KULTUR EUSKARRIAK ZABALTZEN

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hogeita bost urte igaro dira herriko gau-eskolan alfabetatzen eta irakasten aritzen nintzenetik. Liburua zen orduan irakasteko euskarri ia bakarra. Geroxeago mahai-jokoak liburuen osagarri bihurtu ziren eta azkenaldi honetan tresna informatikoak ere aurrekoen osagarri bihurtu dira.
Euskararen eta euskal kulturaren inguruan aritzen diren erakunde gehienek kultur euskarrien eboluzio eta inplementazioa bizi izan dituzte eta askotan esfortzu handiak egin behar izan dira egoera berriek eskatzen zuten mentalitate-aldaketak eman ahal izateko. Gainera, gero eta gauza gutxiago dago denboran zehar irauten duena, hau da, informazioaren munduan goizeko 8retan emandako berria eguerdirako askotan berri zahar bihurtu da edota irakaskuntzan, aurten argitara emandako testu-liburu batek datorren urterako eranskin batzuk behar ditu eguneratuta mantentzeko.
Bestalde, eta hainbeste urtetako lanen ondorioz, euskal kulturaren enpresetan aritzen diren kideek esperientzia metatu dute eta hau oso zaila izaten da erakundeko gainerako kideei esplizitoki transmititzea. Orain arte transmisiorako bide bakarra elkarrekin fisikoki lan egitea izan da eta noski, egoera hau oso gutxitan izaten da posible. Beraz, erakunde gehienetan dagoen jakinduria eta esperientzia pertsonetan esklusiboki metatuta dago eta pertsona horiek desagertzen edo joaten direnean, erakundeek batzuetan hutsetik hasi behar izaten dute prozesuak eraikitzen.
XXI. mendearen atarian gauden honetan, informazio-teknologia berriek aldaketa nabariak ekar ditzakete arestian azaldutako eszenatokian. Sistema hauek baliatuz, erakundeek informazioa uneoroko aldaketak ahalbidetzen dituen euskarrian eduki dezakete eta orduan, urte batetik bestera testuliburua aldatzea edota zaharkituta geratu den informazio hori prozesu historiko-dinamiko batean kokatzea posible izango da. Gainera, erakunde bereko diren baina leku desberdinetan lan egiten duten bi pertsonak lanean elkarrekin aritzeko aukera izango dute eta honela, esperientziak trukatzerik izango dute. Beraz, pertsona hauetako batek erakundea uztean edo desagertzean, beste kide bat bere esperientziaren zati batez jabetzeko posibilitate gehiago egongo da.
Baina, informazio-sistema berri hauek beste aldaketa batzuk ere ekarriko dituzte. Egia da, erakunde batek bere informazio-sistema eratzen duenean bere "know how" zaindu nahi duela, baina ordura arte garatu ezin zituen hainbat produktu garatzeko posibilitatea zabaltzen zaiola ere bai. Hau ekonomiaren edozein alorretan gertatzen ari bada ere, euskal kulturan tentsio bereziak eragin ditzake, gure erakundeek, gutxi edo gehiago, bere laneko eremua izan baitute. Nire ustez, bata bestearen laneko eremutan sartzea gero eta normalagoa izango da eta horren aurrean gerta daitekeena ondoan azaltzen diren hiru bideetakoren batetik joango da: haserretzea, konpetitzea edo aliantza estrategikoak bultzatzea.
EGIA esan, badago beste bide bat eta hau aurreko hirurak fasetzat hartzetik dator; hortaz, lehenbizi haserretu egin beharko dugu geure artean, baina aldi berean merkatuan bizi ahal izateko konpetitu egin beharko dugu eta azkenik, euskara eta Euskal Herria zerbait izango badira, aliantza puntualak hasieran, estrategikoak geroxeago, bilatu beharko ditugu.
Informazio-teknologiak tresnak baino ez dira, eta tresna hauek gure adimenaren arabera erabili beharko ditugu. Horretarako ahalmenik erakusten ez badugu, beste batzuk ateak joka ditugu beste kultura bat ekartzeko prest


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude