EKAITZA DATOR?


2000ko apirilaren 30an
Bai, bakoitza ahal eta nahi zuenean eskolaratzen zen garai haiek! Sei urtera arte ez zen eskolarik eta orduan ere, artzantzan edo itzulan edo... lanik ez zenean bakarrik joaten ziren haurrak bertara. Gehienetan, hamaika urterekin bizitzarako behar beste ikasia zutela eta, ez zuen inor askok jarraitzeko aukerarik izaten; bizitzak eta beharrak irakatsiko zien gainerakoa.
Egun, aldiz, derrigorrezkoa da eskolaratzea. Hala ere, gero eta haur, ume, gaxte eta gazte gutxiago dago eskolarako. Lehengo haurtzaindegi-familien lekuan, kuku-familiak hedatu zaizkigu: ume bakarra eta hori habia zapuzten ez denean!
ONDORIOZ, eskolen artean, konpetentzia izugarria dator. Eskola bakoitzak ondokoa edo ondoko herrikoa baino hobea dela adierazi behar du lau haizetara. Berez, oso egoera interesgarria sortzen da, izan ere, ikasleak eta gurasoak gustukoena dituztenek lortuko baitute arrakasta. Baina jokoa ez da orekatua. Batetik, eskola denek ez dituzte medio berdinak, izan ere, publikoa izan edo ez izan, aldea dago. Batzuei gelak osatzeko gutxieneko kopurua exijitzen zaie eta besteei zazpi ikaslerekin taldea onartu. Irakasleen ordu lektiboetan alde handia dago batetik bestera eta ordurik gehien sartzen dituztenek, gainera, beren eskola besteen gainetik jarri nahian, eskolaz kanpoko aktibitateak antolatzen eta gainerakoetan jarduten dute. A, eta soldaten kontua ez aipatuta hobe!
Bestetik, gurasoen esku-hartzea nabarmenagoa da (gehienetan) eskola konzertatuetan (Administrazioak diruz lagunduak baina sare publikoan ez daudenak). Nola guraso hala irakasleek eskola berena duten sentimendua barneratua daukate. Zenbait kasutan, udalak eta lantegiek ere esku hartze zuzena izan ohi dute.
Hau dena bazenekiten, noski. Nora noan? Azken boladan eskola batzutan liskar entzutetsuak gertatu zaizkigu: autoa erre han, sutea hemen, mehatxuak hor... Ez da lanbide atsegina irakasle izatea, zenbait lekutan. Batzuk diote, 14/16 urte arteko ikasle horiek DBHn gerarazteak tentsioa areagotu egin duela eskoletan. Lehen 14 urterekin alde egiten zutenak (ez batzuk nahi orduko) orain, beste bi urtez jarraitu behar dutela. 14 urte izan eta betiko irakasleak begien bistatik noiz kenduko zain dagoenarentzat, beste hainbeste.
Dena den, eta berriro diot, konpetentziak eragin zuzena du. Gure eskola besteen gainetik azaldu beharrak, leku askotan, arau eta lege murriztaileak hartzea ekarri du eta adin horietan, seguru asko gure herriko gatazkaren ispilatze soila, zapalkuntza eta jarrera faszistatzat jo dira.
Greba gehiegi egiten da, nork ekarriko ditu bere haurrak gurera hainbeste grebarekin? Gureak denean hobea izan behar du, baita horretan ere. Ikasle pasotarik nahi ez ordea! Gauza bera gertatzen da ikasleen jarrerarekin ere. Guraso, herritar eta irakasle askoren ustez, pasiloetako eserialdiak edo burrunbak nahiz manifak, inposaketa bortitzak dira eta irakasteko zein ikasteko eskubideak zanpatzen dituzte sarri. Zenbait mural eta pankartak diona jasanezina da eta abar.
GREBA gehiegi egiten da eskola batzutan, ni ere ados. Konbibentzia arau behar zutenak lege murriztaile bihurtu dira, ni ere ados. Eskola ordea elkarbizitzan trebatzen ikasteko ere bada. Han ikasi eta irakatsi beharko dugu denok elkarri entzuten eta helburuak batera gauzatzen. Dena greba bidez konpondu behar al da? Dena lege bidez lotu behar al dugu? Ezin al dugu eskolako kolektibo guztiok batera, banaka aldarrikatzen duguna adierazi?
Egia baldin bada euskarazko testuak falta ditugula, egia baldin bada ETTek prekarietatea dakartela gure gazteentzat eta ez hain gazteentzat, egia baldin bada presoak herriratzea legezkoa eta gizalegezkoa dela... zergatik ez ditugu denon artean antolatzen estrategiak? Zergatik ari gara greba beste aukerarik ez bagenu bezala, azkenik greba bera inolako indarrik gabeko instrumentu hil bilakatzen? Ez al litzateke hobea hitzaldi bat, antzerki bat, esketx bat, jaialdi bat, festa bat, komiki bat... Zergatik dugu helburu (ikasle eta irakasle mordoa oso pozik klase eman ordez jai egitearekin) hainbeste aldiz klasea galtzea?
Ekaitz honek ikasle, irakasle, guraso eta herritar kezkatuenak erasotzen ditu bortizkien; haiek nozitzen dute oinazea muinenean eta haiek behar ditugu eskoletako heziketa tolerante, elkartasunezko eta euskalduna bihurtzeko


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude