HEZUR ETA HARAGIZKO GRIMM ANAIAK


2000ko apirilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bortitzak ziren Jacob eta Wilhelm Grimm. Hala ondorioztatu du askok ipuinak irakurrita. Abertzaleak ere baziren: alemaniar kultur nazioa eratzen lagundu zuten eta azkenean Estatu nazioaren eraikuntzan ere parte hartu zuten. Sei anai-arrebetatik zaharrenak ziren Wilhelm eta Jacob. XVIII. mendeko 80ko hamarkadaren erdialdean jaio ziren Hanaun, urtebeteko aldearekin. Marburgo Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuten. Bertatik kaleratu zituzten "Zazpien Agiria" sinatzeagatik. Agiriarekin Erregeak indarrean zegoen Konstituzioa deuseztu zuela-eta protesta egin nahi zuten. Jacob gizon txiki eta potoloa zen. Lotsatia berez, mendira pasiatzera joatea baino nahiago zuen "Literaturatik pasiatzea". Wilhelm gonazalea zen eta emakumeek ere gustuko zuten bera. Osasunez ahula, asma eta bihotzeko gaitzak pairatzen zituen. 39 urterekin ezkondu zen txikitako lagun batekin. 1812an argitaratu zuten "Haurtzaroko eta etxeko ipuinak" lehen aldiz. Azken urteetan Alemanezko hiztegi erraldoiari ekin zioten. Bizirik zeuden artean ez zuten hiztegia bukatu, ez euren ipuin bildumen arrakasta gozatu, ezta 1871ko Alemaniar Estatuko sorkuntza ikusi ere


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!