HARPEKO SAINDUA


2000ko martxoaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Itsusiko haitzen magalean gordeta, bada urteetan zehar bisitari asko jaso duen kobazulo berezia. Harpeko Saindua deitzen diote bertan dagoen estalagmita bati. Frantsesek "le saint qui sue" esaten diote, "izerdi-tzen duen santua", alegia. Azaleko gaitzak sendatzeko ahalmena omen du santu honen urak. Sumusuako Maria Luisak kontatu zigunez, "bertako ura etxera eraman eta bederatzi egunez harekin behar duzu garbitu. Esaten dute sinistea behar dela..."Kondairak dioenez, behin Bidarraiko neska gazte bat galdu zen inguru hauetan, eta herrikoek, kezkaturik, haren bila hasi zirenean, ez zuten arrastorik ere aurkitu, ez gorputzik eta ez ezer. Hala ere, inguruetan "hago, hago!" esaten zuen ahots bat en-tzuten zen. Gau batean argi indar-tsu batek zerua sutan balego bezala jarri zuen eta leizezulo batean sartu zen. Hurrengo egunean, biharamunean, bertakoek leize hura arakatu zutenean, galdutako neska aurkitu zuten bertan, harri bihurtuta ordea: horixe da Harpeko Saindua


Azkenak
Eguneraketa berriak daude