FIBROSI KISTIKOA SENDATUKO DA?

  • Asko aurreratu den arren, oraindik fibrosi kistikoaren sendaketa partziala bakarrik lortu da. Terapia genetikoan sakonduta ordea, posible izango omen da betiko sendaketa lortzea.

2000ko maiatzaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Fibrosi kistikoaren inguruan antolatu den V. Batzar Nazionalaren antolatzaileetako bat izan den Jose María Nadal doktoreak iragarri duenez, aurrerakuntza berriei esker eta terapia genetikoarekin egindako saiakuntzak eskaintzen duten itxaropenaren bidetik, fibrosi kistikoa agian sendatzeko moduan egongo ginateke, behin betiko, 10 urte baino lehenagoko epean.
Murtzian burutu zen gaitz honi buruzko Batzarraren batzorde antolatzaileko presidentea zen J.M. Nadalek ekitaldiaren inaugurazio gisa eskainitako hitzaldiaren izenburua horixe izan da: "Fibrosi Kistikoa: eguneratzea". Espezialista honek azaldu zuen bezala, gaitzaren tratamendurik eraginkorrena, eta gaur egun fibrosi kistikoarentzako irtenbide behin betikoa ekar dezakeena, itxura guztien arabera, terapia genetikoa da. Terapeutika modu horrekin egindako saiakuntzek sendaketa partziala dakarte oraingoz, baina teknikak aurrera egin ahala, eta oraindik ere konpondu gabeko puntu ilun batzuk argitu bezain pronto, sendaketa behin betikoa izango dela pentsa daiteke.
Nadalek gogoratu zuen bezala, ikaragarri aurreratu da azken aldi honetan pazienteen bizi-itxaropenean eta baita berauen bizi kalitatean ere: gaur egun gaitza jasaten duten pertsonen batez besteko adina 12,6 urtekoa da, duela urte batzuk 4 urtera ere iristen ez zen bitartean. Horregatik, gaur egun "ez da gaixotasun pediatrikoa soilik"


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.