ARAGOERA DUINTASUN BILA DABIL


2000ko otsailaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gutxi dira aragoeraz mintzo direnak, baina ez daude geldi. Eta mendeko azken laurdenean egin duten lana handia izan da, beste herrietako hizkuntza borroken aldean itzalean egon balitezke ere. Baina atzerabidea handia izan da gaur arte, ondorioz, bere gain hartzeko borroka zaila zen. Zenbaitek bide horri ekin zion ordea.
Goi Aragoiko menditarrek gordetzen zituzten bitxikerien arteko beste baten gisan aipatzen ziren fablak orain dela gutxi arte, hau da, garai bateko aragoeraren azken dialektoak. Eta aztertu ere, hizkuntza ikuspegitik baino gehiago dialekto moduan ikertu izan dira. Francho Nagore hizkuntzalariak argi dauka ordea: «

Dialektoa eta hizkuntzaren banaketa ez da beti zuzena, baina aragoera ez da gaztelaniaren dialektoa, Murtziako edo Andaluziako gaztelania izan daitezkeen legez. Desberdin sortu eta garatu diren hizkuntzak dira, batek indarra hartu eta bestearen esparrua jan egin du, eta jakina, kutsadura ere nabarmena izan da oraindik aragoeraz mintzo diren zenbait eskualdetan, baina gaztelaniartutako eremu batzuetan ere aragoeraren eragin handiko gaztelania erabiltzen dute
».
Ondoko mapan argi ikusten da aragoeraren egungo eremua eta jasandako atzerabidea. Oraindik eremu zabalean mintzo da, hiztunak oso gutxi dira ordea, industriarik ezean eta mendiko bizimodu latzaren eraginez jendez hustutako lurraldea baita Goi Aragoi. Datu zehatzik ezean, hamar milatik berrogeita hamar mila bitarteko hiztun kopurua aipatu ohi da. Egiaz, badirudi hiztunen kopurua lehen zenbakitik hurbilago dagoela, eta hogeita hamar milaren bueltan legokeela ulertzen dutenena. Beti ere Goi Aragoiri gagozkiolarik, hau da, hizkuntzari eutsi dion lurraldeari. Izan ere, hustutako lurralde horietako hiztun asko industri guneetara joan da eta Zaragozan adibidez, Goi Aragoiko jende ugari bizi da. Hiztun berriak ere ez dira ahantzi behar, Aragoi osoan, Zaragoza hiriburuan bereziki, hizkuntzaren berreskurapenerako taldeak antolatu ohi baitira.


HIRU HIZKUNTZAKO NAZIOA.

Bitxia izan badaiteke ere, Aragoiko hizkuntzak bizi du egun egoerarik latzena. Baina ez da bertako hizkuntza bakarra, gaztelaniaz gain, Herri Katalanekin mugakide diren herrietan katalana hitz egiten baitute. Aragoera baino hegoalderago eutsi dio hizkuntzari gainera. Ribagorza eskualdeko alde bati dagokio katalana eta Goi Aragoin hizkuntza bien arteko etena ez dago zehazterik, erdibideko hizkerak baitaude. Benabarre herria da muga, hortik hegoaldera muga zehatza da, erresuma kristauen hegoalderanzko ibilbidearen erakusgarri –Birkonkista deitu izan zaiona–.
Antzinako kontuak dira horiek ordea. Egun, bizirauteko borroka ugari dituzte Ligallo de Fablans, APLA, Xiloca, Nogara... eta gainontzeko elkarteek. Horren alde bat bistakoa da: Aragoi osoan aragoera ikastaroak antolatu eta hiztun berriak sortzea, eta fablak –dialektoak– mintzo dituzten ibarretan berriz, galtzen ari diren hiztun zaharren hizketa moldeak gorde eta aztertzea. Izan ere, bizitza modernoan hizkuntza gutxiagotuen patua baitauka aragoerak berak ere: eremu horietan ere gazteen aragoerak ez dauka beren zaharren joritasun edo aberastasunik, baina haiek izan ez duten militantzia eta gogo bizia agertu ohi dute hizkuntzaren alde.
Hizkuntza batua 70eko hamarkadatik dator. Consello da Fabla Aragonesa sortu zenean Huescan, fablen gainetik bizitza modernoari txertatu eta elkar ulermena ahalbidetuko zuen koinea egitea erabaki zuten. Gainera, hiztun berrien gakoa horrela konpondu zen. «

Bestalde, ez zen eredu zurrunik hartu. Egun ama-hizkuntza fabla duten idazle gazteek adibidez, beren fablaz idazten dute, baina hizkuntza osorik ezean, aragoera literariotik hartzen dute bestela gaztelaniatik hartu beharko lituzketen baliabideak
», dio Francho Nagore Conselloko lehendakariak.
Geroz eta gutxiago badira ere, oraindik ez dute denek aragoera batua onartu: «

Bi alde daude hor, hiztun zahar batzuek zentzu tradizionalista batean arriskua ikusten dute batuan, fablak desagertuko ote diren, desagertzekotan gaztelaniak desagertaraziko dituela ohartu gabe. Beste aldea arriskutsuagoa da, unibertsitateko hizkuntzalariena, horiek ez dute ezer jakin nahi aragoeraz, eta beti ibar bakoitzeko hizkera aztertzera mugatu nahi dira, inolako ezagupenik gabe
».


EZAGUPENAREN ALDEKO BORROKA.

Erabat gutxitutako hizkuntza izanik, onarpenaren borroka basamortuan oihu egitearen antzekoa da. Aragoiko Autonomia Estatutuak erkidegoan dauden hizkuntza aldaerak zaindu beharra aipatzen du, baina horretara mugatzen da. Egun, ez dago inolako eredurik, errepide-seinale edo antzekorik, aragoeraren berri ematen duenik.
Administraziotik laguntzak-eta bideratu izan dira, baina txikia da orain artean egindako lana. Literaturak bere bidexka jarraitzen du, zenbait udalek antolatzen dituen lehiaketei esker. Iaz gainera, orotara, oso urte ona izan zen liburugintzan, 20 liburutik gora argitaratu baitzen. Aurten ez omen dira horrenbeste izango, «

baina azken urteetako batez bestekoari eutsiko diote, hamabosten bueltan egongo dira
», Francho Nagorek aipatu duenaren arabera. Orain arte poema, ipuin eta ikerkuntza zenak alor berriak ere baditu gazteei esker. Zaragozan adibidez, fanzine eta komikigintza ere landu izan dituzte, horrela kutsu modernoagoa eman diote hizkuntzari.
Onarpen ofizialak eta irakaskuntzak une historikoa izan dezakete datozen urteotan, aspaldiongo eztabaidaren ondoren irtendako adierazpenak gauzatuz gero. Badaude egitasmoak aragoeraren eremua mugatu eta ingurune horretan aragoerak estatusen bat izan dezan. Era berean, irakaskuntzan txertatzeko helburua ere hor daukate. Baina hori gauzatu bitartean, aragoeraren jatorrizko hiztunak hil egingo dira, eta gazteagoek, kontzientzia handiagoz behinik behin, hizkuntzaren alde jarraituko dute, diglosiak irensten ez baditu


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude