ESTIBALIZERAKO GAU IBILALDIA SURREALISTA GERTATU ZEN BEHIN

  • Ivan Alonso Radio Vitoriako esatariak ia hogei urte daramatza irratigintzan.

2000ko apirilaren 2an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Goiz jaiki behar ez izatea da gehien gustatzen zaiona. 1981ean hasi zenez geroz, batik bat musika saioak egin ditu, Radio 4, Cope, Cadena 100, eta Radio Vitorian berriro. Emisora guztietan aritu da lan giro onean, "soldata da irrati batetik bestera dagoen alderik handiena". Anekdotak ez dira falta, Radio Vitorian eginarazi zioten erreportaje bat bereziki, "Estibalizeko monastegira maiatzean izaten den gau ibilaldiaren jarraipena egin behar nuen. Fellini edo Buñuelen filman nengoela zirudien. Arabatik abiatutako debotoak ziren, bakoitza kolore batekoa; batzuk ziztu-bizian zihoazen, bestetzuk, tipi-tapa. Ibilaldian jendea euripean zihoan mela-mela eginda. Istripuak ere egon ziren, eta goizeko 3:00retan... jendea larrua jotzen hasi; oso arraroa izan zen dena"


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.