Gizonaren Billa "Linpiabotas"


1966ko uztailaren 03an
Rafael Guillén bota-garbitzaileari elkarrizketa.

Gizonaren Billa "Linpiabotas"
Egoardiko eguzki betean
pagoltxo bat piztu dut
kalean.
Berdin-da gabean
amar milla voltio piztean,
gizon bat ezin dut ikusi
ainbaten artean
gaiztotzat gorderik bai-dago
guztien oinpean...
Ala're GIZONA dakust
beraren barnean!
Arratsaldeko iruterdiak dira. Donostiko kaletan eguzkia bakarrik. Eguzki loeragille ta itzal geldia. Nere itzala bakarrik dabil. Ez beste iñorenik.
Ustekabean, sorbaldan jotzen nau norbaitek. Begiratzen diot eta gizon beltx, luze ta igar bat ikusten dut. Erdelduna. Zer nai duen galdetu baño leen, bera asten zait mintzatzen. Jakina: erderaz.
–Oñetakoek garbitu bear dizkizut.
–Nola?
–Bai. Oñetakoek garbitu bear dizkizut: –erabaki zorrotzarekin esaten du.
Lenengotik, alproja bat iruditu zitzaidan, Gaizkille bat bear bada.. Urdin zikiñez jantzia. Begiratu illuneko. Bildur pixka ere eman zidan alako ez-ezagun batekin kale gorrian arkitzeak. Zer nai ote zuen?
–Oñetakoek garbitu bear dizkizut!
Ezetz, esaten diot; garbi dauzkadala... joan bearra dutala...
Gañera, Bilbao'ko San Anton eleiz-aurrean ikusiak neuzkan orrelako batzuek: gizona gizonaren aurrean makurturik, txanpon zikin batzuen ordañez, oñetakoek garbitzen. Inguruko iñortxo etzan arriturik begira gelditzen. Neri beti iruditu zitzaidan gauza nazkagarria. Gizona gizenaren ankapean! Ez al da egoera lotsagarria, naiz eta saririk aundienaren truke?
Ez. Ez nuen nai.
Bañan gizona an neukan aurrean. Ol-ontzia lurrean utzi. Beste Ol'txo bat ipurdipean eta ankak tolostatuta, prest. Berearekin irten nai zuen. Neronen oinpean neukan oña luzatzeko esanaz. Eta pakean utzi zezaidan auxe galdetu nion:
–Zenbat eskatzen dezu ordañetan?
-–Amar pezeta.
–Zaude; berrantxe emango dizkizut. Ez dezu neri oñetakoek garbitu bearrik.
–Ori ez!; moztu nindun txinparta bat egiñik; ori ez! Iñoren limosnarik ez dut nai. Nere lanbidea auxe da, eta nere lanetik bizi nai dut. Ez dut besteren diruarekin bizi nai.
Arrigarria uraxe! Opakizunaren txanponik etzuen nai, bañan lanaren ordaña bai. eta bere lanaren eskeintza onartzera beartzen ninduan. Pentsatzen jarri nitzan, eta ez nitzan lotsatu! Etzitzaidan nazkagarria iruditu, Oña luzatu nion.
–Berrogei urte damazkit oñeta ko-garbitzalle. Beste lanbiderik ez dakit.
Ol-ontzitik eskubilla, zaldiaren koIpe ta ukendu beltza ateratzen ditu, Gero, oñak ez zikintzearren aldamen bietako zerrizkuetan plastikozko ezpal bi sartzen dizkit... Eguzkiak kixkali bear gaItu.
Ol-ontzi beltz eta koipetsuan ori ori nabari dira P eta G osatzen duten auspo-iltze buru txabalak.
–Zer adierazten dute izki oiek?
–Oiek?: erantzuten dit parri murri mingotzez: "Parque de 1a GuardiaCivil". ( Eta une batean beetikan gora begira gelditzen zait begi bi aundi ta izuekin).
–La gunak al dituzu?
–Eta zuk?: galdetzen diot.
(Zaldiaren koipez oñetakoek igurtzitzen ari zait)
1942'garrenean Lejioi'tik alde egin nuen. Desertore bezela sei urte-terdi egin bear izan nituen Madrill, Murzi eta San Miguel de los Reyes'etako espetxeetan.
–Zergatik desertatu zenduen?
–Utikan! Ez nuen balio gizona iltzeko.
(Orain, ukendu beltzarekin ekin dit)
Beste bein Madrillen nitzan. Vallecas'ko zubian negoan lo. Laister esnatuninduten Alper galdu'tzat epaitu eta 28 egun igaroazi zizkidaten espetxean.
Berriro ere deitu zidaten. "Pírate de Madrid": oju egin zidan batek. Bañan tente jarri nitzan eta, "Pirarme yo? –erantzun nionakik eorri, madrildarra ez aizen ori!".
–Beraz, madrildarra zera zu?
–Bai jauna. Madrildarra.
–Eta nundikan P. G. ori?
-Paco Guillén esan nai du. Nere aita-zana. Beregandik artu nuen lanbide au. Bere oroigarriak ditut.
–Zure izena?
–Rafael.
Eta Rafael'ek, eskubilla eskuan duala, berebiziko astinketa asten du oñetakoen gañean. Gorputz osoa dardaraz dabilki aruntz onuntzaka. Noizik eta bein –ip!, eta zotin bat jaulkiko balitzaio bezain azkar eskubilla eskualdatzen du... ip!
–Rafael, bai, Rafael! Edozein aña gizon, Gizon bat bezela artu nazatela! Ez dut besteren txanponik bear. Nerearekin nai dutana egingo det. Nai ba-dut ardea edan! z z z z z z z
Ori bai; –ip!– Bakarrik bizi naiz. Nekatua, aspertua nago bizitzen, Porrot egin dit sabelak. Ezeren ajolik etzait. Gizon bat ilko nuke, eta zer gero ni ilko ba-ninduteke? Gizon bat il! Zer ajola?...
Bañan, ez; ez dut nai il... ip!... Ip!... Ez dut nai il.
Rafael'ek amaitu du bere lana. Ordaintza: amar pezeta. Geiago ez. Bat, bi, iru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi ta amar!...
Eguzkitan dir-dir dagite nere oñetakoek. Bai beltzak!
Zindari
12

GaiezGizarteaIharduerakLanbide tra
PertsonaiazGUILLEN1
EgileezINDARI1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude