ETA-REN GERRA PARTIKULARRA


2000ko martxoaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eusko Alkartasunan politikari buruz daukagun kontzepzio humanistak ETAren jarduera injustu eta ankerra salatzera bultzatu gaitu beti. Gure herrian, inoiz baino ageriago da biktimen senideengan eragindako erremediorik gabeko kaltea, baita gizarte-alkarbizitzaren etengabeko suntsiketa ere.Abertzaleak garen aldetik, are indar gehiagoz azpimarratu behar dugu ETAk euskal nazionalismoari ekartzen dion ondorio suntsitzailea. Hala nola:
ETAk gure arazo politikoari buruzko eztabaida serio bat eragozten du, arazo politikoaren izatea ukatu nahi dutenei aitzakia bikaina emanez.
ETAk herritar ugari urrutiratzen du euskal proiektu nazionaletik, espainiarzaleen hauteskunde-alorra zabalduz.
ETAk nazio askapenerako bidean aurreratzeko ezinbesteko baldintza den abertzaleen jarduera bateratua oztopatzen du ikaragarri.
Egungo abagune edo koiunturan -EAJ, EA eta EHren arteko alkarkidetza politiko eta soziala garatzen ari den une honetan- indarkeria berriz hasi izanak ezinbesteko azterketa egitera bultzatzen gaitu Lizarra-Garazi Akordioaren ikuspuntutik. Izan ere, bake eta demokraziarako prozedura bikain honentzat premiazkoa den sozializazioa guztiz jota gera daiteke akordioaren sinatzaile batzuek gizartearen aurrean duten sinesgarritasun eza dela eta. Zehazkiago esatearren, gure helburu nagusia den sektore ez-sinatzaileen erakarpena gero eta zailagoa bihurtzen ari dela dirudi.
Lizarrako Akordioaren barne ikuspuntu batetik, ibilbide bateratua ahalbidetu zuen alkarrekiko konfidantza biziki azkar apurtzen ari da. Batik-bat, HBk ez duelako ezelako autonomia politikorik ETAri gogoratzeko giza eskubideen urraketa eta Lizarra-Garazi, autodefinizioz, bateraezinak direla.
Esandako honen guztiaren ondorioz, gure herrian, gero eta abertzale gehiagoren honako uste hau sendotuz doa: ETAren helburu nagusia ez da eraikuntza nazionala, baizik eta Estatuaren aurkako bere borroka partikularrean garaipen bat lortzea. Beste modu batez esanda: ETAk sistematikoki bere interes partikularrari lehentasuna ematen dio (Espainiako Gobernuarekin negoziazioaren argazkia behartzea) eta ez defenditzen omen duen interes orokorrari (independentziaren lorpena). Izan ere, ezin da alde batera utzi bigarrena lortu ahal izateko lehenengoa objektiboki kaltegarria dela. Beste modu batez ikusita, esan genezake ETAk buru-belarri diharduela Estatua autodeterminazio eskubidea onartzera behartzeko, bazterrean utzita eskubide hori praktikan ipintzeko unean, herriaren gehiengoa proiektu abertzalearen aurka eduki dezakegula, neurri handi batean bere jarduera kriminalari esker.
Egoera benetan dramatikoa da, baina ez dezagun gure burua engainatzen utzi. Jatorri politikoa duen euskal arazoa konpontzen dakiten lehenengoak Mayor Oreja, Jauregui eta gainerakoak dira. Goizago ala geroago, negoziatzen amaitu beharko dute. Preso eta kanporatuen kolektiboari irtekera bat emoteaz gain, Estatuak herri honen legezko eskubideak onartu beharko ditu. Orain arte ez badute egin, 14 hilabeteko su-eten luzea izan arren, politikoki ez dutelako egoki ikusi izan da. Badakite, ondo baino hobeto jakin ere, ETAren amaikerak tamaina handiko prozesu politiko baten hasikera ekarriko duela, eta prozesu horrek printzipio sakratu bat zalantzan ipiniko duela: Espainiako Konstituzioak herri zapalduaren egoera behin eta berriz gogoratzen diguna. Hau da, espainar guztien patria amankomun eta zatiezina den nazio espainarraren batasun indisolublea


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!