ETXEBIZITZAK ERE IZANGO DU ALDAKETARIK

  • Mundu osoko arkitektoek etorkizuneko etxebizitza diseinatzearekin amesten dute. Hartara, egungo etxeetatik asko aldentzen diren proiektu imaginaezinak aurkeztu dituzte. Begiratu bat eman nahi?

2000ko maiatzaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Etxearen barrualdeak izango duen itxuraz jardun gara, zer nolako aparailuak izango ditugun, zein funtzio beteko dituzten... baina kanpoko itxura ere berezia izango da oso, urte askoren buruan sumatuko bada ere. Japonian, esate baterako, Taisei enpresak 4.000 metroko luzera duen etxe baten maketa aurkeztu du eta, era berean, enpresa hau Shimuzu Corporation-ekin lehian da lehenengo lurpeko hiria Japonian eraikitzeko, Alice City proiektuaren baitan. Proiektu izugarri hauetatik lau etxe mota aukeratu ditugu, arkitekturaren joeren berri izan dezazuen.

ETXE MUGIKORRAK.

Estatu Batuetan geroz eta jende gehiago bizi da trailerretan, atoia daramaten kamionetetan edo roulottetan. Lan merkatu amerikarra oso mugikorra da eta horrek eragina du bizimoduan.
Europan ez dirudi oso arrakastatsua izango denik, lurraren jabetza arautzen duten legeak zorrotzagoak baitira. Horren parekoak lirateke kanpina, jabetza anitza edo itsasontziak.


KOMUNA MODERNOAK.

Gazteak etxetik berandu alde egiteak eta "squatter"okupa mugimenduaren gorakadak etxebizitza mota berria ekar dezake. Errentagarria izan dadin, zerbitzuak erdibanatzean legoke gakoa. Bizileku indibiduala txikitzen da, hoteleko gelen antzekoa delarik, eta sukaldea, garbitegia eta jangela handitzen dira, denek erabil ahal ditzaten. Familia bat ere bizi daiteke bertan, halaber, lagunak, artistak, gazteak edo adinduak. Alokairu sistemaren bitartez funtzionatuko lukete.


LURPEKO ETXEAK.

Izenak dioen bezala etxeak lurpean leudeke. EEBBetan halako eraikin bat egiten ari dira laborategi bat bertan ipintzeko. Ez dirudi Teletubby-en bizilekuen antzeko etxe hauek laster ikusiko ditugunik. Dena den, aipatu behar da lurpeko hiri bat, Alice City eraikitzeko asmoa dutela Japonian. "Seigarren pisuan bizi naiz" esaldia arraroa gertatuko zaio askori, baina agian laster izango ditugu lurpeko galeria komertzialak, bulegoak eta ospitaleak.


HIRIKO LEIZEAK.

Estudioaren antzekoa da, baina ekipamendu teknologiko handiagoa du. Batez beste 30 metro karratukoa da, eta etxe hauetako erabiltzaileak gurasoen etxetik laster alde egin nahi duten ikasleak izan litezke. Adituen arabera, klase diruduna ere interesatua legoke, hirian daudenean operazio base gisa erabiltzeko


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.