok.


CHARLTON SIOUX BIHURTUTA.

Halaxe, denok ezagutzen ditugun klasikoen artean emango dira estreinatzeke dauden filmak. "El dorado", "El hombre que mato a Liberty Wallance" eta "Raices Profundas" pelikulekin batera, "Espuelas negras", "Los rebeldes de Kansas", "La ley de los fuertes" eta "El salvaje" ere ikusgai ditugu. Oraindik gaztelaniazko izenbururik gabeko beste film batzuk ere badaude: "Arizona Bushwackers", "Copper Canyon", "Flaming Feather", "Red Tomahawk", "Silver City" eta "Gunfighters".
"La ley de los fuertes", zerrenda honetan dauden pelikuletariko bat, Rudolph Maté zinegileak zuzendu zuen. Maték 27 film baino gehiago errodatu ditu, tartean, "Horizontes azules" eta "La ley de los fuertes" direla. Filmeko protagonistak Charlton Heston eta Anne Baxter aktoreak dira. Konfederazioko soldadua eta iragan iluneko emakumearen arteko harremana antzezten dute.
Charlton Heston dugu "El salvaje" filmaren aktore nagusia ere. 1953. urteko pelikula honetan sioux artean hazi eta hezi den gizon zuriarena hezurmamitzen du Hestonek.
"Gunfighters" filman Randolph Scott ikus ahal izango da. Hollywoodeko western-izar ezaguna da Scott. Pelikula honetan Scott bizitza berria hasi nahi duen pistolero ohia da. Griff Barnett aberatsarentzat lanean ari dela, agurearen biloba langile berriaz maiteminduko da.
Byron Haskinen "Silver City" ETBk erositako film emangabean ere, aktore ezagunek hartzen dute parte: Barry Fitzgerald, Yvonne de Carlo eta Edgar Buchanan.
"Los rebeldes de Kansas", berriz, Melvin Frankek zuzendutako western-a dugu. Cam Bleeker (Fess Parker) eta Luce Darcy-ren (Jeff Chandlerren) arteko ika-mikak ditu ardatz. Bleekerrek bere emaztearen hilketaren mendekua nahi du eta Darcy, gauza guztien gainetik, bere helburuak bete nahi dituen gizona da


Azkenak
Irantzu Fernandez eta Belen Ausejo: "Arlo askotan aurrekaria izan zen Julia Fernandez Zabaleta, nortasun handiko emakumea"

Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.


2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Eguneraketa berriak daude