600 LANPOSTU ZUBEROAK BIZIRAUN NAHI BADU


2000ko martxoaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aurtengo erroldak erakutsi du Zuberoak 13.500 biztanle dituela, hots, ia milako bat galdu duela hamar urtez. Aurreikuspenak betez geroz, 2010ean bi mila zuberotar gutiago biziko dira sorlekuan, bortxatuak izanen baitira kanpora joatera lan bila. Horrelakorik gerta ez dadin, 600 lanpostu sortu behar dira eta lanean hasiak dira jada, Zuberoako egitura ekonomikoetako arduradunak eta hautetsiak.
Hemendik hamar urtetara hamaika mila zuberotar baizik ez da geldituko Zuberoan, probintziaren odolusteak segitzen badu azkeneko hamar urteetan bezala. Hara zer erakusten duten, INSEE, biztanleen kondaketa ofiziala egiten duen frantses erakundearen zifrek. Haatik iduri luke, ez-heriotze baten kronikaren aurrean gaudela. Izan ere, zenbakiok publikoki ezagutaraziak izan eta berehala, herritarrek, politikariek eta ekonomia mundukoek alarma-tirrintari erantzun baitiote, eta lanari ekin.
Hala nola Jean Jacques Manterola ODACE batasunaren (Organisation de Développement, Action et Coopération Economique edo Garapena, Ekimena eta Elkarlana Ekonomikoaren aldeko Erakundea) arduradunak dioenaren arabera, jendea hasi da bilkura publikoetan asko parte hartzen eta geroari buruzko gogoetaldiaren benetako partaide izaten. Geroan, gauzak aldatuko dira Zuberoan. Horrela uste du behintzat Anne Marie Thornary, PCD (Projet Collectif de Développement edo, Garapen Xede Amankomuna) proiektu ekonomikoaren eramaileak: «

Mauleko eta Atharratzeko bi kantonamenduek elkarlana indartuko dute. Zentzu horretan joanen da ere, herrien arteko Elkargoa, arrunt egitura berria; biek lagundu beharko baitute Zuberoako enpresaburuen lana, eta kanpotik jin lantegien plantatzea
». PCD egitasmoa Akitaniako eskualdeak jarri du martxan eta diruz laguntzen du, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin, Frantziako Estatuarekin eta Zuberoako egiturekin batera. PCD horrek hiru urteko iraupena badauka, Zuberoa arraxutitzeko pentsatua den ondoko plana hamar urtekoa izanen da. Horri esker espero du zuberotar orok aurreiskupen beltzari muzin egitea. Jakin behar baita INSEEk uste duela adibidez, 2010. urtean, Atharratzeko kantonamenduak ehun gazte baino gutxiago zenbatuko dituela.
Plangintza berriaren lehen etapa batean, azken hogei urte hauetako proiektu ekonomikoen bilana eginen da eta datorren urtearen erditik aurrera aldiz, lanpostuen sorrera lehentasuna izanen da. Lortu behar diren seiehun enpleguetatik laurehun industriaren sailean kokatuko dira: nekazaritzako elikagaietan, mekanikan eta kautxoan, besteak beste. Horiei esker demografia mantendu ahal izango da eta bi mila zuberotarrek herrian lan egin ahalko dute.


GEROA, ENPRESEN DIBERTSIFIKAZIOA.

Orain arte, Zuberoak eta espartingintzak bat egiten bazuten, azken hogei urte hauetan industria horrek indarra galdu du, horrekin batera merkatuan zuen tokia eta azkenik Zuberoan segurtatzen zituen lanpostuak. Ixtera doan azken lantokia Atharratzeko Etxandi industria-gizonaren La Tardésienne da, nonbait hogeita hamar langile kaleratu berri dituena.
«

Esperientziaren bortxaz, enpresa-gizonak ohartu dira sobera indarra ematea sektore bakarrari arriskutsua dela
», esaten du Mixel Etxebest gotaindarrak (Zuberoako enpresaria eta Herrikoako lehendakaria). Horregatik, duela hamabost bat urte enpresaburua bilakatu den laborari seme honek, hainbat lantegi du bere kargu, bakarka edo asoziatuekin, eta 150 langile, denak zuberotar gazteak. «

Jendeak dio, Zuberoa denetatik urrun dela, Pauetik zein Baionatik, Euskal Herriko bihotz ekonomikotik ere; baina frogaturik daukagu enpresak sortzen, arrahartzen eta biziarazten ahal ditugula Zuberoan. Dena jendearen borondatean oinarritzen da. Hori azkarra izanen den heinean, azkarrak izanen dira enpresak
». Mixel Etxebest Zuberoako hiru lantegiren zuzendaria da, EBL, Emeca eta Armax (Armatures Xiberoa) enpresetakoa, alegia. Lehena duela 15 urte sortu zuten bera eta beste biren artean. Mauleko industrialdean dago 16 langileko enpresa eta plastikagintza alorrean aritzen dira. Mekanika aeronautika alorrean diharduen enpresak (EMECA) 50 langile ditu eta Atharratzen dago. Gotañe-Irabarnen dagoen hirugarren enpresa filiala da eta 32 langile ditu. Eraikuntza eta herrilan alorreko enpresentzako zenbait ekai fabrikatu izan dituzte bertan. Mixel Etxebestek duela gutxi, estudio bulego bat ere bereganatu du.
Etxebest enpresariak duen ikusmoldea bat dator Zuberoako geroa ekoiztu nahi duten aktore guztien nahiarekin. «

Datozen hamar urteetan sail industrialak indartuko ditugu, denok batera, herritarrok, zinegotziek eta ekonomiaz arduratzen garenok. Bigarren PCD xede bat abiatuko dugu 2000. urteko irailean eta aterabide gabeko egoeratik jalgiko gara
», adierazi du Jean Jacques Manterolak.


ISO 9000 LORTU DUTEN ENPRESAK.

ODACEk lan handia darama azken urteetan, besteak beste turismoa, nekazaritza, gizartea eta artzaintzaren sektoreak egonkortzen laguntzen. Ekonomiari dagokionez, ODACEk ekarri du Zuberoara enpresa-mindegia, lantegi berriak erakartzeko ezinbestekoa suertatzen den tresna. Zuberoako industriaren ekoizpenen kalitatearen maila goratzeko asmoa landu du ere eta emaitza esanguratsuak lortu dagoeneko, ISO 9000 izena duen agiria eta saria jaso baitu enpresa zenbaitek. Enpresa horien artean daude: Emac, Emeca, Etche Securite, Hastoy, Serrano, Alkar eta Fromagerie des chaumes.
«

Datozen urteei buruz, baikorra naiz, –
segurtatzen du Anne Marie Thornaryk–.

Ikusi dut jendea mobilizatzen dela, gure eskualdeari hats berri baten emaiteko, borrokatzeko prest dela. Elkarlanean aritzeko prest dira berdin hautetsiak eta lantegietako nagusiak, nola sindikatetako edota elkarteetako partaideak
». Baina, Zuberoako Sindikatarentzat PCD lan-egitaraua lantzen duen arduradunak badaki jakin, ez dela ibilbide hori arazorik gabekoa eta lan askorik gabekoa izango.
INSEEk erakutsi duen biztanle kopuruaren apalketa latza ez da zorigaitza, ez eta ezin kausi daitekeen helmuga bat, helburu argia baitute zuberotarrek: artoski lan egin eta jendea herrian bizitzen iraunarazi. Lanbideak dira beharrezkoak, nola ez, baina Anne Marie Thornaryk azpimarratzen duen gisan, «

industrialek beraiek ere aitortzen dute oso egingarria dela seiehun enplegu lortzea; azkenean heldu baita hirurogei bat urtero, hamarkada bateko epean
».
Beharrezko tresneria eskuetan dauka Zuberoak: ekoizpen industrialak ugaldu, horien kalitate-maila apartekoa bilakatu, azken uneko teknikak erabili eta hauetaz bestalde, egituratze-tresneriaren jabe da ere. Hor daude, aipatu bezala ODACE batasuna, Zuberoako Sindikata PCD proiektuen eramaile eta laster Herrien Arteko Elkargoa. Honen betebeharra herrien eta kantonamenduen arteko elkarlana indartzea izango da. Gaur egun, zapatagintzaren sailak mila lagunetik gora enplegatzen ditu, baina bideragarritasun txikikoa da, kanpoko herrialdetako konpetentzia dela medio. Ondotik laborantza dator, honetan aurkitzen baitira ia mila baserri, beraz beste hainbeste lanpostu. Azkenik zerbitzuen sektorea dago, hau ere milako bat lagunen enplegatzaile. Datozen urteetan industria munduko langileak hartzea izanen bada lehentasuna ere, turismoaren eta nekazaritzaren arloek lan-eskaintza egileak bilakatzen ahalko dira. Alabaina, oraindik orain gutxi baizik ez baita garatu Zuberoako turismo sarearen gaitasuna. Gaur egun ez dago dudarik egoera latza dutela, baina zuberotarrek erakutsi nahi dute beren buruaren jabe direla eta erronkari lotzeko prest dira. Beraz emaitzak datozen urteetan preziatzen ahalko dira


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude