AZPIEGITURAK


2000ko apirilaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azpiegitura erraldoien eraikitze lanen inguruko berriak pilatzen ari zaizkigu azken boladan Hego Euskal Herrian eta hauek izugarrizko eragin ekonomiko, sozial eta ekologikoa dute. Esaterako: Abiadura Handiko Trena (AHT), Jaizkibelgo superportuaren proiektua, Donostialdeko 2. ingurabidea, garraio plataformen hedapena Oiartzun-Lezo-Gaintxurizketan (hauek Gipuzkoan), Zabalgarbiko hondakin errauskailua, Boroako zentral termikoa (Bizkaian) eta Itoizko urtegia (Nafarroan). Hauen aurrean euskal hiritarren gehiengoa nahikoa pasibo agertzen bada ere, sektore batzuk mobilizatzen ari dira hauen aurka. Igande honetan, hilak 16, AHTren aurkako asanbladak eta autobiaren aurkako herri ekimenak mendi martxa deitu dute Landetxatik Pasai Donibaneraino garraio azpiegituren hedapen bortitz hau salatzeko. Arduradun politiko eta ekonomikoek herri ekimen honen arrazoiak entzun beharko lituzkete, eta ez, beren ustez gutxiengoa direlako, saihestu. Ezin da ahantzi Lemoizko zentral nuklearra herri ekimenak aurkako jarrera azaldu zuelako gerarazi zela


Azkenak
Eguneraketa berriak daude