ONTSA HILTZEKO 6 BIDE


2021eko uztailaren 19an
Naturan biziko liratekeen zatiño bat besterik ez dira bizitzen zuhaitz urbanoak. Basoan ehunen bat urte biziko dena hogeitabost inguru biziko da ingurune erdi urbano batean eta zortzi, asko jota hamar, kale arte urbanizatuenetan. Ameriketan arrakasta jasotzen ari den «

Plantamnesty
» elkarteko sortzaileetakoa den Cass Turnbullek dio zuhaitz gehien hiltzen dituen izurritea Homo sapiensa dela. Zure zuhaitza luzaz bizitzea nahi baduzu hiltzeko sei bide erabilien hauek saihestu.

Ureztatzeaz ez ahantzi, batez ere landatu ondorengo bi urteetan eta lehorteetan.

Erreten edo zangarik ez ireki eta ez zamatu edo zanpatu sustraiak zabalduta dituen lur saila. Zuhaitzen sustraiak uste baino meheagoak dira eta airea, ura eta hutsik dauden lursailak behar dituzte.

Landatu berria den zuhaitzari jartzen zaizkion esola eta lokarriekin kontu izan. Bere kaxa eusteko gai denean askatu.

Landatzerakoan ondo aukeratu, handia izango den zuhaitza sekula ez landatu leku txikian. Airea kolonizatzen duten kableen azpialdean kontuz, betirako elbarria izango den zuhaitza landatuko duzu, agian.

Urtez urte, motzean eusteko, zuhaitza mozten baduzu usteldu eta goseak amorratzen bizitzera kondenatzen duzu. Zuhaitza hostaian eraldatzen duena janez bizi dela gogoan hartu.


Azkenak
Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiarako euskarazko komunikabide bakarrari

Aiaraldea Komunikabideak eta Amurrioko Udalak 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du Udalak. Erabakia "oso larria" eta "onartezina" dela... [+]


2024-05-23
Maitena Duhalde hizkuntzalaria:
“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Gazako sarraskia arbuiatzen ez duten unibertsitate israeldarrekin harremanak eten ditu NUPek

Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude